Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 1 de diciembre de 2015

Adi Igorre: horra hor Arratiako altxorra!

Igorreko famili meza ostean
Adi Igorre! Herritik badabil Arratiako altxorra. Bestela itaundu umeoi!

Familia mezatan zapatuan eta Meza nagusian domekean. Ez eben hutsik egin Igorreko umeak eta euren familiak ba.
Igorre Domekako Meza nagusian
Bigarren etapa zanez, bizikletaren aurreko txirrinari egin geuntsan kasu.
Aurreko gurpilak markatzen dau norabidea.
Ardatz zoragarria dau.
Eta gure aurreko gurpilaren ardatza Jesus da.
Bere inguruan eratu gura genduke gure bizitza.
Eta  maitasunaren indarraz jarriko dogu martxan gure bizikleta.
Eta betiko dau segida.
Jesus maitatuz eta senidea  maitatuz.
Begira ondo begira maitasunaren harira!






Zeanuri
Bedia
Artea
Mailot bat: talde bat: Arratia Jesus Team
Mapa bat: karrera bat Arratian zehar
Altxor bat: Jesus eta gure umeak!

No hay comentarios: