Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 6 de diciembre de 2019

Zeanuriko kanpaiak


Egunon kronikea. Crónica de las jornadas.
Argazki bilduma 34 fotos
The video. Josi Sierraren lan bat
Zeanuriko kanpaiak bideoa: Maren Iturbe & Josi Sierra





Ikusi argazki bilduma berton klikatuz
Ver album de fotos haciendo clic aquí






2019ko urriaren 29an 100 urte beteko dira Zeanuriko Andra Mari parrokian sutea gertatu zenetik. Gertaera horrek dilema bat ekarri zuen: parrokia konpontzea edo plaza inguruan eliza berria eraikitzea. Dilema horrek hamaika haserre eta ika-mika eragin zituen herrian. Gertaera hori gogoratzeko, mendeurrenaren inguruko ospakizun-ekintza bat antolatzea proposatzen da.




Zeanuriko Andra Mari parrokia Eleizondo auzonan kokatuta dago, eta Piedadeko ermitarekin, Nestor Basterretxearen Kurutzearekin eta herriko hilerreiarekin batera  gune monumental interesagarri bat osatzen du.
Parrokia gaur egun erabat zaharberrituta dago eta bere barnean Bizkaiko erretaularik interesgarrienetarikoa gordetzen du, baina Andra Mari elizak hainbat gorabehera bizi izan ditu bere historian zehar eta batez ere oinarrien finkapen-arazoengatik baten baino gehiagotan itxi egin behar izan da, azkenengoz, 1994ko maiatzean. Zahar berritze lan sakonak egin ondoren berriro atean zabaldu zituen 2000. urteko abuztuaren 15ean.

Eleiza honen historia luzean, gaur egun ia ezezaguna den gertaera bat 1919ko urriaren 29eko gertatu zen sutearena da. Eliza barru erre egin zen eta horren ondorioz dilema bat sortu zen: parrokia konpontzea edo plaza inguruan eliza berria eraikitzea. Dilema horrek hamaika haserre eta ika-mika eragin zituen herrian: alde batetik, plazatarrak edo matxinoak eliza plaza ondoan eraikitzea nahi izan zuten eta horretarako aurreproiektu bat aurkeztu zan, 1921ean argitaratu zena; bestalde, baserritarrak edo jepoak eliza zaharberritzearen alde azaldu ziren. Azken aukera hau izan zen aurrera atera zena.

            Gertaera hori gogoratzeko eta bide batez, Elizondoko gune monumentala balioesteko eta ezagutzera emateko, ekitalde berezi bat antolatzea proposatzen da. 

Sutea garai hartako egunkarietan ere aipatu zan, horrela urriaren 30eko La Gaceta del Norte egunkarian honako kronika hau biltzen da:


Barikuko berbaldia
En Ceanuri
INCENDIO EN LA IGLESIA
Las pérdidas se calculan en 28.000 pesetas.
Por el parte que facilitó la Benemérita de Villaro al gobernador civil, conocimos la noticia del incendio ocurrido el día anterior en la iglesia parroquial de Ceánuri.
El fuego se declaró á la una y media y fué dominado tres horas después merced á la eficaz intervención del vecindario.
Fueron pasto de las llamas setenta hacheros colocados en el centro del templo, cuyo valor se eleva a tres mil pesetas.
Se enseñoreó más tarde el fuego de los altares y del órgano, causando daños valorados en venticinco mil pesetas.
No ocurrió, por fortuna, desgracia alguna. El incendio fué casual.
Se cree que se inció en uno de los hacheros, debido á que no fué apagado al terminar la Misa mayor.
El templo incendiado ha sido cerrado hasta que se realicen las reparaciones oportunas.


URRIAK 19 OCTUBRE, zapatua/sábado, 10:00

Eleizondoko sekretuak plazara, Ibilbide gidatua, oinez

 
Zergaitik da ulegorria Zeanuriko Andra Mari? Zenbat kilo ditu Nestor Basterretxearen kurutzeak? Zenbat kilometrotara entzuten dira parrokiko kanpai hotsak? Zeri deitzen jako “sekretua” organoan? Zenbat urte ditu Zeanuriko organoak? Noiz erre zan parrokia eta hiru urtez itxita egon zan? Nondik dator eta nora doa Piedadeko ermita barrutik doan harbidea?
Atara plazara Eleizondoko monumentu multzoaren sekretuok eta beste asko Jon Urutxurturen eskutik.


Descubriendo los secretos de Eleizondo, Ruta guiada a pie


¿Por qué es rubia la Andra Mari de Zeanuri? ¿Cuántos kilos pesa la cruz de Nestor Basterretxea? ¿A cuántos kilómetros se escuchan los repiques de las campanas de la parroquia de Zeanuri? En el órgano, ¿a qué se le llaman “secretos”? ¿cuántos años tiene el órgano de la parroquia de Andra Mari? ¿Cuándo se incendió la parroquia de Andra Mari y estuvo tres años cerrada? ¿De dónde viene y a dónde se dirige el camino de piedra que atraviesa la ermita de la Piedad? Descubre todos estos secretos y muchos más del conjunto monumental de Eleizondo de la mano de Jon Urutxurtu.


URRIAK 25 OCTUBRE, barikua/viernes, 19:00



Sute baten historia bizia, Hitzaldia

 
1919. urriaren 29an sute batek Zeanuriko Andra Mari parrokia desegin eban. 100 urte beteko direla historia haren nondik norakoak ezagutuko doguz. Sasoiko prentsa errekorteak, herri zatituan batzuek besteen kontra botatako bertsoak, parrokia barria egiteko planoak… Historia ez da amatatu.
Bizirik dago eta honen hamaika detaile ezagutuko ditugu Ander Manterolaren eskutik.


A los 100 años del incendio de Andra Mari de Zeanuri, Conferencia


El 29 de octubre de 1919 un voraz incendio arrasó la parroquia de Andra Mari de Zeanuri marcando un debate en la población local sobre cómo y dónde reconstruir la parroquia. Conoceremos los detalles de la historia con recortes de la prensa de la época, los bertsos que se cantaban los bandos contrarios del pueblo, los planos del proyecto para una nueva parroquia… La historia no se ha apagado.
Sigue viva y conoceremos mil detalles de la misma de la mano de Ander Manterola.





URRIAK 26 OCTUBRE, zapatua/sábado, 20:00

Kandelen gaua, Ibilaldi musikatua


100 boluntario baino gehiago batuko da ibilaldi musikatu magiko hau gorpuztuteko sutearen 100. urtean. Kandelen argipean Ibilaldia Plazatik abiatuz Eleizondora bidea eginaz, kandelak eskutan, txistulariek lagundurik, Guridiren martxaren musikaz.
Parrokiaren ingurua kandela argiz eta isiltasunaz agertuko da.
Antzezpen laburra sutearen giro gogoratuz, parrokia barriaren inguruan sortu ziren ika-miken inguruko bertsoak abestuz eta azalduz.
Kandelen kontzertua, musika klasikoan oinarrituta: organoa, abesbatza. Amaitzeko Agur Jesusen Ama abestuko da.


La noche de la velas, Marcha musical


Más de 100 voluntarios unirán sus esfuerzos para recrear este itinerario mágico y musical, a la luz de las velas, recordando los 100 años del incendio que asoló la parroquia.
La marcha saldrá de la plaza acompañada por la música de la marcha de Guridi a cargo de txistularis.
La parroquia se iluminara con la luz de velas y el silencio de la noche.
Una representación recordará los bertsos surgidos en el debate por la reconstrucción.
Un concierto de música clásica (órgano, Coro…) pondrá el broche de oro a la marcha en el interior de la parroquia.







KANDELAN GAUA. IBIILALDI MUSIKATUA (2019/10/16)

AURKEZPENA



1. Aurkezleen ondo etorria + Abesbatzaren aurkezpena


Gabon barriro be. Ibilian ibilian etorri gara kandelen argipean, gure parrokiko eta herriko jazoera bat gogoratzeko: alde batetik, orain dala ehun urte parroki honetan izandako sutearen mendeurrena, baina batez be herritarren ahalegina parrokia barriro kopondu, dotoretu eta zabaltzeko.


Bidean lagundu deuskue herriko txistulariak; txalapartaren soinuagaz sartu gara eleizan; eta ezarri garan bitartean Karmele Angoitiak lagundu deusku organuaren soinuagaz. Orain, Zeanuriko koruaren txanda izango da. Zeanuriko koruak kanta bi eskainiko deuskuz: lehenengo, Cantate domine eta gero Haleluyah.
Adi egon, ze bigarren kantea, Haleluyah, entzuten dogun bitartean sorpresa etnografiko polit bat eukiko dogu. Emon deiogun txalo bero bat Zeanuriko koruari.

2. Esti eta Olatz aurkeztu

 Organoa entzun dogu, abesbatza entzun dogu, eta orain gure herriko kantari batzuei emongo deutsiegu txandea.
Lehenengo eta behin, Estik eta Olatzek  Agur Maria  abestuko deuskue. Ostean Gontzal Mendibilek Agur Ama abestuko dau. Eta, ondoren, hirurek batera, Gontzal, Esti eta Olatzek bi abesti: Ama Gorbeia eta Memorian.
Txalo bero bat eurei. 

3. Aurkeztu bertsoak eta bertsolaria: Javi Olivares

Sasoi haretan, orain dala 100 urte, gertatu zanaren barri prensaren bitartez jakin dogu. Hor ikusten dozue orduko “Gaceta del norte” egunkariaren txatala (pantallan).
Herrian be, elizeak su hartu eta gero eztabaida handiak sortu ziran, batzuk zaharbarritzearen aldekoak eta beste batzuk kontrakoak.  Eta gertaera honen harira, bertso paperak atera ziran eta bertsoz batu zan sasoiko giroaren barri. Eulegio Gorostiagak, Eusko Ikaskuntzako Eusko-Folklore aldizkarian, 1925eko apirileko alean, bildu ebazan bertsook.
 




Bertso sorta luzea da eta Jabi Olivareseri eskatu deutsagu sorta horretako aukeraketa bat egin dagian. Egin dau ba aukeraketa eta kantatu egingo deuskuz orain. Hartu daigun ba Jabi txalo bero bategaz.

4.Oharrak domekarako

Gaurko ekitaldiaren amaierara heldu gara baina mendeurrenaren ospakizuna ez da gaur amaitzen. Bihar be meza nagusia ospatuko dogu.
Meza nagusian Joseba Segura Gotzain laguntzailea izango dogu gure artean. Bertan, dantzak ikusiko doguz; gitarra eta organo doinuaren laguntza izango dogu eta bertsoak abestuko doguz, besteak beste. 

5. Eskerrak emotea

Eta gaurkoari amaierea emoteko eskerrak emon gura deutsueguz mendeurrenaren ekintzak prestatzen lagundu dozuen guztioi, antolatzen zein gaurko ekitaldian parte hartuz lagundu dozuen guztioi. Ez goaz izenik emoten ze ziur gagoz baten bat ahaztuko geunkela. Eskerrik asko danoi.
Eta orain zutunik Agur Jesusen Ama abestuz emongo deutsagu amaierea ospakizunari, kandelen gauari, ibilaldi musikatuari.

URRIAK 27 OCTUBRE, domekea/domingo, 11:30

Meza Nagusia

 
Joseba Segura Etxezarraga, Bilboko gotzain laguntzailea buru dala.
Katekesiko familia, bertsolari eta dantzariak parte hartuz




Misa Mayor

 
Presidida por el Obispo auxiliar de Bilbao Joseba Segura Etxezarraga
Participación de familias de KT, bertsolaris y dantzaris.



XXX OT 19-10-27

Zeanuriko Mezea



Ia inoiz istorio hau entzun dozuen:

Bazan behin baserritar edadetu bat, urte luzez soloan / lan asko eta asko egin ebana. Egun batean, zaldiak hanka egin eutsan. Auzokoak, barria jakiteaz batera, baserrira joan jakozan, esanez: “Kukuak makur jo dau!” Baina berak / honan erantzun eutsen: “Auskalo!!!”.
Biharamunean, zaldia bueltatu zan, beste hiru zaldi basatigaz bueltatu be. “Kukuak ondo jo dau!”, esan eben auzokoek.
Baina baserritar edadetuak esan eban: “Auskalo!!!”.
Biharamunean, zaldi basatietako bat hezi guran ebilen semeetako batek / lurrera jausi / eta hanka apurtu eban. Auzokoek, nahigabetuta, esan eutsen: “Kukuak makur jo dau!”, baina agureak erantzun eutsen: “ kalo!”.
Biharamunean, militarrak heldu ziran herrixkara / eta gazte guztiak gerrara eroan ebezan. Gazte batek / hanka apurtuta ebala ikusita, ez eben eroan eta herrian itzi eben. Auzotarrek aita zoriondu eben, baina honek… “auskalo!”, esan eban.
Azkenik, Zeanurin, orain dala urte asko, eleiza eder bat / erre egin zan. Auzokoek, nahigabez beteta, “kukuak makur jo dau”, iñoen. Baina, “auskalo!”, gaur batu garan eleiza eder hau / itxuraz zoritxarra izan zan gertaera haren emaitza be / bada-eta.

Zeozer ona ala txarra dan jakiteko, denporeak pasau egin behar dau, gauzen esangura argitu dakigun. Ume berezi bat, itxaroten zana ez bezalakoa, jaioten danean, zoritxar lez bizi daiteke hasieran, ezustean harrapatzean. Eta, halanda be, askotan ikusi dogunez, persona desbardin horren presentzia / poz-iturri eta alkartze-eragile bihurtzen da familian. Senide edo lagun kutunaren galera / oso gogorra izan daiteke / eta, hala ere, arlo espiritualean hazteko eta sendotzeko bultzada bihurtu. Kristau alkartearen makaltasuna tristuraz bizi daiteke. Badakigu gaur gatxa dala / gure senide ta adizkideakaz fedea bizitzea ta kompartitzea.. Baina jakinekoa da, baita be, errezagoa dala Barri Ona, harrotasun baino, pobretasunean bizitzea.

Zeanuriko erretako eleiza ha, berreraiki egin zan, makina bat lagunen / ahalegin eta ekarpenagaz. Gaur, beste Eleiza batek, harri eta teilaturik ez daukanak, ezinbestekoa dau berregitea. Guk bizi dogunaren antzeko egoera batean, Ageo profetak hauxe inoan: "zer ba, etxe dotoreetan bizitzeko garaia ote da ba, nire etxe hau / lur jota dagoen bitartean? ... Ba, nire etxea lur jota dagoelako, zuek denok / zeuen etxeekin saiatzen zareten bitartean. (Ageo 1,4-9). Eleizeak / ez dau bere buruari begira / bizi behar. Barri Onaren poztasuna eta indarra zabaltzeko balio ez badau, ez dau ezertarako balio. Makaltasunak makaltasun, egun batean bere bitartez / jaso genduan Barri ona. Zeanurin egon ziran abadeak, hobeago ala kaskarragoak, ez ziran eraginik garrantzitsuena izan / gure fede bizitzan. Geure gurasoek, geure amama eta aititek eta euren gurasoek eta euren gurasoen gurasoek… lagundu eben eleiza hau eraikitzen, baina ez baliabide ekonomikoekin bakarrik, euren bizitza zintzo, eskuzabal eta santuagaz baino eta batez be. Pentsatu eizue zuon familietan, bakotxak berean, eta gogora ekarri senide maite horreen izenetako batzuk, gizon ta emakume kutunak, aldatzen ari dan eta dagoeneko ia existitzen ez dan munduko bizilagunak.

Gaur, sasoi bateko eleizak / handi geratzen jakuz. Beharbada, gaur eraiki behar dogun Eleizak / ez dau parrokia Eleiza izan behar, ermita baino; hau da, San Frantziskok, harriz harri, bere eskuz, jaso eban haren antzekoa, Jaunaren etxe txikia, apala baina abegitsua. XII. gizaldian be /  baegoan eleiza handi eta ederrik, baina Kristoren etxe txikia konpondu barik egoan.

Zeanurik, parrokia eleiza eder eta handia dauka. Jaunak lagundu deigula tenplu handi honen jatorrian dagoan / fede alkarte zintzo eta alaia berregiten. Lehengo sasoiak / ez dira itzuliko. Baina etorkizunean be, izango dira, gitxi-asko, gizon eta emakumeak, fedearen suari eutsiko deutsenak. Eta su horrek, suntsitu ez ezik, itxaropen eta poza eragingo dau askorentzat.

Joseba Segura Etxezarraga, Bilboko gotzain laguntzaileak Meza Nagusian egindako homilia .

 





Antolatzailea:


Zeanuriko Andra Mari Eleizea


Laguntzaileak:

 
Zeanuriko Udala
Gorbeialde

Bizkaiko Aldundia

+ info:
www.arratia.tk


 

No hay comentarios: