Domekan Familia Ospakizuna

domingo, 24 de julio de 2016

Arratiako kristau gaztetxook Bikaritzako Asis proiektuan 01



Uztailaren 9tik 19era arte Italian egon gara Arratiako Gazte Pastoraltzako Igorreko 4 gazte eta Bediako 3 gazte bere begiraleekaz eta kontsiliariogaz. Bidean arrasti baten Bartzelonan bereziki Famili sakratuaren tenploan. 


Gero Erroman egun bitan (uztailaren 10eko domekan Frantzisko Aita Santuaren angelusa egon ginen Batikanoko San Pedro plazan) eta amaitzeko zazpi egun jarraian Asisen Frantzisko santuaren herrian.


Oso esperientzia ederra eta polita izan da Arratiako gaztetxoentzat: era berezi baten, norberaren kristau espiritualitatean sakontzeko otoitzean eta hausnarketan, eta oso bere adineko  lagun on barriak egiteko Berrizko gazte katekumenadoko taldekoekaz eta Durangoko eta Arrigorriagako eskaut taldekoekaz


Blog honetan apurka apurka barriak kronikatxoak eta argazkiak ikusiko doguz. 

Erdu! 

Roberto Jauregibeitia

No hay comentarios: