Erramu domeka Lazkao Txiki & Xabier Lete

jueves, 16 de febrero de 2012

Maribel Egiluz: Congoko igorreztarra


Maribel Egiluz monjak, 32 urte daroaz Kongon: Pobrezia gorria koltanaren nazinoan. 
La religiosa Maribel Egiluz, 32 años en el Congo: Extrema pobreza en el país del coltán.



Maribel Egiluz igorreztarra, Mariaren Frantziskotarren Misiolaria da. Kongon amaitu dau bere azken misinoa. Gure artean dago, orain, beste aldi baterako baina bere ametsa barriro munduko nazinorik txiroenetarikora itzultzea da.

Maribel Egiluz arratiarra Kongotik itzuli da. Senide batzuen etxean dago, “birziklatzeko, bereizteko eta bere hurrengo misinoari aire barriakaz aurre egiteko”. Ez daki epe laburrera zer egingo dauan baina Kongon jarraituko dauala uste dau. “Arraroa izango litzateke, une honetan, beste herrialde batera bialtzea” –zehazten dau, esanekotasuna derrigorrezkoa dabela aitatuz-. “Beraz, bialtzen naben lekura joango naz”, azpimarratu deusku.

Erabat hunkituta azaltzen dau azken 32 urteetan Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi izandakoa. Erizain izateko ikasketak egin ebazan eta horregaitik misinoan, gehien bat, osasun etxeetan jardun izan dau. “Umeak gosez hilten ikusteak eragiten deust zirrararik handiena”, dino. Ezintasun handia sentitzen dau, gainera, emakume asko eta asko “umea euren etxeetan eukiteagaitik edo erditzean arazoak izateagaitik” hilten dalako.

Kongo herrialde aberatsa da mineralak eta harribitxiak ditualako baina agintariek ez dabez baliabideak herritarren artean banatu, “ez dabelako jakin edo ez dabelako nahi izan”. Herrialde hau da sakeleko telefonoak, bideo-kontsolak eta ordenagailuak egiteko erabilten dan koltanaren ekoizle nagusia. Kongon batzen da, azken kalkuluen arabera, munduko erreserben %80a. Koltana da azken urteetan biztu izan dan eta miloika hildako eragin dituan gerrarik odoltsuenetakoaren jatorrian. “Bertoko jentea ez da euren erreserben jaube eta esplotatu egiten dabez”, azaltzen dau Maribelek.

Erronkak
 
Kongoko Errepublika Demokratikoan 800.000 aberriratutik gora dago. 2011. urtean be hamaika eraso izan zan, talde armatuen zein herrialdeko indar armatuen aldetik, eta eraso horreetan indarkeria sexuala sistematikoa izan zan. Makina bat mutiko eta neskato geratu da eskolara joan barik edo eskolatik alde egin behar izan dau.

Laguntza humanitarioa emotea erronka larria da, egundokoak diralako segurtasun arloko arazoak eta oso gatxa dalako zerbitzuak behar dabezan alkarteetara heltzea. Halanda be, dino Mariluzek aurrerago, “auzo pobre batzuetara ura eta argindarra eroatea lortu dogu”. Baina Igorreko moja honentzat, “leku desbardinetan osasun etxean jasoz, lagun askori osasun arretea bermatzea” izan da lorpenik garrantzitsuenetakoa.

Maribel Mariaren Frantziskotarren Misiolariek Kongon daukiezan hamaika etxeen arduraduna izan da. Bere ilusinoa abuztuan “beste misino bat egitera” hara bueltatzea da.

Iturria: bizkeliza.org

 

La Franciscana Misionera de María, Maribel Egiluz, ha finalizado una etapa de su misión, en el Congo. Ha recalado en la diócesis pero con la idea de proseguir su labor en uno de los países más pobres del mundo. Su idea es la de volver, en agosto.

La arratiana, Maribel Egiluz, ha vuelto de tierras congoleñas. Está alojada en casa de unos familiares, “para reciclarse, discernir y afrontar con nuevos aires” su próxima misión. No sabe qué le deparará el futuro cercano pero intuye que proseguirá su labor en el Congo. “Es muy raro, que a estas alturas me envíen a otro país”- matiza, recordando que están obligadas a la obediencia. “Por lo tanto iré, allí donde me envíen”, subraya.

Explica con gran sentimiento lo vivido, durante los últimos 32 años, en la República Democrática del Congo. Realizó los estudios de enfermería, por lo que la mayor parte del tiempo de su misión, ha transcurrido en centros de salud. “Lo que peor llevo es ver a los niños morir de hambre”, dice. Siente, además, una gran impotencia cuando muchas mujeres siguen falleciendo por “parir en sus casas o por complicaciones en los partos”.

El Congo es un país rico en minerales y piedras preciosas pero los gobernantes no han “sabido o querido” repartir los recursos entre los ciudadanos. El país es el principal productor de coltán, el mineral con el que se fabrican los teléfonos móviles, las videoconsolas y los ordenadores. En el Congo se concentra cerca del 80% de las reservas mundiales estimadas. El coltán, está en el origen de una de las guerras más cruentas de los últimos años y que ha causado millones de muertos. “Los nativos no son dueños de sus reservas y les explotan”, explica Maribel.

Desafíos
 
En la República Democrática del Congo hay más de 800.000 repatriados . En 2011 continuaron también las agresiones tanto de las agrupaciones armadas como de las fuerzas armadas del país, y en esos ataques se ejerció la violencia sexual en escala. Un gran número de niños y niñas ha carecido de acceso a la educación o ha sufrido la interrupción de su instrucción escolar.

La prestación de ayuda humanitaria presenta un grave desafío debido a los problemas de seguridad y las dificultades para llegar a las comunidades que necesitan servicios. Sin embargo, añade Maribel Egiluz, “hemos conseguido que en algunos suburbios tengan agua y hasta luz eléctrica”. Pero para la religiosa de Igorre, uno de los logros más importantes ha sido “garantizar la atención sanitaria a un gran número de personas construyendo dispensarios médicos, en diferentes lugares”.

Maribel ha sido la responsable de las  once casas que las Franciscanas Misioneras de María tienen en el Congo. Su ilusión es la de volver en agosto, “a realizar otra misión”.

Fuente: bizkeliza.org