Poztu eta alaitu!

sábado, 29 de marzo de 2014

Ebanjelioaren poza eskutitza zabalduz: Koldo Katxo



Martxoak 28, barikua, Koldo Katxo, jesuitea: Ebanjelioaren poza.
Hitzaldia Aita Santuaren eskutitza aurkeztuz. Igorreko parrokiko lokaletan, arrastiko 7etan.

Tuterako nafarra jaiotzaz, hainbat urte daroaz Durangon jesuiten ikastetxean beharrean eta bertako parrokietan laguntzen.

Guregana etorri da gogoeta honetan sakonduz, fedean akuilu eta esperantzan indarra emoten.

Ebanjelioaren poza Frantzisko aita santuaren eskutitza hamaika hizkuntzatan zabaldu da, hamaika herrialdetan argitaratu da. Liburu gitxi izango dira hau bezain zabalduak gaur egun, bai kultura zibilean, bai kultura laikoan.

Honen laburpen bat, euskeraz eta erderaz, hemen klikatuz ikusi daikezu.

Hitzaldia euskeraz izan da, eta ondoren entzuleek  itaunak eta argibideak eskatu dabez.

Otoitz batekin eta kanta bategaz amaitu da aurtengo Garizumako bigarren gogoeta hau.

Liburua bera ere salgai izan da, eta polito saldu dira eroando aleak, jendeak lasai irakurtzeko  osorik liburu hau.



Publicar un comentario