Gabon haurtxo bat jaio da

jueves, 23 de febrero de 2012

Igorre: Parrokiko kontuak 2011


Hona hemen 2011 urteari dagokion Parrokiko kontuen laburpena
Aquí tienes el resumen económico del año 2011 de nuestra parroquia.



Ikusi daikezunez ahaleginik handiena abade etxea konpontzen egin da (22.000 euro), pobreenganako gure ardura eta alkartasuna ahaztu barik (Cáritas, Domund etab.). Eskertzekoa da zuen laguntza elizan bertan eta kuotatan, etab. (35.000 euro inguru). Halan da guztiz ere aipatzekoak dira eliztarren emoitzak eta Bizkaiko parrokien laguntzak (guztiz 28.000 euro).

Aurtengo urtea kontuan hartuta, Sakristiaren egoera argitzea da gure helburua. Etxe zaharra eta ikusgarria da, konpontzeko geratzen dan azkena. Ezin dogu itxi jausten! Itoginak, zuloak behe gainean, egoera penagarria da. Galduko ete dau Igorrek etxe historiko hau? Ikerketa serio baten ostean aurten kubierta edo teilatua zaharbarritzeari ekingo deutsagu. Estimazioa 43.000 eurokoa da, eta ea urte bitan edo hirutan ordaintzen dogun teilatu hori barri barri itxi eta gero!

Edozein zalantza edo argibide gura badozue, badakizue prest gagozala. Laguntzeko moduan bazagoz ere, bihotzez eskertuko dogu zure laguntasuna. Eta kuota dogu, aurrekontuak jakin eta parrokia kudeatzeko modurik egokiena. Eliza austeroa eta librea egitea danon esku dago!

Beste gai bat Euskal Telebista barriro egongo da gure artean. Otsailaren 25ean eta martiaren 3an eta 10ean mezea grabatuko dau arrastiko 7etan. Hori dala eta, hiru domeka horratako mezea zapatura aurreratuko da, alkarte osoak batera ospatzeko eukaristia.

Aquí tienes el resumen económico del año 2011 de nuestra parroquia. Como puedes comprobar el mayor esfuerzo renovando la casa cural (22.000 €), sin olvidar la preocupación y solidaridad con los más pobres (Cáritas, Hambre en el mundo, etc.). Es de agradecer vuestra colaboración en el templo, en las cuotas (unos 35.000 €). Así y todo son de estimar los donativos de feligreses y la ayuda de las parroquias de Bizkaia (28.000 €).

Cara a este curso nuestro objetivo es aclarar el estado de la casa de la sacristía. Un edificio viejo pero espectacular, lo último que queda para arreglar. ¡No podemos dejar que se derrumbe! Goteras, agujeros en el piso, la situación actual es lamentable. ¿Perderá Igorre esta parte de su historia? Este año, tras un estudio serio, acometeremos la primera fase: arreglar la cubierta, con una estimación de 43.000 euros, que pensamos culminar el pago en dos o tres años.

Ya sabéis que nos tenéis dispuestos para aclarar cualquier duda. Lo mismo que agradecemos cualquier ayuda posible. La cuota familiar es el medio más práctico para hacer presupuestos y gestionar la parroquia. Hacer una iglesia más libre y austera está en manos de todos.

Otro tema es la grabación por parte de Euskal Telebista la misa en nuestra parroquia los sábados 25 de febrero y 3 y 10 de marzo, a las siete de la tarde. Por tal motivo la misa de los domingos de esas semanas la adelantaremos al sábado. Así la comunidad entera celebrará reunida la santa misa.