Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

miércoles, 27 de julio de 2016

Martxa onean abadetxea konpontzeko obrak Zeanurin

Sutea
Martxa onean doaz Albakoa kaleko abadetxeko lehen pisuko ezkerraldeko etxebizitza konpontzen. Ez da etxe barria, bere urteak ditu, eta bazan sasoia etxebizitza konpontzeko. Obrak egin ostean errentan jarriko da.

Parrokiko Pastoral Batzordeak behar hau lehenetsi eban aukera ezbardinak ikusi ostean (Parrokiko argiteria konpondu eta kontsumo bajuko argiak jarri, adibidez). Aurrekontua mugatua izanik, ezin dira obra guztiak aldi berean egin. Hori dala-eta, aurrekontu ezbardinak eskatu ostean, aukera bat egin eta hasi dira obrok.



Bentana eta pertsiana barriak


Etxea gaur egungo pisuen moduan itxi gura da, lujo barik baina gaur egungo isolamendu eta eraikuntza estandarrak erabiliaz.


Obra amaitu eta gero errentan jarriko da etxebizitza hau, Albakoa kaleko 12. zenbakian, lehen pisua, ezkerraldea.

Ordaintzeko, Bizkaiko Parrokiek diru laguntza bat emongo dabe, dohaintza legez.
Parrokiak beste parte bat jarriko dau meza diruena.
Falta dan partea elezitarrek jariko dabe, eta bitartean kredito bat eskatuko da.

Ondarea jagon eta jaso.

Aroztegi beharrak: ateak etab.

No hay comentarios: