Abenduko izarrak

domingo, 27 de diciembre de 2015

Maribel Egiluz gure artean

Maribel, ezkerretik bigarrena
Ez da lehen aldia Maribel Egiluz mixiolari igorreztarra gure blogean agertzen dana. Lehengo bisitaldian be luze egin genduan berba beragaz Kongoko egoeraz. Aurtengo gabonetan be gure artean izan dogu.

Oraingoan be agenda bete-beta ekarri dau. Familia bisitatu, alkarteak... baina tarte bat izan dau bere jauioterrian fedea eta bizitza konpartitzeko kafetxo baten inguruan.

Aspaldi osasun arloan ibili izan dan meakume arratuiar hau, azken urteotan Kongoko Elizaren zerbitzuan dabil bertako Kongregazio bati laguntzen. Lan fina eta beharrezkoa, ehun emakume baino gehiago dauzan bertako Kongregazioagaz.

Alkarte bizitzaren preminaz gain, Afrikako kulturan eta izaeran, fede katolikoa bizi nahi dauan alkarte bat da. Euskaldunok badakigu hori ez dala erreza. Tokiko izarea Eliza unibertsal, katoliko baten. Afrikao emakumeak askatasun bidean guizartean eta Elizan, ebanjelioaren bidetik.

Luzaro egon daiteke beragaz berbetan. Luzaro eta gustora. Hango egoera ekonomikoa, politikoa, erlijiosoa... Afrikaren egroa, munduaren negarrak eta esperantzak....

Ondo ibili Maribel, eta hurrengora arte!

Eta Arratiako seme-alaba misioalri guztiei geure agurra eta esker ona!



No hay comentarios: