Poztu eta alaitu!

martes, 11 de marzo de 2014

Dima: Untzinoaren ospakizun bikoitza

Martxoaren 13an, eguena, arrastiko 6etan, Arratiako Egoitzan, Gaixoen Untzinoaren sakramentuaren ospakizuna..
Martxoaren 23an, domekea, Meza Nagusian parrokian, 12.30etan

Parrokietan ospatu dogu Gaixoen Untzinoaren sakramentua Igorre, Zeanuri eta Artean. Garizuma honetan beste leku bitan ospatzea pentsau dogu.

Martxoaren 13an, eguena, arrastiko 6etan, Arratiako Egoitzan.

Egoitzan dagozan gaixoekin eukaristia ospazten da ia ia astero. Orain bertan bizi direnak Unztinoaren sakramentua ospatzeko aukerea izango dabe.
Familikoei kartaz egin jake gonbidapena, baina Bizian Gora eta parrokietako eliztarrak ere gonbidatuta dagoz gura badabe parte hartu.

13 de marzo, a las 6 de la tarde, en la Residencia de Arratia.

 Martxoaren 23an, domekea, Meza Nagusian parrokian, 12.30etan

Dimako parrokikoek be badaukie aukerea sakramentu hau ospatzeko Meza Nagusiaren giro ezin hobean.
Aurretiaz hitzaldi edo gogoeta bi izango dabez parrokian bertan. 

Martxoaren 20 eta 22an, eguen eta zapatua, arrastiko 6etan. Hitzaldiok Aita Martzelek zuzenduko dauz.

 23 de marzo, a las 12.30, durante la Misa Mayor en la parroquia de San Pedro de Dima.

Publicar un comentario