Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO VII DOMEKEA – B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egunon eta ondo etorriak Eukaristia
ospatzera etorri zareen guztioi
Joan diran domeketako ebanjelioetan ikusi
dogu zelako harrerea egin eutsoen Jesusi Galileako herrietan; haren mirariak
eta berbak entzun ondoren, jentea bere bila ebilen. Gaur eta hurrengo
domeketan, ostera, Jesusek bere aldiko jakintsuekin izan zituan eztabaiden
barri emongo jaku; eta eztabaida guztietan agertuko da Jesusen izatea,
nortasuna eta nagusitasuna.
Perlesiduna
Jesusen aurrera eroan eben lagun hareen uste onaz hurreratu gaitezan geu ere
Jesusen ingurura. Geuk ere Beragan aurkituko ditugu parkamena eta salbamena.
“Bihotz batez alkarturik”
DAMU-OTOITZA
Gaurko Erantzun-Salmoan eskari hau egiten jako
Jaungoikoari: “Osatu nagizu, Jauna, zure
aurka pekatu egin dot eta”. Jarrera berberaz, isilean, Jaungoikoaren
parkamena eskatu dagigun:
-
Jesus
Jauna, gure pekatuak parkatzeko ahalmena daukazuna.ERRUKI, JAUNA.
-
Jesus
Jauna, zeure parkamenaz Jaungoikoak deuskun maitasuna agertzen deuskuzuna. KRISTO,
ERRUKI.
-
Jesus
Jauna, gure bizia eta salbamena zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN
LITURGIA
Is 43, 18-19.
21-22. 24b-25:
Israel
herria erbestean lurjota dago. Jaungoikoak, Isaias profetearen bidez, adorea emon
nahi deutso; haren gaiztakeriak ez ditu gogoan hartuko eta aukera barriak
eskeiniko deutsoz. Jaungoikoaren jarrera parkatzaile hau Jesukristogan agertuko
da batez ere.
Erantzun-Salmoa:
40. Salmoa
Behartsuaz
eta dohakabeaz arduratzen dana, goratzen dau salmo honek.
“Osatu naizu, ene Jainko, pekatu egin
dodalako”
2 Kor 1,
18-22:
San
Paulok, irakurgai honetan, fededunen sendotasuna eta iraupena non oinarritzen
diran esango deusku. Jaungoikoa da, Kristogan, guztiok sendotzen gaituana.
Mk 2, 1-12:
“Aleluia”-
ren kantuaz, prestatu gaitezan Jesusen berbak entzuteko.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Gure
pekatuak parkatzen dituan eta salbatzaile dogun Jaungoikoari uste osoz aurkeztu
deioguzan geure eskariak:
-
Elizea
osotzen dogun kristau guztion alde: sufrimentu artean bizi diranen abotsa eta
benetako laguntzaile izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.
-
Herrialde eta pentsakera guztietako gizon-emakumeen
alde: alkar-ulertzeko eta bakerako bideak zabaldu dagiezan. Egin dagigun
otoitz.
-
Geisoen
eta edadekoen alde: euren makaltasunean, maitasunez lagunduko deutsoen
pertsonak izan dagiezan inguruan. Egin dagigun otoitz.
-
Gu
guztion alde, gure etxekoen eta lagunen alde: Jaunaren aurrean geure pekatua
autortzen jakin dagigun eta Haren salbazioari beti zabalik egon gakiozan. Egin
dagigun otoitz.
Entzun, Aita ona, zure seme-alaben
otoitza. Askatu gagizuz maitatzea galazoten deuskun norkeria guztietatik eta
lagundu egiguzu eguneroko bizitzea fedez eta itxaropenez bizi izaten.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
“Jagi zaitez eta zoaz etxera”.
Perlesidunari esandako berbak geuri dinoskuz une honetan Jesusek. Goazen,
adorez beterik, kristau bidea egitera: alkarri parkatzera, besteei zerbitzera,
bakea egitera...
“Jainko gizon eginari...”
URTEAN
ZEHARREKO VII DOMEKEA – B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egunon eta ondo etorriak Eukaristia
ospatzera etorri zareen guztioi
Joan
diran domeketako ebanjelioetan ikusi dogu zelako harrerea egin eutsoen Jesusi
Galileako herrietan; haren mirariak eta berbak entzun ondoren, jentea bere bila
ebilen. Gaur eta hurrengo domeketan, ostera, Jesusek bere aldiko jakintsuekin
izan zituan eztabaiden barri emongo jaku; eta eztabaida guztietan agertuko da
Jesusen izatea, nortasuna eta nagusitasuna.
A
veces, es cierto que el hombre se convierte
en prisionero de lo que ha hecho. Se dice, frecuentemente, que nuestros
actos siguen, y la sociedad, ignorando esfuerzos reales de superación y
reeducación, subraya esa responsabilidad con un rigor implacable.
Jesús
no vino a juzgar, sino para buscar al que está perdido, para liberar, para
salvar.
Perlesiduna
Jesusen aurrera eroan eben lagun hareen uste onaz hurreratu gaitezan geu ere
Jesusen ingurura. Geuk ere Beragan aurkituko ditugu parkamena eta salbamena.
“Bihotz batez alkarturik”
DAMU-OTOITZA
Gaurko Erantzun-Salmoan eskari hau egiten jako
Jaungoikoari: “Osatu nagizu, Jauna, zure
aurka pekatu egin dot eta”. Jarrera berberaz, isilean, Jaungoikoaren
parkamena eskatu dagigun:
-
Jesus
Jauna, gure pekatuak parkatzeko ahalmena daukazuna.ERRUKI, JAUNA.
- Jesus
Jauna, zeure parkamenaz Jaungoikoak deuskun maitasuna agertzen deuskuzuna. KRISTO,
ERRUKI.
-
Jesus
Jauna, gure bizia eta salbamena zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN
LITURGIA
Is 43, 18-19.
21-22. 24b-25:
Israel
herria erbestean lurjota dago. Jaungoikoak, Isaias profetearen bidez, adorea
emon nahi deutso; haren gaiztakeriak ez ditu gogoan hartuko eta aukera barriak
eskeiniko deutsoz. Jaungoikoaren jarrera parkatzaile hau Jesukristogan agertuko
da batez ere.
Si
en el Antiguo Testamento el pueblo era incapaz, de eliminar los vestigios de su
infidelidad, en el Nuevo Testamento Dios mismo, que es fiel, es quien perdona
los pecados.
Erantzun-Salmoa:
40. Salmoa
Behartsuaz
eta dohakabeaz arduratzen dana, goratzen dau salmo honek.
El
salmista canta al Dios que nos sana y salva. Cantemos también nosotros
“Osatu naizu, ene Jainko, pekatu egin
dodalako”
2 Kor 1,
18-22:
San
Paulok, irakurgai honetan, fededunen sendotasuna eta iraupena non oinarritzen
diran esango deusku. Jaungoikoa da, Kristogan, guztiok sendotzen gaituana.
Pablo,
por medio de su “amen”, proclama su inquebrantable firmeza apostólica.
Mk 2, 1-12:
En
el evangelio de Marcos esta curación señala ya que el camino de Jesús se
orienta definitivamente hacia su pasión.
“Aleluia”-
ren kantuaz, prestatu gaitezan Jesusen berbak entzuteko.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Gure
pekatuak parkatzen dituan eta salbatzaile dogun Jaungoikoari uste osoz aurkeztu
deioguzan geure eskariak:
-
Elizea
osotzen dogun kristau guztion alde: sufrimentu artean bizi diranen abotsa eta
benetako laguntzaile izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.
-
Herrialde eta pentsakera guztietako gizon-emakumeen
alde: alkar-ulertzeko eta bakerako bideak zabaldu dagiezan. Egin dagigun otoitz.
-
Para
que los que sufren incomprensión e injusticia a causa de la búsqueda de la
justicia y de la paz reciban nuestro apoyo y reconocimiento. Egin dagigun
otoitz.
-
Para
que los cristianos que formamos la
Iglesia no seamos motivo de desconfianza y transmitamos la
alegría de una fe solidaria y viva. Egin dagigun otoitz.
Entzun, Aita ona, zure seme-alaben
otoitza. Askatu gagizuz maitatzea galazoten deuskun norkeria guztietatik eta
lagundu egiguzu eguneroko bizitzea fedez eta itxaropenez bizi izaten. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
“Jagi zaitez eta zoaz etxera”.
Perlesidunari esandako berbak geuri dinoskuz une honetan Jesusek. Goazen,
adorez beterik, kristau bidea egitera: alkarri parkatzera, besteei zerbitzera,
bakea egitera...
La
reunión de los creyentes sólo será para el mundo la “Iglesia de Dios” si es una
comunidad de pecadores que viven la alegría de una renovación siempre posible.
“Jainko gizon eginari...”
URTEAN
ZEHARREKO VII. DOMEKEA
Ni nintzan, Ni,
zure gaiztakeriak
garbitzen ebazana.
Isaias Profetearen liburutik (Is 43, 18-19. 21-22.
24b-25)
Honan berba egiten dau Jaunak:
“Ez gogoratu lehenean jazotakoez,
ez gogoratu antzinakoez.
Begira, dana barri egitera noa:
hasia da sortzen,
ez al deutsazue igarten?
Bidea edegiko dot basamortuan,
ibaiak landa lehorrean.
Eta neuretzat eratu dodan herriak
nire gorespena iragarriko dau”.
Behartu
egin nozu zeure pekatuekin,
aspertu zeure erruekin.
Nik, ostera, neure kabuz
hondatu nituan zure erruak,
ez nituan gogoan hartu zure pekatuak.
Erantzun-salmoa (Sal 40,2-3.4-5.13-14)
Osatu
nagizu, Jauna,
hoben
egina nozu-eta zure aurka.
Bai dohatsu behartsuaz eta dohakabeaz
arduratzen dana;
egun gaiztoan onez atarako dau Jaunak.
Jaunak gordeko dau, eta bizirik eukiko,
dohatsu egingo dau lurrean:
ez dau itziko arerioen menpean.
Ohean minez dala, Jauna jako lagun
etorriko,
gaitzaldiko ahultasun guztiak kenduko
deutsoz.
Hau dinot nik: “Erruki zakidaz, Jauna,
osatu nagizu, hoben egina nozu-eta zure
aurka”.
Ni, barriz, osasunean nozu zainduko,
eta zure aurrean betierean eukiko.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa,
betidanik betidaino. Amen, amen.
Jesus ez zan izan batean “bai” eta bestean
“ez”;
Haregan
danak “bai” egin ziran.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako
bigarren epistolatik
(2 Ko 1,18-22)
Senideok:
Ondo daki Jainkoak zuei berba egitean ez nabilela batean “bai” eta bestean
“ez”. Guk, Silbano, Timoteo eta hirurok, iragarri deutsuegun Jainkoaren Seme
Kristo Jesus ez zan izan batean “bai” eta bestean “ez”; Haregan dana “bai” izan
zan, hau da, Jainkoak baietza emon deutse Haregan agintzari guztiei;
horregaitik, Kristoren bitartez ”Amen” esaten deutsagu Jainkoari, Berau
goresten dogunean.
Jainkoa da gu eta zuek Kristogan sendotzen
gaituana. Berak sagaratu gaitu, bere ezaugarriaz markatu gaitu eta Espiritua
ipini dau gure bihotzetan, hartuko dogunaren indar lez.
Gizonaren
Semeak badau lurrean
pekatuak
parkatzeko eskubidea.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen
liburutik
(Mk
2, 1-12)
Egun batzuen ondoren, Jesus Kafarnaumen
sartu zan barriro, eta etxean egoaneko barria zabaldu zan. Batu zan jentetzagaz
ez egoan inon tokirik, ezta atartean ere. Eta mezua adierazoten eutsen.
Halako baten, elbarri bat ekarri eutsoen
lau lagunen artean. Baina jentetzagaitik ezin eben eroan Jesuseganaino. Orduan,
bera egoan parean etxegaina zulatu eta zulotik behera eratsi eben elbarria,
etzunda egoan ohatilan. Jesusek, hareen sinesmena ikusirik, esan eutsan
elbarriari: “Seme, parkatuak dozuz pekatuak!”.
Baziran han jesarrita lege-maisu batzuk,
eta hau inoen eurekautan: “Zer jabilk Hau holan? Biraoka jabilk. Nork parkatu
eikezak pekatuak, Jainkoak berak izan ezik?”
Baina Jesusek bere barruan hareen gogoetak igarri eta
esan eutsen: “Zergaitik dozuez gogoeta horreek zeuen baruan? Zer da errazago,
elbarriari "parkatuak dozuz pekatuak" esatea ala "jagi, hartu
ohatilea eta zabilz" esatea? Orain ikusiko dozue, bada, Gizonaren Semeak
badauala mundu honetan pekatuak parkatzeko ahalmena. Eta esan eutsan
elbarriari: "Zeuri dinotsut: Jagi, hartu ohatilea eta zoaz etxera".
Bat batean jagi, ohatilea hartu eta guztien aurrean
urten eban. Danak harriturik gelditu ziran, eta Jainkoa goresten eben, esanez:
“Ez dogu sekula holakorik ikusi”.