Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 4 de febrero de 2020

Santa Ageda 2020: alkartasun makilakadak


 
Neguaren isiltasunean makilen hots erritmikoak
ateak eta bihotzak zabaltzera dei egin deusku.
Neguaren hotzean makilen ferekaren alkartasun deiak
berotu ditu gure herrietako baserri bazterrak.
Neguaren indiferentziaren erdian makilen kolpeek
alkartasun dei zoli eta argia ekarri deuskue...



Igorreko KT01 eta KT02 San Antonion 2020
Igorre 2020




Siziliako Kataniako neskatxi haren bihotz zabaltasuna gogoratuz, 
harrizko bihotzak errukiz urtu eta samurtu dira.

Igorreko KT parrokian



Bedian: Arrastiko bostetan plazan hasi eta baserriz baserri eta kalez kale. Aurreko urteetan Caritasen alde batu dabe, aurtengo ebazteko dago oraindino, baina beti batan bateri laguntzeko. 22:00ak arte egongo dira kantetan, gitxi gora behera.

Igorre 2020
Diman: Bederatzietan hasiko dira plazan. Gero baseriz baserri herri guztia bisitatuko dabe. Batutakoa parrokiaren zereginetarako.

Zeanuriko Undurragan, bostetan hasiko dira San Pedron, auzoak eta plazea bisitatuz.

Igorren: Arrastiko hiruretan futbol zelai ondoan, aparkalekuan. Behin abestu eta gero hiru taldetxo egiten dabez Igorreko auzoak bisitatzeko. Azkenean herrian batzen dira, herritik zehar azken kantak egiteko.

                                                                Igorre 2019


Argazkiok lehengo urteetakoak dira, aurtengoak heldu arte!






No hay comentarios: