Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30

Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30
Klikatu irudian informazino gehiago jasoteko

jueves, 13 de marzo de 2014

La disgregación amenaza: Dolores Aleixandre



Sakabanatzea mehatxu bat da gaur eguneko gizakiarentzat; izan be, ez daki beti integratzen eta bateratzen oinarri-oinarrizkoak diran funtzinoak (pentsamendua, berbea eta ekintza) gorputzeko atal bateri lotuago dagozanak: bihotza, ahoa eta eskuak:     
   
-         Bihotzak, eta kanpoan bere pareko diran begiek, sakoneko eta barru-barruko asmoa adierazten dau, gizakiaren  nortasun kontzientea adimentsua eta azkarra;  bere baitako toki ezkutu, sakon eta askea. Mundu hori guzti hori begien bitartez erakusten da.
-         Ahoa, jateko eta mosu emoteko gorputz-atala izateaz gain, berba egiteko zabaltzen da. Pertsoneak esan nahi dauan guztia aitzen emoten dau. Pareko gorputz-atala belarriak dira, ulermenaren eta harmenaren gunea.
-         Eskuak, egintza zehatzaren gorputz-atala dira, giza-ekintzaren ezaugarria. Oinek, euren parekoak, bakotxaren jokaera erakusten dabe, jarraitzen dauan bidea.

Benetan “integratuta” dagoanak modu batuan eta bateratuan bizi ditu alderdi horreik guztiak: bere jokabidea zein bere hitzak bat datoz pentsatzen dauanarekin eta bere bihotzean sentitzen dauanarekin. Horrexegaitik da, hain zuzen be, horren erakargarria parabolako samariar onaren irudia, batasun pertsonalaren eredu modura agertze jaku-eta: bere begiradeak bat egiten dau errukitzen dan bihotzagaz; bere oinek zaurituarengana daroe; bere eskuek osatu eta zaindu egiten dabe; eta ostatuan bere hitza, baliabideak eta barriro bueltauko dalako berbea konprometitzen ditu bere alde.

Liburu Santuetan baten bat zuzena edo zintzoa dala esaten danean, horixe esan nahi da: benetan danagaz erabat bat eginda dagoela pertsona hori; horregaitik, zintzoaren atzetik segika dabiltzanek diñoe: “Ikusi daigun ea diñoena egia dan ala ez! Aztertu daigun  zelako amaierea daukan” (Jak. 2,17). Eta honek gogora ekarten deusku Jesusen berben (“Benetako artzainak bere bizia emoten dau bere ardieen alde”; “Ez dago maitetasunik, bizia bere lagunakaitik eskeintzea lakorik”) eta heriotzearen arteko koherentzia.

Honek guztiak begien aurrean ipinten deusku gure inkoherentzia, bananduta eta zatituta sentiazoten gaituana: gauza bat pentsatu, eta beste bat egiten dogu; eta gure jokabidea askotan ez dator bat gure nahi eta asmoekin.

Profeten agintzek lagundu egiten deuskue egunen   batean batasun hori lortuko dogun itxaropenari eusten: “Bihotz barria emongo deutset eta espiritu barria ezarriko: harrizko bihotza erauziko deutset eta haragizkoa emongo.” (Ez. 11, 19) “Mundu osoaren errege izango da Jauna; bakarra izango da eta ez da haren izena baino aitatuko” (Zak. 14,9)

Mateoren Barri Onak benetako bidean jarten gaitu: “Bat bakarra da zuen Aita… bat bakarra zuen Maisua” (Mt. 23, 9-10) Gutako bakotxak sentitu daike bakarra dala bere begien aurrean eta bere izenez  deitua dala.

     Dolores Aleixandre






La disgregación amenaza al ser humano, que no siempre sabe integrar y armonizar esas funciones esenciales (Pensamiento, palabra y acción) que aparecen designadas por los órganos corporales corazón, boca, manos:

-El corazón, con su correlativo exterior que son los ojos, expresa la intención profunda, la personalidad consciente, inteligente y libre del ser humano en su intimidad, su lugar oculto, su profundidad y su libertad. Todo ese mundo se expresa a través de la mirada.
-La boca se abre para hablar, además de ser el órgano por el que se come y se besa. Comunica todo el decir de la persona. Su órgano correspondiente son los oídos, sede de la comprensión y la receptividad.
-Las manos son el órgano de la realización concreta, el signo de la acción humana. Los pies, que son su correlativo, expresan la forma de comportarse de alguien, el camino que sigue.

         Quien está verdaderamente “integrado” vive  esas dimensiones de manera unificada: tanto su conducta como sus palabras coinciden con lo que piensa y siente en su corazón. Por eso resulta tan atractiva la figura del samaritano de la parábola, que aparece como un modelo de unificación personal: su mirada le conecta con el corazón que se conmueve; sus pies le llevan a acercarse al herido; sus manos le curan y le cuidan; y en la posada compromete a favor suyo su palabra, sus recursos y su promesa de retorno. Cuando en la Biblia se califica a alguien como “justo”, se alude a esa cualidad de estar en coincidencia profunda con lo que se es verdaderamente; por eso los perseguidores del justo dicen: “Vamos a acecharle para ver si es verdad lo que dice, comprobando cómo es el desenlace de su vida” (Sab 2,17), algo que nos hace pensar en la coherencia entre las palabras de Jesús (“El verdadero pastor da la vida por sus ovejas”; “Nadie tiene mayor amor que el que da la vida por sus amigos…”) y su muerte.

         Esa contemplación nos revela nuestra propia incoherencia, que nos hace sentirnos divididos y fragmentados: pensamos una cosa y decimos otra, y nuestro comportamiento está con frecuencia en desacuerdo con nuestros deseos y propósitos.

         Las promesas proféticas nos ayudan a mantener la esperanza de alcanzar esa unificación: “Yo les daré un corazón íntegro y les infundiré un espíritu nuevo; les arrancaré el corazón de piedra, y les daré un corazón de carne…” (Ez 11,19); “Aquel día el Señor será el rey de todo el mundo: será único, y su nombre único” (Zac 14,9).

         El Evangelio de Mateo nos pone en el verdadero camino: “Uno solo es vuestro Padre…, uno solo es vuestro Maestro…” (Mt 23,9-10). Cada uno de nosotros puede sentirse con verdad único ante sus ojos y llamado por su propio nombre.

         Dolores Aleixandre
Publicar un comentario