Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 21 de diciembre de 2019

Gizarteari eta Eleizeari begira esperantzaz eta arduraz Abenduan



PENITENTZIAREN ALKARTE OSPAKIZUNA
2019 abendua
Gizarteari eta Eleizerari begira
Esperantzaz eta arduraz

§      Oharra

Abendualdia Gabonetarako prestakizun luze bat da, geuregana behin eta berriz datorren munduko argia den Jaunari harrera egiteko prestatzeko aldi bat da. Prestaketa horretan gehiago sakondu nahi dugu Penitentziaren sakramentua ospatuz.

            Gabonak badatoz, baina zelako gabonak? Zer prestatzen dogu? Kanpokoa bakarrik ala barrukoa be bai? Non biztu behar doguz argiak, kaleetan bakarrik ala bihotzean be bai?

            Esperantzaz itxaroten dogu Jesus Umea. Baina arduraz prestatu behar dogu Haren bisitea. Parkamen eta bihozbarritzearen bidea gugan hasi eban Jaunak bidea asmatzen lagundu deiskula abendualdi eta gabonetan.


§      Sarrerako abestia

Kanta daigun guztiok edo besteren bat

§      Abadearen agurra

          Aitaren…

Orain eta hemen, guri parkatzeko
eta gu adiskidetzeko batzen gaituan
bake eta maitasunaren Jaungoikoa
egon bedi zuekin.


§      Abadearen otoitza

Egin dagigun otoitz. (Isilunea)

Egizu, Jauna, zure herriak erne itxaron dagiala zure Semearen etorrerea, gure Salbatzaileak erakutsiari jarraituz, argiak bizturik urten daigun Haren bidera. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

HITZAREN LITURGIA



I. Ebanjelioa

            Juan Bateatzaileari entzuten deutsoenak, ondo gertatuko dabe Mesiasen etorrerea. Entzun dagiguzan haren berbak.

  Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 11, 2-11)

Aldi haretan, Joanek kartzelan Kristoren egiteak entzunik, bere ikasle bi bialdu eutsozan, itandutera: «Zeu zara etortekoa, ala besteren baten zain egon behar dogu?» Jesusek erantzun eutsen: «Zoaze eta esan Joani entzuten eta ikusten dozuena: itsuak ikusten dabe, eta elbarriak badabiltz; legenardunak garbi gelditzen dira, eta gorrak entzuten dabe; hildakoak biztuten dira, eta behartsuei barri ona iragarten jake. Eta zorionekoa, Nigandik jauspiderik hartzen ez dauana!»

Hareek alde egitean, Jesus Joanen ganean berba egiten hasi jakon jenteari: «Zer ikusteko urten zenduen basamortura? Haizeak astintzen dauan kaiñabera bat? Ala, zer ikusteko urten zenduen? Apain jantzitako gizonen bat? Apain jazten diranak errege-jauregietan egoten dira. Zertako urten zenduen, bada? Profetaren bat ikusteko? Baietz diñotsuet

Jaunak esana

           
Gogoeta:

Berton dogu azaleko eta kanpoko gabonen tentaldia. Bihotz barruraino heltzen ez dana.
Berton dogu kontsumoaren eta jaien zorion eskeintza. Atoan igartzen dana frutua emon barik.
Berton doguz alkartasun dei zintzo eta sanoak: Caritas, tonbolea, azoka solidarioa, egoitzak bisitatzea.
Berton doguz otoitzerako eta Jainkoagaz berab egiteko aukera ederrak.
Y todavía más. Se nos quiere olvidar que lo más luminoso del ser humano reside en esos momentos y lugares que dedica a la ensoñación. Para lo que resulta imprescindible apagar las otras luces, las que borran lo invisible.
Berton doguz gabon tristeak lan barik gelditu direnentzat, bakarrik dagozanentzat, gaixo larria daukienentzat…
Abendualdi honetan, nire otoitzean, eskeini daiodan Jaunari Bera onartzeko desio bizia, gurari argia, asmo beroa. Belenen jaioko dan umea onartzeko, nire bizitza ebanjelioaren bidetik eraiki dagidan, Espiritu Santuaren suak eraldatu nagian.

Jauna dot argi eta salbamen!

Hara, Jainkoa da nire salbatzaile;
badot uste on eta ez naz bildur.
Jauna da-ta nire indar eta kemen,
Bera izan da nire salbamen.

II: Ebanjelioa

            Arazoak arren, jendeak zer dinoanari baino Jainkoari kasu gehiago egiten deutso Jose zintzo eta onak.

 

+   Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 1, 18-24)

            Jesukristoren jaiotzea onan izan zan: Jesusen ama Maria, Josegaz ezkontzeko berbea emonda egoala, alkarregaz bizi izan baino lehen, seindun aurkitu zan Espiritu Santuaren egitez. Haren senar Josek, gizon zintzoa zalako eta bere emaztea ez ebalako salatu nahi, isilka itzi eta joatea erabagi eban.
            Baina, asmo hori gogoan erabilala, Jaungoikoaren aingerua agertu jakon amesetan, eta esan eutson: “Dabiden seme Jose, ez izan bildurrik, Maria zure emaztea etxean hartzeko; sabelean daroan umea Espiritu Santuagandik dator-eta. Semea izango dau, eta zuk Jesús ezarriko deutsazu izena, horrek salbauko daualako bere herria pekatuetatik”.
            Guzti hau jazo zan, Jaunak profetaren ahoz esandakoa bete zedin:
                        “Begira, birjineak sabelean sortu
                        eta semea izango dau,
                        eta Emmanuel ezarriko deutsoe izena,
                        hau da, “Jaungoikoa gugaz”.
            Josek, lotatik iratzartu zanean, Jaunaren aingeruak agindu eutson lez egin eban, eta bere etxean hartu eban emaztea.

Jaunak esana.

 

Berbaldia

 

Jose, zintzoa eta ona. Bere ontasunean Jainkoaren jakituria agertzen da. Pertsona zintzoengan agertzen da Jainkoa. Jauna ez da erratzen, berak badaki nor aukeratu eta zergaitik.
Aingeruaren bitartez agertu jakon Jainkoa Joseri. Jesusen bitartez agertzen jaku guri. Agertu eta bere borondatea betetzera animatu.
Gaur egun be, Arratian, fededun eta fedebako gizarte honetan, gure gizarteari begira esperantzaz eta arduraz, zein bide aukeratu beharko genduke? Non jartzen dogu gure konfiantza. Zein bide aukeratzen dogu zorioneko izateko? Zelako parrokia egiten ahalegindu beharko ginateke?
Zure Hitzan oinarritu dagigula gure Eleizea. Ate eta ez oztopo, dei eta ez kondena. Alkartea estimuan eduki daigula, doguna eta gareana beragaz konpartituz!

                                                


AZTERKETA ETA BARKAMEN ESKARIA


§      Bakarkako autortza eta absoluzinoa

Oharra:

Abadearengana hurreratuko gara orain. Gure pekatuak eta damutzeko jarrerea adierazoko deutsaguz, Jaungoikoaren parkamena eskatuz. Abadeak harrerea egingo deusku, eta pekatuak parkatuz, Jaungoikoak ere harrerea egiten deuskula sentituko dogu eta kristau alkarteagaz bat egingo dogu barriro ere.
Zelan egingo dogu hau?
Banaka hurreratu eta argitxo bana, biztuta, emongo jaku. Gabon eredu bat aukeratu eta bertan itxiko dogu argitxo biztua. Esperantzaz eta arduraz. Holan ospatu eta bizi daiguzan gure gabonak be!


(Bitartean musikea edo salmoak)

Arantzazuko parrokia


§      Parkamena alkartean eskatu

Abadea:

Fedean bat eginik, Jaungoikoak maite gaituala jakinda eta anai-arreben parkamena bilatuz, adierazo dagigun danok batera gure damua: AUTORTZEN DOT…

§      Diru batzea

Gaur batzen dan dirua Caritasentzat izango da. Laguntza horren onurak jasoko dabezanen izenean, eskerrik asko guztioi zuon eskuzabaltasunagaitik.

§      Santua


§      Gure Aita

Abadea:

Aukera ona egin dogu, ez daigun bidea erratu, Jaungoikoaren maitasunez bete dira gure bihotzak; fedez eta itxaropenez, esan dagigun: GURE AITA…

§      Bakearen zeinua

Abadea: 

Alkarri bakea emoteko unea da. 

Jaunaren bakea beti zuekin.  E/

Emon egiozue bakea alkarri.         

§      Jaunartzea

Kanta


§      Penitentziarako ideia sorta batzuk


§      Bedeinkapena

Jauna zuekin.

Bedeinkatu zagiezala Jaungoiko Ahalguztidunak,
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.

Sakramentu honek barrituta,
zoaze adiskidetze eta bakearen
poztasuna danei iragartera.


§      Eskerroneko kantua

No hay comentarios: