Gabon haurtxo bat jaio da

miércoles, 8 de febrero de 2012

Gosearen aurkako kanpaina Campaña contra el hambre 2012

Irudia: manosunidas.org
Datorren domekan, otsailak 12, gosearen aurkako kanpaina ospatuko dogu Eliza osoan eta barikuan, otsailak 10, borondatezko barau eguna. Jarduera honeek 1963an sortu ziran Esku Elkartuak erakundeak suspertuta, eta urtez urte, nahiz eta denpora asko igaro, gero eta beharrezkoagoak dirala emoten dau eta erabateko gaurkotasuna daukie.
XXI. mendean sartuta, bost urtetik beherako 29.000 ume hilten da egunero, erdiak elikadura eskasari lotutako gorabeherengaitik eta gainerakoak erraz saihesteko moduko arrazoiengaitik (garbitasunik eza, edateko urik eta oinarrizko botikarik ez eukitea...). Heriotza honeetako asko eta asko bizitzako lehenengo hilabetean gertatzen da eta Afrikako Adarreko, Sahara azpiko Afrikako eta Hego Asiako herrialdeak dira kaltetuenak. Hauxe da, beste urte batez Esku Elkartuak erakundeak antolatzen dauan Gosearen Aurkako Kanpainaren atzean dagoan estatistika gordina. “Osasuna guztion eskubidea: jardun!” goiburupean ospatuko da aurtengo kanpaina, izan be, elikadura eta osasuna estu lotuta dagoz.

Bakarka zein taldean barne-muinetaraino inplikatzea merezi dauan auzi gitxi dago eta hauxe da merezi dabenetako bat. Egun batez borondatezko baraua egitea, urdaila hutsik sentitzea, lagungarri izango dogu lagunurkoaren oinazea ulertzeko eta geure egiteko. Eta gure alkartasuna diru-laguntzagaz osatzen bada, ba, askoz hobeto. Esaera zaharrak dinoanez: “arditez ardit bildu ohi da dirua”.

El próximo domingo, 12 de febrero, se celebra a nivel de toda la Iglesia la Campaña contra el hambre; y el viernes 10, el día del ayuno voluntario. Son acciones que nacieron en 1963, animadas por la organización Manos Unidas, y que cada año, a pesar del tiempo transcurrido parecen más necesarias y más actuales

En pleno siglo XXI más de 29.000 niños menores de cinco años mueren todos los días, casi la mitad de ellos por causas asociadas a la desnutrición, y el resto por causas que se podrían evitar fácilmente (falta de higiene, de agua potable y de medicamentos elementales...). Un alto porcentaje de esas muertes tiene lugar en el primer mes de vida, y son los países del cuerno de África, del África subsahariana y de Asia meridional los más afectados. Ésta es la cruel estadística que hay detrás de la Campaña Contra el Hambre que, un año más, organiza Manos Unidas, y que este año tiene por lema “La salud, derecho de todos. ¡ACTÚA!”. Y es que alimentación y salud son realidades profundamente relacionadas.

Hay pocas causas que merezcan la pena para implicarse personal y grupalmente hasta los tuétanos, pero ésta es una de ellas. La experiencia del ayuno voluntario durante un día, sintiendo el estómago vacío, nos ayudará a comprender y a hacer nuestro el sufrimiento del prójimo. Y si nuestra solidaridad llega a compartir ese ahorro económico, mejor que mejor. Grano a grano se va haciendo el granero...

Testua: Bizkaiko erlijio irakaslegoa