Bertso barriak Mertzedetako Amari jarriak, hitzak Jon Enbeita; Doinua herrikoia, Gernikako Errenteriko Mertzedetarako egokituak.
Aingeruaren agotik
zendun
Jaunaren mezua
entzun
Hasieratik bere
esanera
bihotza zabaldu
zendun
Mertzedetako Dama
Bihotz garbiko Ama
zaite gure argi
lagun
Jaunaren berba
ulertu eta
bere esana egin daigun.
Une gozo zein une
latzetan
eztitu zinan federa
eguneroko barritze
baten
egoeren arabera
Mertzedetako Dama
gizaki danen Ama
hemen gatoz
otoitzera
debozinoa
barritu nahian
inguruagaz batera
Jesusen Ama bihurtu
zinan
Jaun Beraren
Espirituz
Bizi Barriko
misterioan
apaltasunez
murgilduz
Mertzedetako Dama
zeruetako Ama
eskutik eroan gaizuz
Zeure laguntzaz
ezagutzera
zure seme Jainko
Jesus
Ondo ulertu ezarren
zendun
Jaunaren nahia
jarraitu
eragozpenak,
iluntasunak
sinismen sendoz
gainditu
Mertzedetako Dama
ardi galduen Ama
gure fedea barritu
zalantzen gaba ilun
honetan
bidea daigun aurkitu
Desterruaren
mingotza zendun
Jesus haurtxoagaz
jazan
Zenbat jazarpen eta
mespretxu
gero be izan
zenduzan
Mertzedetako Dama
erbestetuen Ama
lagundu jaiki
gaitezan
ez bazterturik, ez
zapaldurik
gehiago ez daiten
izan
Barri Onaren
espiritua
laster zendun
zeuregandu
Txiroen lagun,
txikien babes
eta minduen ukendu
Mertzedetako Dama
Barri Onaren Ama
ez guregandik
urrundu
Egia eta justiziaren
langile izaten
lagundu.
Lan isilean, etxe eta
auzo,
nekea ez zendun neke
Jaunaren Ama izanagaitik,
handikeritik aparte
Mertzedetako Dama
bihotz apalen Ama
gure ikasbide zaite
Zeuk legez umil egin
daigun lan
besteen pozaren
truke
Gurutze baten zure
semeak
askatu eban mundua
Jarraitzaileok norberekeriz
ahaztu dogu agindua
Mertzedetako Dama
kristau sendiko Ama
Zeu harturik eredua
berreskuratu daigula
barriz
maitasun mandamendua
Zinan guztia eskaini
zendun
Jesusen egitasmoan
eta saritzat
zeruetara
aitak zinduan eroan
Mertzedetako Dama
zorionaren Ama
izan gagizuz gogoan
Zure betiko
zorionean
gaitezan zeure
ondoan