domingo, 30 de marzo de 2014

Bizikidetza, konpontzeke dagoen arazoa La convivencia, una asignatura pendiente: Etikarte

Ziortzako Bakearen aldeko V. Ibilaldia laster hastera doala-eta, hona Etikarte Fundazioaren webgunetik dakargun gogoeta bat.
Jaiotzen garenetik, elkarrekin biziz egiten gara pertsona. Amaren sabeletik hasita, familian eta auzoan, jolasean eta lanean. Eta elkarbizitza horretan adierazten da gizakiak eskain dezakeen onena eta txarrena: bizia ematearen handitasuna edota norberaren eta besteen bizia suntsitzearen doilorkeria. Kainen eta Abelen istorioa bizirik dago oraindik. 


Pertsona asko daude besteak zerbitzatzen saiatzen direnak, inguruan dituztenekiko elkartasunez haien bizi-baldintzak hobetzeko konpromisoa hartzen dutenak, besteen zorionaren alde ahalegintzen direnak. Baina badira hiltzerainoko gorrotoa elkarri dioten senideak ere, beren bikotekideak torturatzen dituztenak, haurrak esplotatzen dituztenak, bizitzeko gutxieneko bitartekoak ukatzen zaizkien errugabeak… Elkarrekin bizitzeak, hortaz, batzuek besteen –eta guztion– onuraren alde bizitzea esan nahi dezake, edo, ostera, batzuek besteen kontra bizitzea, batzuen zoriona besteen zorigaitzean oinarriturik.

Ez gara salbuespena. Gure soroan ere elkarrekin hazi dira garia eta iraka. Eta hemen ditugun gauza onak eta txarrak estu lotuta daude orain eta hemen elkarrekin bizi garen pertsona zehatzek egindakoei eta ez egindakoei. Egia da egindako erahilketen erantzukizuna ez litzatekeela gizarte orokor izengabe baten itsasoan urtu behar, ez eta indarkeria-egoera generiko bati egotzi ere. Portaera etiko onak eta txarrak pertsonek testuinguru zehatzen aurrean dituzten erreakzioen ondorio dira. Baina elkarbizitza positiboak aurrera egitea ez da erahiltzaileen hiltzeari uztearekin bakarrik lortuko. Auzian nahastuta dauden pertsona guztien inplikazioa eskatuko du: gehien sufritu zutenena eta, beldurragatik edo koldarkeriagatik, bidegabekerien biktima izan zirenei errukia ukatu zieten haiena ere bai, injustiziaren zuzeneko egilea edonor zela ere.

Esaten da “fase berri” batean gaudela. Berria da gure gizartearen borondate demokratikoa nagusitu delako eta beren ahalegin ankerrean amore eman dutelako garondoko tiroaren eta kare biziaren artean aukera egitera behartu nahi gintuztenek. Baina, “denbora berri” honetan ere, presio antolatua egiten zaigu mendeku amaigabea eskatzen dutenen alde (“ustel daitezela kartzelan”) edo beren herritarrak odol hotzean hil dituztenak “herriko heroi” gisa aldarrikatu nahi dituztenen alde lerra gaitezen. Tenaza krudel horrek harrapatuko ez bagaitu, beharrezkoa izango da herritar gehienak sendotasun etiko konprometituaren alde agertzea.

Demokrata ororen betebeharra da edozein pertsonari egindako bidegabekeriak salatzea. Zilegi izateaz gainera, ezinbestekoak dira duela gutxiko gure historia markatu duten bidegabekeriak ahaztu nahi ez dituzten, injustizia horientzat egia aitortzea galdatzen duten eta dagokien ordaina eskatzen duten ekimenak. Ez gara hutsetik hasten. Ildo horretan zenbat eta batasun eta elkartasun handiagoa lortu, hainbat eta zintzoagoa izango da elkarbizitza. Eta erakunde demokratikoek eta herritarren hainbat foro publikok gisa horretako ekimenak erraztu eta bideratu behar lituzkete eta eredugarri izan.

Aldiz, kalte egiten zaio elkarbizitza demokratikoari, gizarteari alde bateko bidegabekeriak soilik kontuan hartzeko eskatzen zaionean, edo zenbait pertsona, biktima izate hutsagatik, herritar eredugarri gisa aldarrikatzen direnean, edo, hori baino okerragoa, giza hilketak egin dituzten pertsonak edo haien laguntzaileak heroi gisa trata daitezela aldezten denean. Esparru guztietako erakunde demokratikoen betebeharra da hiru zepo horietako bakar batean ere ez erortzea, okerreko bidera baitaramate hirurek.

Gure gizartean badira gizarte-ekimenak, bide ona sustatu arren, erakunde eskudunen aldetik babesik jasotzen ez dutenak. Eta, era berean, badaude gorago aipatutako hiru zepoetakoren batera daramaten gizarte-ekimenak izanik, guztion interes demokratikoa aldeztu behar luketen erakundeek argi eta garbi sustatzen dituztenak.

Elkarbizitzaren hobekuntza ez dago goitik inposatzerik, aldiz, behetik landu beharreko zerbait da, proiektuak, pozak eta zorigaitzak partekatuz, eta bizi ditugunak bezalako une zailetan, dagoen lan urria eta krisi ekonomikoaren ondorio mingarriak guztion artean banatuz. Desadostasuna ezinbestekoa da elkarbizitzan, baina ezin da erabili gurekin bat ez datozenak suntsitzeko edo baztertzeko. Ez dago beste biderik denbora luzez elkarri bizkarra emanda bizi izan garenon artean edota armen indarra bidegabeki erabili edo babestu dutenekin batera elkarbizitza normalizatuan aurrera egiteko.

Hainbat hilketa egin dira, urte luzez, gure herrietan, eta tortura kasuak ere gehiegi izan dira. Estortsioa eta xantaia praktika zabalduak ziren. Horregatik guztiagatik behar da benetako terapia sendagarria, iraganeko zauriak sendatzeaz gainera, proiektu partekatu baten oinarriak jarriko dituena. Beharrezkoa da, orobat, erreferentzia gisa balioko duen kode etiko bat geure gain hartzea, auzoko, herriko, kaleko edo lantokiko elkarbizitza-harremanak hobetu daitezen, era guztietako adierazpen kultural eta ludikoetakoak barne direla. Gizarte-harremanak gertatzen diren eremu guztietakoak, alegia.



La convivencia, una asignatura pendiente


Nacemos y nos hacemos personas conviviendo. En el seno materno. En la familia y en la vecindad. En las comunidades de juego y trabajo. Y en ese convivir se manifiesta, lo mejor y lo peor de nuestra condición humana: la grandeza de dar la vida y la ruindad de destruir la propia y la de los demás. El relato sobre Abel y Caín sigue siendo actual. 

Hay muchas personas que sirven a otras, siendo solidarias en el compromiso de mejorar las condiciones de vida y la felicidad de quienes les rodean. Pero también hay hermanos que se odian hasta matarse, personas que torturan a sus parejas, niños que son explotados, inocentes a los que se les niega lo mínimo para vivir … Convivir puede significar, por tanto, vivir unos a favor de otros en beneficio común o, vivir unos contra otros, de modo que la felicidad de unos se base en la desgracia ajena.

No somos una excepción. También en nuestra tierra han crecido juntos el trigo y la cizaña. Y tanto lo bueno como lo malo no es ajeno a la acción, omisión o concurso de las personas concretas que convivimos aquí y ahora. Es verdad que la responsabilidad de los crímenes cometidos no debe diluirse en una sociedad general anónima, ni atribuirla a un estado de violencia genérico. El bien hacer y el mal hacer éticos dependen de la reacción de las personas ante contextos concretos. Pero el avance en la humanización más positiva de la convivencia no se logra sólo porque quienes mataron dejen de hacerlo. Hace falta la implicación positiva de todas las personas afectadas, de aquellas que más padecieron y también de las que por temor o cobardía negaron la compasión a quienes son víctimas de la injusticia, fuese quien fuese su autor responsable directo.

Se afirma que estamos en una “nueva etapa”. Es nueva porque ha triunfado la voluntad democrática de nuestra sociedad, que ha hecho desistir de su bárbaro empeño a quienes querían que optásemos entre el tiro en la nuca de unos o la cal viva de otros. Pero, también en este “nuevo tiempo”, hay presión organizada para que nos pongamos a favor de quienes piden venganza infinita (“que se pudran en las cárceles”) o a favor de declarar “héroes populares” a quienes han perseguido y asesinado alevosamente a sus conciudadanos. Y no caer en esta cruel tenaza solo será posible desde la firmeza ética comprometida de la mayoría de los ciudadanos.

Es deber de todo demócrata denunciar la injusticia que se haya cometido con cualesquiera de sus conciudadanos. Son legítimas e imprescindibles las iniciativas que no olvidan las injusticias que han jalonado nuestra historia reciente, que demandan el reconocimiento de la verdad de tales injusticias y que reclaman su reparación. No partimos de cero. Cuanto mayor coincidencia y solidaridad en tal sentido, será más sincera la convivencia. Y las instituciones democráticas así como los distintos foros públicos comunes a los ciudadanos, tienen el deber de facilitar el ejercicio de tales iniciativas.

Es, sin embargo, contrario a la consolidación de la convivencia democrática, que se exija de la sociedad en su conjunto la aceptación de cualesquiera de estas tres trampas: a) que sólo se tomen en cuenta unas injusticias y no las otras, o b) que determinadas personas sean reconocidas como ciudadanos ejemplares por el sólo hecho de haber sido víctimas o, c) que se reclame la declaración de héroes del pueblo para quienes injustamente mataron o para sus colaboradores. Y es deber de las instituciones democráticas de cualquier ámbito no caer en ninguna de las tres trampas, porque son un mal camino.

En nuestra sociedad hay iniciativas sociales que promueven el buen camino que no siempre son secundadas desde las instituciones competentes. Pero hay igualmente iniciativas sociales que promueven el camino de las tres trampas que son secundadas por instituciones que debieran velar por el interés democrático común.

La mejora de la buena convivencia no puede imponerse desde arriba, sino que debe ser trabajada desde abajo, compartiendo proyectos, alegrías y desgracias, y en los momentos difíciles como los que estamos viviendo, compartiendo incluso el trabajo escaso y las consecuencias dolorosas de la crisis económica. El desacuerdo es inevitable en la convivencia, pero ha de evitarse su utilización para destruir o excluir a los que discrepan. Sólo así será posible avanzar en una convivencia normalizada, entre los que nos hemos dado la espalda largo tiempo o incluso los que han usado o apoyado ilegítimamente la fuerza de las armas.

En nuestros pueblos se ha matado impunemente largos años y los casos de tortura han sido también demasiados. La extorsión y el chantaje han sido una práctica extendida. Por todo ello se necesita una auténtica terapia reparadora, que además de curar heridas del pasado, fundamente un proyecto común. Es necesario, asumir un código ético que sea referencia compartida para impedir el deterioro y favorecer la mejora de la convivencia en cada vecindad, pueblo, barrio, calle o lugar de trabajo, incluso en manifestaciones culturales y lúdicas de muy diversa índole. Es decir, en todos los ámbitos de nuestras relaciones sociales.


Publicar un comentario