Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30

Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30
Klikatu irudian informazino gehiago jasoteko

viernes, 14 de marzo de 2014

Gaztetxo eta gazteen VIII. topaketa Arrigorriagan

Arratiako gaztetxoak ihazko topaketan. Bedia

“Hazi, hezi, bizi/La Familia un mundo en sueños” goiburupean alkartuko dira bihar, zapatuz, martxoak 15, Arrigorriagan IV. eta V. bikaritzetako gaztetxo eta gazteak. Arratiatik Bedia, Lemoa, Igorre eta Zeanuriko 20 bat kide euren laguntzaileekin bertaratuko dira.




Hitzordua goizeko hamarrak eta laurenetan da. "Errotutako jarduerea da -azaltzen dabe antolatzaileek-; taldeek kurso hasieran euren programazinoan sartzen dabe eta harrera ona egiten deutse".

Zortzigarren aldiz ospatuko dan topaketa honetan 500 lagun inguru batuko da eta jaunartze osteko, kristinau sarbideko eta Herri Aldea inguruko eskaut mobimenduko taldeetakoentzat da deialdia. 


Egunean zehar, Esther Crespo gaztetxo eta gazte pastoralgintzarako IV. eta V. bikaritzetako arduradunak azaltzen dauanez, era guztietako jarduerez osatutako egitaraua garatuko da: harrera eta jardunaldiaren aurkezpena; 11:00etan, eukaristia... 

Gero, hamaiketakoa -neska-mutikoek eurek eroango dabe- eta eguneko jarduera nagusia: txokoen jolasa 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat familiaren eta familiako hartu-emonei buruz. Hamalau eta hamazortzi urtekoek beste jarduera desbardin bat egingo dabe, gai beraren inguruan baina jolasa ez ezik, hausnarketa eta video-foruma, familia eraketa desbardinak ezagutzeko eta aztertzeko.

Jarduera guzti honeen ostean, alkarregaz bazkalduko dabe Arrigorriagako Lehendakari Agirre parkean eta arratsaldez musika saioa eukiko dabe dantzak eta koreografiak prestatu dabezan Algortako Eskubeltz taldeko begiraleen eskutik. 

Txikienentzat, jolas tradizionalak eta herri kirolak eta, arratsaldeko bostak eta erdiak inguruan, agurra eta autobusetara!
Publicar un comentario