Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

viernes, 29 de julio de 2016

Gorbeiako Mezaren oihartzuna gero eta altuago doa

Gaurko Berria eta Deia
Oihratzun zabala izan dau aurten Gorbeiako Mezeak. Ihaz eguraldi txarragaz (lainoa, euria eta trumoiak) txistulari barik geratu zan Mezea indartsu iragarri dabe arten Berria, Deia eta El Correo egunkariak.


Aste honetako Deia eta El Correo Español
Xarma berezia dauko astitsu eta apal, naturaz inguraturik eta musikaz alaiturik osaptzen dan Meza honek. Bizkaiko altuena dinoe. Hainbat herrietatik urreratutako jendearen partehartzeaz.

Egunkariek bakarrik ez, irratiek ere euren lekutxoa egin deutsoe. Guk dakigularik alkarrizketak Bizkaia, Arrate eta Onda Cero eta Onda Vasca irratietan.

Blog eta facebokez be zabaldu da. San Inazio egunean, gogoko badozu, bakadizu non ospatu Kristoren Biztueraren gerizpean mendizale eta pastoreen bizimodua eta biztuera.

Igiñan, Edurretako Amaren ermita ondoan, eguerdiko 12:00etan, Jainkoa lagun.

No hay comentarios: