Abenduko izarrak

domingo, 31 de julio de 2016

Aintzinako Lemoako abade-etxea, barria eta herriko kulturagaz



Pasa dan barikuan, uztailaren 29an, Lemoako Elizak eta Udalak sinatu dabe Abade etxearen barriztapena eta arrendamenduko kontratu bat. Egungo legislatura amaitu baino lehen, Udalak abade etxearen barriztapen osoa egingo dau, gero arrendamendu kontratu baten bidez herriko kultur elkarte ezbardinak (Elizak barne) etxe honetako ekipamiento kultural barriak erabiltzeko.

Barriztapenaren ostean abadearentzako 60m2 apartamentu bat izango da  aintzinako abade etxean, eta beste osoa ekipamiento kulturalak izango dira. Lemoako elizaren taldeak ere beste kultur taldeekaz lokal barriak konpartituko dabez, Udalaren planaren arabera, Lemoako elizarako asteroko 5 ordu bermatuz.

Hitzarmen akordioa sinatu egin dabe alde bien izenean Roberto Jauregibeitia, Lemoako elizaren izenean, eta Saioa Elejabarrieta, Lemoako udalaren izenean. Kontratu honen bidez guztiontzako onurak, Elizak eta beste herriko elkarteek alkartzeko eta ekintzak garatzeko guneak konpartituz, berrogei urtetan gitxienez.

Roberto Jauregibeitia


No hay comentarios: