Domekan Familia Ospakizuna

viernes, 17 de febrero de 2012

Bediako Santa Ageda eta Caritas aurten alkarregaz

SANTA AGEDAN BEDIAN BATUTAKOA CARITASENTZAT

Urtero ohi dan moduan, Bedian aurten be talde bat alkartu da etxerik etxe Santa Ageda kantetan joateko. Denpora txarra egon arren, hogeta piku lagun batu ziran, eta arrastian hasita gauera arte herri osoan ibili ziran. 


Lehenago ohiturea zan arrautza-txorizoak eta baserriko generoa emotea eskean joaten ziranai. Orain, ostera, dirua batzen da gehien, Bedian, kasurako, 460,00€ batu dabez. Diru hori Caritaseri emon deutsie, bertan premia handiak dagozala-ta eta bertako jenteari laguntzeko asmoan.

Ha ta guzti be, txorizo eta arrautza batzuk batu ziran eta afari ederra egin eben kantuan batera ibilitako kuadrillakoak.

Igone Etxebarria