Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA - A
Etorkin eta
Errefuxiatuaren Munduko Eguna:
«Migratu ala
gelditu aukeratzeko aske»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, guztioi:
Eukaristian batu gara, Jesusen agindua beteteko: “Egizue
hau neure oroigarri”. Jaungoikoak bizia
emon gura deusku guztioi, Bera, emoten dan maitasuna dalako. Ebanjelioan
entzungo dogunez, dei egiten deusku bere mahastira joan gaitezan lan egitera.
Gaur, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatzen
da, “Migratu ala gelditu aukeratzeko
aske” goiburuaren haritik. Aita Santuak migrazinoaren arrazoiez jabearazi
gura gaitu, izan be, “etorkinek
pobretasun, bildur eta etsipenaren eraginez egiten dabe ihes”.Gure artera
datozenak onartu daiguzan eta “migratzearena, benetan aske hartutako erabakia”
izan daitela
Hasi dagigun
abestuz eukaristia.
Jainko Aita bakarra…
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaungoikoak deuskun maitasunari sarritan ez deutsagu
maitasunez erantzun. Apaltasunez eta damututa, parkamena eskatu dagiogun:
- Jesus Jauna, gizon-emakume guztiak salbatu nahi dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gure hutsegiteak parkatzeko
beti prest zagozana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Aitaren saria zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 55, 6-9:
Isaias profeteak Jaungoikoa
bilatzera dei egiten deusku; gure asmoak eta bideak Harenakin bateratzera.
Erantzun-Salmoa: 144. Salmoa
Gure Jainkoaren haunditasuna bere
errukian dago. Salmisteagaz batera abestu dagigun Jainkoaren on izaera.
"Erruki hutsa dogu Jauna..."
Flp 1, 20c-24. 27a:
San Paulok kartzelatik idazten deutse
Filiposko kristinauei, bere barruko egoerea zelakoa dan agertuz. Jaunagaz
aurkitzeko pozik dago; baina prest dago, baita ere, gelditzen jakozan indar
apurrak Ebanjelioaren aldeko lanean gastatzeko.
Mt 20, 1-16a:
Sarri askotan, Jaungoikoa geure zerbitzura ikusi nahi genduke.
Jaungoikoaren izatea eta jokabideak geure neurri estuetan ezin geinkez sartu.
Prestau gaitezan Jaunaren berbak
gogoz entzuteko, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: fedeak dinosku, Jaungoikoa gure
bizitzan barru-barruraino sartuta dagoala. Horregaitik, uste osoz agertu
daikeoguz geure beharrizanak, gurariak eta eskariak:
Munduko
agintarien alde. Danon ona bilatu
dagien, batez ere zuzentasunez jokatuz behartsuenen egoeraz arduratu
daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Etorkinen alde. Euren zailtasun eta aberastasunakaz,
gizarte abegitsu eta inklusiboa guztion artean lortu eta bizi dagigun. Eskatu
deiogun Jaunari.
Gure kristau
alkarteen alde. Jesusen indarraz beteta, itxaropenerako eta alkar zaintzeko
leku izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Aita errukiorra, onartu egizuz gure eskariak; eta gure beharrizanak
ezagutzen dituzun ezkero, emoiguzu zeure Espirituaren indarra. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
GURE AITA
Ezin
dogu esan “etor bedi zure erreinua” eta ezer egin barik gelditu. Erreinu hori
hemen, gure artean egiten ahalegindu behar dogu.
OHARRA
Datorren astean batzen dan dirua erdibana izango da, Caritasen alde eta Pastorial Barrutiko ekintzen alde. Eskerrik asko guztioi!
AZKEN AGURRA
Eskerrak emon deioguzan
Jaungoikoari sari-emoile ona dogulako eta goazen barriro ere pozik bere
mahastian lan egitera: zuzena eta ona dan guztia egitera.
Azken abestia
Alkartuta
goazen
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA - A
Jornada
Mundial del Migrante y del Refugiado:
«Libres
de elegir si migrar o quedarse»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, guztioi:
Eukaristian batu gara, Jesusen agindua beteteko: “Egizue
hau neure oroigarri”. Jaungoikoak bizia
emon gura deusku guztioi, Bera, emoten dan maitasuna dalako. Ebanjelioan
entzungo dogunez, dei egiten deusku bere mahastira joan gaitezan lan
egitera.
Hoy es
la Jornada Mundial del Migrante y del Refugiado con el lema: «Libres de elegir si migrar o quedarse».
El Papa nos quiere hacer conscientes de las causas de la migración porque
—dice—: «los migrantes escapan debido a la pobreza, el miedo, la
desesperación». Y nos llama al compromiso para eliminar estas causas y para que
la migración sea una decisión totalmente libre.
Hasi dagigun
abestuz eukaristia.
Jainko Aita bakarra…
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaungoikoak deuskun maitasunari sarritan ez deutsagu
maitasunez erantzun. Apaltasunez eta damututa, parkamena eskatu dagiogun:
- Jesus Jauna, gizon-emakume guztiak salbatu nahi dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gure hutsegiteak parkatzeko
beti prest zagozana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Aitaren saria zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 55, 6-9:
Isaias profeteak Jaungoikoa
bilatzera dei egiten deusku; gure asmoak eta bideak Harenakin bateratzera.
Los caminos de Dios no son los caminos de los hombres. Él
actúa siempre por amor, y nosotros actuamos muchas veces con egoísmo.
Erantzun-Salmoa: 144. Salmoa
Gure Jainkoaren haunditasuna bere
errukian dago. Salmisteagaz batera abestu dagigun Jainkoaren on izaera.
El Señor está cerca de los que le invocan. Cantemos con
el salmista, su bondad y su perdón.
"Erruki hutsa dogu
Jauna..."
Flp 1, 20c-24. 27a:
San
Paulok kartzelatik idazten deutse Filiposko kristinauei, bere barruko egoerea
zelakoa dan agertuz. Jaunagaz aurkitzeko pozik dago; baina prest dago, baita
ere, gelditzen jakozan indar apurrak Ebanjelioaren aldeko lanean gastatzeko.
Pablo apóstol entrega su vida y todos sus esfuerzos para
evangelizar a sus hermanos.
Mt 20, 1-16a:
Sarri askotan, Jaungoikoa geure zerbitzura ikusi nahi genduke.
Jaungoikoaren izatea eta jokabideak geure neurri estuetan ezin geinkez sartu.
Dios nos da todo gratuitamente, porque Él es bueno y nos
ama.
Prestau gaitezan Jaunaren berbak
gogoz entzuteko, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: fedeak dinosku, Jaungoikoa gure
bizitzan barru-barruraino sartuta dagoala. Horregaitik, uste osoz agertu
daikeoguz geure beharrizanak, gurariak eta eskariak:
Eleiza osotzen
dogunon alde. Inor kanpoan itzi
barik, harrera egitea, babestea, sustatzea eta txertatzea izan daizan xede.
Eskatu deiogun Jaunari.
Munduko agintarien alde.
danon ona bilatu dagien, batez ere zuzentasunez jokatuz behartsuenen egoeraz arduratu
daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Para que nuestra
sociedad reconozca a las personas
migradas con sus dificultades y riquezas que pueden aportar y así construyamos
una sociedad acogedora e inclusiva. Eskatu
deiogun Jaunari
Para
que nuestras comunidades cristianas, llenas de la fuerza de Jesús, sean un
lugar de esperanza y de cuidado mutuo y de quienes sufren. Eskatu deiogun
Jaunari .
Aita errukiorra, onartu egizuz gure eskariak; eta gure beharrizanak
ezagutzen dituzun ezkero, emoiguzu zeure Espirituaren indarra. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
GURE AITA
Ezin
dogu esan “etor bedi zure erreinua” eta ezer egin barik gelditu. Erreinu hori
hemen, gure artean egiten ahalegindu behar dogu.
OHARRAK

goazen…