Gora Zu gure Jauna gora!

viernes, 17 de febrero de 2012

Ez izan bildurrik! No temáis

Asis sarearen 40. orritxoa dakargu hona, otsailaren 24 barikuko otoitzaldira prest etortzeko edo etxean norberak egin ahal izateko. Otoitzaldia Igorreko parrokiko lokaletan izango da, arrastiko 7etan.


Sarrera

Sare honetan esku hartzen dutenak, espiritualitateko lau printzipioren esperientzia partekatzen saiatzen dira beren eguneroko bizitzan. Printzipio horiek badukete zer esanik orientabidea galdu dugun garaiotan.
Jarraiko hauek dira lau printzipio horiek: 1. printzipioa: Egunero, Jainkoarekiko harreman pertsonala landu; 2. printzipioa: Eguneroko bizitza, barnerantz: apaltasuna; 3. printzipioa: Eguneroko bizitza, kanporantz: solidaritatea; 4. printzipioa: Bide hau elkarrekin egin, senidetasunean bizi.
Hil honetan, laugarren printzipioaz egingo dugu gogoeta, “Ez beldur izan” dugularik Gutuneko gai nagusia. Konfiantza eta beldurra aurrez aurre dabiltza gure senidetasuna bizitzeko moduan.

Gogoetarako gaia

Ez izan beldur

Beldurra da munduari eragiten dion indarrik handienetako bat. Beldurra geroari, norberaren sufrimenduari, gureenari, ziurgabetasun ekonomikoari, porrotari, bakardadeari, heriotzari. Indar asko galtzen dugu horretatik blindatzen eta babesten, errealitatean geure bizitza kontrolatzeko eta sufrimendua eta heriotza saihesteko ahalbiderik bagenu bezala.
Beldurrak harresiak altxatzen ditu, errugabeak hilarazten, gerrak antolatzen. Beldurrak aldendu egiten gaitu ezberdinagandik, ezezagunagandik eta harrera ona eta solidaritatea … galarazi egiten dizkigu. Beldurrak urrundu egiten gaitu desio dugun senidetasunetik. Are eragotzi egiten digu geure burua maite dugunari ematea, oparitzen zaigun bizitzaz gozatzea. Eta zenbat eta gauza gehiago dugun, beldur gehiago sentitzen dugu.
Ebanjelioak sarritan animatzen gaitu beldurrik ez izatera: haurra jaiotzean artzainei esanean, Jainkoaren maitasun amaigabearen agintzarian, maisuaren heriotzaren ondoren apostoluen ulertu ezinean … Jesusek behin eta berriro esaten digu: ez beldurtu, ez izan beldur. Jainkoaren presentziak eta maitasunak liberatu egiten gaitu beldurretik. Hori ez da munduari inozoki begiratzea: ez du ukatzen zailtasuna eta sufrimendua. Konfiantza edukitzera gonbidatzen gaitu, geure beldur guztiak Jainkoaren eskuetan uztera, Jainkoak babesa ematen baitigu penak eta guzti.
Ondo legoke geure bizitza sinpleagoa egitea, egunerokoa bizitzea eta konfiantza edukitzea. Joan XXIII.ak esaten digun bezala: “Gaurkoz bakarrik ez dut beldurrik izango. Era berezian ez dut beldurrik izango ederra denaz gozatzeko eta ontasunean sinesteko”.

Ebanjelioko pasartea: Lk 12, 22-31

Ondoren bere ikasleei esan zien Jesusek: «Horregatik diotsuet: Ez kezkatu bizitzeko zer jango, edota gorputza zerez jantziko. Izan ere, bizia janaria baino gehiago da, eta gorputza jantzia baino gehiago. Begira beleei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen; ez dute bihitegirik, ez mandiorik; hala ere, Jainkoak janaritzen ditu. Zenbat gehiago ez ote duzue balio zuek hegaztiek baino! Asko arduratu arren, zuetako nork luza lezake bizitza apurtxo bat ere? Beraz, gauzarik txikiena ere ezin baduzue, zertan kezkatu gainerakoaz? Begira nola hazten diren loreak: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten; baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zen janzten horietako baten pare. Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko den belarra Jainkoak horrela janzten badu, zenbat gehiago ez ote zaituzte jantziko zuek, sinesmen gutxikook?
«Zuek ez ibili larri jan-edanaren bila. Fedegabeak arduratu ohi dira horiez guztiez; baina zuen Aitak badaki horren beharra duzuena. Ardura zaitezte, ordea, Jainkoaren erregetzaz, eta beste hori gehigarritzat emango dizue Jainkoak.

Frantziskotar pasartea

Frantziskok izan zuen beldurraren berri: beldurra lepradunei, bere aitaren haserreari, kontuan hartua ez izateari, besteak baino gutxiago izateari, mesprezatua izateari … Beldur horiei guk ohi dugun antzera erantzun zien: lepradunengandik ihes eginez, bere aitaren iratik haitzulo batean gordez, nabarmendu bila ibiliz, izan ez zena izatea amestuz, Asisko emakume konkorduna bezala gelditzeko mehatxuaz izututa geldituz, gerrara joanez … Frantziskok probatu zuen nolako indarra duten beldurrek, gainditzen gaituztenean, guri libertatea kentzeko eta bestei etsai gisa begiratzeko.
Frantziskok izan zuen beldurraren berri, baina gehiago konfiantzaren eta libertatearen berri. Jainkoaren aurkikuntza egin zuen, bere burua Harengan uzteko eta hura aldarrikatzeko: “Zu zara segurantza, Zu zara zaindari eta defendatzailea, Zu zara sendotasuna, Zu zara gure itxaropena”. Jesukristorekin aurkitu zuen pobre izateak libre egiten duela, eta aitzitik ondasunen jabe dena haiek galtzeko beldurrez bizi dela eta arma beharrez dela haiek defenditzeko. Jesukristorekin ulertu zuen, denen senide izatea hautatuz ez zuela inor etsai izango, inor ez zela berak mehatxatua sentituko eta denen aurrean konfiantzaz egon ahalko zuela. Beldurrek gaindituak ez izateko, ez da beharrezko indartsu izatea; nahikoa da, besterik gabe, senide eta txiki izateko bihotza edukitzea, konfiantzaz beteriko bihotza.

Otoitza

BELDUR DENAK …
ez dezala askatu
amaren eskua;
erortzeko beldur dena
bego eserita;
eskalatzeko beldur dena
bego babes txabolan;
okerreko bidea hartzeko beldur dena
geldi bedi etxean …
Baina hori guztia egiten duenak
jada ezingo du gizaki izan,
gizakiak berezkoa baitu
arriskatzea.
Esan ahalko du maite duela,
baina ez daki maitatzen,
zeren eta maitatzea
besteen alde arriskatzeko gauza izatea baita.
Julián Ríos
“Vientos de libertad”
Gutuneko azken hitzak

Nire beldurrek badute existentzia, hor daude nigan eta baldintzapetu egiten naute; baina ni eta nor bakoitza geure beldurra baino gehiago gara. Ez gaude beldurraren eraginak soilik bultzatuak izatera aurrez behartuak. Badugu beste aukerarik

2012ko martxoko eguneroko ebanjelioa

1- Mt 7,7-12
2- Mt 5,20-26
3- Mt 5,43-48
4- Mk 9,2-10
5- Lk 6,36-38
6- Mt 23,1-12
7- Mt 20,17-28
8- Lk 16,19-31
9- Mt 21,33-43.45-46
10- Lk 15,1-3.11-24ª
11- Jn 2,13-25
12- Lk 4,24-30
13- Mt 18,21-35
14- Mt 5,17-19
15- Lk 11,14-23
16- Mk 12,28-34
17- Lk 18,9-14
18- Jn 3,14-21
19- Mt 1,16.18-21.24ª
20- Jn 5,1-3.5-16
21- Jn 5,17-30
22- Jn 5,31-47
23- Jn 7,1-2.10.25-30
24- Jn 7,40-53
25- Jn 12,20-33
26- Lk 1,26-38
27- Jn 8,21-30
28- Jn 8,31-42
29- Jn 8,51-59
30- Jn 10,31-42
31- Jn 11,45-57

Introducción

Las personas que participan en esta red intentan compartir en su vida cotidiana la experiencia de cuatro principios básicos de espiritualidad. Principios que pueden tener algo que decirnos en este tiempo de desorientación.

Estos cuatro principios son los siguientes: principio 1: Buscar cada día la relación personalizada con Dios; principio 2: Vida cotidiana: hacia adentro, humildad; principio 3: Vida cotidiana: hacia fuera, solidaridad; y principio 4: Compartir este camino, vivir la fraternidad.

Este mes reflexionaremos con el principio 4, cuyo tema central de la Carta es “No temáis”. La confianza y el miedo se enfrentan en nuestra forma de vivir la fraternidad.

Tema de reflexión

No temáis

El miedo es una de las armas más poderosas que mueven el mundo. El miedo al futuro, al dolor propio y al dolor de los nuestros, la incertidumbre económica, el miedo al fracaso, a la soledad, a la muerte. Gastamos muchísima energía en blindarnos y en protegernos, como si en realidad, habría alguna posibilidad de controlar la vida y de evitar el sufrimiento y la muerte.

El miedo construye muros, ejecuta inocentes, organiza guerras. El miedo nos aleja del diferente, del desconocido, impidiéndonos la acogida y la solidaridad.   Nos imposibilita arriesgarnos, abrirnos a recibir lo que la vida nos da. El miedo nos aleja de la fraternidad que anhelamos. Incluso impide entregarnos a quien amamos, disfrutar de lo que la vida nos regala.  Y cuanto más tenemos, más temor sentimos.

En el Evangelio, muchas veces se nos anima a no temer: a los pastores en el nacimiento del niño, ante la promesa del amor infinito de Dios, en la incomprensión de los apóstoles tras la muerte de maestro.   Jesús nos repite  en el Evangelio: no temáis, no tengáis miedo. La presencia y el amor de Dios nos libra del miedo. No es una mirada ingenua hacia el mundo; no niega la dificultad ni el dolor.  Jesús nos  invita a confiar y a dejar todos nuestros miedos  en manos de  Dios, que a pesar de todo, nos protege. 

Estaría bien simplificar nuestra vida, vivir el día y confiar.  Como nos dice Juan XXIII : “Sólo por hoy no tendré temores. De manera particular no tendré miedo de gozar de lo que es bello y creer en la bondad”.

Texto evangélico: Lc 12,22-31

Dijo Jesús a sus discípulos:
Por eso os digo: No andéis preocupados pensando qué vais a comer para poder vivir, ni con qué vestido vais a cubrir vuestro cuerpo. Porque la vida es más importante que el alimento, y el cuerpo más que el vestido.
Mirad a las aves del cielo: no siembran ni siegan, ni tienen despensas ni graneros, y Dios los alimenta. ¡Cuánto más valéis vosotros que los pájaros! ¿Y quién de vosotros, por más que se preocupe, puede alargar su vida una hora? Por tanto, si no podéis hacer ni siquiera las cosas más pequeñas, ¿por qué preocuparos de lo demás?
Fijaos cómo crecen los lirios; no se afanan ni hilan, pero os digo que ni Salomón en todo su esplendor se vistió como uno de ellos. Y si Dios viste así a la hierba, que hoy está en el campo y mañana se echa al horno, ¿cuánto más hará por vosotros, hombres de poca fe?
Así que vosotros no andéis buscando qué comeréis ni qué beberéis; no estéis ansiosos. Por todo eso se afana la gente del mundo, pero vuestro Padre ya sabe lo que necesitáis. Buscad más bien su reino, y él os dará lo demás.

Espiritualidad franciscana

Francisco supo de miedos: miedo a los leprosos, miedo a las iras de su padre, miedo a no ser tenido en cuenta, miedo a ser menos que los demás, miedo a ser despreciado... Ante estos miedos reaccionó como reaccionamos normalmente las personas: huyendo de los leprosos, escondiéndose de la cólera de su padre en una cueva, buscando a toda costa destacar, soñando ser lo que no era, asustándose ante la amenaza de quedarse como la jorobada de Asís, yendo a la guerra… Francisco experimentó cómo los miedos, cuando nos dominan, tienen fuerza para quitarnos libertad y para hacernos mirar al otro como rival.
Francisco supo de miedos, pero supo más de confianza y de libertad. Descubrió un Dios en el que abandonarse y al que proclamar: “Tú eres seguridad, Tú eres protector, Tú eres fortaleza, Tú eres esperanza”. Con Jesucristo descubrió que la pobreza hace libres, mientras que quien tiene posesiones vive con el miedo a perderlas y necesita armas para defenderlas. Con Jesucristo comprendió que optando por ser hermano de todos, no tendría a nadie por enemigo suyo, nadie se sentiría amenazado por él y ante todos podría estar confiado. Para que no nos dominen los miedos no hace falta ser muy fuertes, basta sencillamente con tener un corazón de hermano y menor, un corazón confiado. 

Oración

QUIEN TENGA MIEDO...
Quien tenga miedo a andar
que no se suelte
de la mano de su madre;
quien tenga miedo a caer
que permanezca sentado;
quien tenga miedo a escalar,
que siga en el refugio;
quien tenga miedo
a equivocarse de camino
que se quede en casa…

Pero quien haga todo eso
ya no podrá ser hombre,
porque lo propio del hombre
es arriesgarse.
Podrá decir que ama,
pero no sabe amar,
porque amar
es ser capaz de arriesgar por otros.
Julián Ríos
“Vientos de libertad”

Epílogo de la carta

Mis miedos existen y están ahí, en mí, me condicionan; pero yo y cada persona somos más que nuestro miedo. No estamos predeterminados a ser solo impulso de temor. Tenemos más opciones.

Evangelio diario del mes de marzo de 2012

1- Mt 7,7-12
2- Mt 5,20-26
3- Mt 5,43-48
4- Mc 9,2-10
5- Lc 6,36-38
6- Mt 23,1-12
7- Mt 20,17-28
8- Lc 16,19-31
9- Mt 21,33-43.45-46
10- Lc 15,1-3.11-24ª
11- Jn 2,13-25
12- Lc 4,24-30
13- Mt 18,21-35
14- Mt 5,17-19
15- Lc 11,14-23
16- Mc 12,28-34
17- Lc 18,9-14
18- Jn 3,14-21
19- Mt 1,16.18-21.24ª
20- Jn 5,1-3.5-16
21- Jn 5,17-30
22- Jn 5,31-47
23- Jn 7,1-2.10.25-30
24- Jn 7,40-53
25- Jn 12,20-33
26- Lc 1,26-38
27- Jn 8,21-30
28- Jn 8,31-42
29- Jn 8,51-59
30- Jn 10,31-42
31- Jn 11,45-57