Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

jueves, 27 de marzo de 2014

Esteban Orbe hil da

Esteban Urkiolako sakristian errogatiba baten
Esteban Orbe Arratiako abadea hil da. Bedia, Dima eta Lemoako parrokoa azken urteotan. Hileta elizkizuna bere jaioterrian izango da, Errigoitin, zapatuan goizeko 11etan.

Pankreatitis larri batek jota, bederatzi aste egin ditu Usansoloko Ospitalean, UCIn.
Gaur arrastian ezagutu dau aurrez aurre hainbat maite eban Jainko Aita.

Esteban Orbe

Esteban Orbe Lezama eleizbarrutiko abadea hil zan atzo Galdakaon, 67 urteko zala. Bere arimaren aldeko hileta bihar, zapatuz, martxoak 29, goizeko 11:00etan ospatuko da Errigoitiko Idibalzagako Andra Mari parrokian.


Esteban Orbe Bediako San Joan Bateatzailea, Lemoako Santa Maria eta Dimako San Pedro Apostolua parrokietako arduradun nagusia zan eta Arantzazuko San Pedro Apostolua, Areatzako San Bartolome Apostolua, Arteako Jesusen Bihotza, Bediako San Joan Bateatzailea, Dimako San Pedro Apostolua, Igorreko Santa Maria, Lemoako Santa Maria, Ipiñaburu-Zeanuriko Santiago Apostolua eta Zeanuriko Andra Mariaren Zeruratzea parrokietan jarduten daben abadeen taldeko kidea zan.

Orbe Bilbon jaio zan 1946.eko abenduaren 16an eta 1978an egin zan abade Errigoitin. Abade lez, Eleizbarrutiko makina bat lekutan jardun izan dau: Sopuerta, Mungia, Laukariz, Arrieta, Fruiz,eta Gamiz besteak beste. Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko (EPK) (1996-2001) eta Abade KontseilukoAK) (1996-2006) kide be izan zan.

Ha fallecido Esteban Orbe


Ayer falleció en Galdakao, a los 67 años de edad, el presbítero diocesano Esteban Orbe Lezama. Su funeral tendrá lugar mañana sábado, 29 de marzo, a las 11:00 h., en la parroquia de La Asunción de Ntra. Sra. de Idibalzaga, de Errigoiti.


Esteban Orbe actualmente era responsable principal de las parroquias de San Juan Bautista, de Bedia; Santa María de Lemoa y San Pedro Apóstol, de Dima y formaba parte del Equipo Presbiteral que atiende a las parroquias de San Pedro Apóstol, de Aranzazu; San Bartolomé Apóstol, de Areatza; Sagrado Corazón, de Artea; San Juan Bautista, de Bedia; San Pedro Apóstol, de Dima; Santa María, de Igorre; Santa María; de Lemoa, Santiago Apóstol de Ipiñaburu–Zenuri y la Asunción de Ntra Sra. de Zeanuri.

Orbe, nació en Bilbao el 16 de diciembre de 1946 y fue ordenado cura en Errigoiti en 1978. A lo largo de su vida presbiteral había  pasado por diferentes lugares de la Diócesis: Sopuerta, Mungia, Laukariz, Arrieta, Fruniz y Gamiz, entre otros. También fue miembro del Consejo Pastoral Diocesano (CPD) (1996-2001)  y Consejo de Presbiterio (CP) (1996-2006).



Eskerrak, Jauna, gure artekoa izan

eta gure ondotik joan jakun

Esteban senide honegaitik.





Eskerrak emoten deutsuguz,

berak emon euskun maitasunagaitik

eta bere inguruan zabaldu eban bakeagaitik.

Eskerrak emoten deutsuguz

bere oinaze eta minetan

iraupena agertu ebalako

eta bere ezerezean maite izan gendualako.





Jauna, bere bizitzako ezer galdu ez daitela

eskatzen deutsugu;

eta bere atzetik datozenak,

beretzat errespetagarri izan zan guztia

errespetatu dagiela

eta hilda dagoen ezkero,

bere ekintza onak guztiontzat eredu izan daitezela.





Bere senide eta lagunengan

-bere bihotzetan eta bizitzeko gurarian,

bere pentsaera eta bere barruan-

bizitzen jarraitu dagiala nahi dogu.

Bera bizi zan bitartean

bere inguruan alkarturik gengozenok,

aurrerantzean alkartuago bizi gaitezela.







Eta alkarte honetan,

lur honetako adiskidetasun eta bake guztietan bezala,

heriotzara arte gurekin leiala izango zarenaren zure hitza

beteta ikusi dagigula.



(Oosterhuis, H.).
 

Uriarte jaunaren hitzaldi bat aurkeztuten Arratian


No hay comentarios: