Gabon zorion, zorion gabon!

lunes, 3 de enero de 2011

Jaunaren Agerkundea Epifania

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.




JAUNAREN AGERKUNDEA
Urtarrilak, 6

SARRERAKO OHARRA

          Ondo etorriak Jaunaren Agerkundearen ospakizunera. Jai hau dei bat dogu: Jaungoikoa, bere Argia dan Jesus, danentzat, ezetariko muga barik, jaio dala autortzeko.
          Jesus aurkitzeko erea, gauzak iztea eta bidelari jartea dala dirudi. Hori egin eben artzainek Gabon egunez eta aztiak edo magoak gaurko egunez. Horra hor gure fedearentzat erronka eta bultzada bat
            Hasi dagigun Eukaristia hau,  abestuz.   “Esaiguzu Maria bazan Erregerik...”

DAMU OTOITZA

          Jaungoikoaren Argia Jesusengan heldu da gure bizitzara. Parka eskatu dagigun Argi horretatik aldentzen gaituen gauza guztiakaitik:

·        Ilunak gizon-emakumeak eta herriak estaltzen dituanean, eta argia eroateko ezer egiten ez dogunean. Erruki, Jauna.

·        Jaungoikoaren maitasuna merezi dogun bakarrak gareala uste dogunean eta aldentzeak eta baztertzeak sortzen doguzanean. Kristo, erruki.

·        Gure bizitzeko eta jokatzeko erea argi jarten daualako Argia onartzen ez dogunean. Erruki, Jauna.

"AINTZA"-ren aurrean

            Belengo artzain bakartiek entzun eben aingeruen kantua, gaur, munduko bazter guztietan abestuko da. Mundu osoaren abesti horretan parte hartu daigun geuk ere.


HITZAREN LITURGIA

Is 60, 1-6:
            Jerusalengo herriak egun ospetsuak biziko dituala iragarten dau Isaias profeteak: urrineko jentea jakituria bila bertara etorriko dalako. Magoak Jerusalenera heltzean beteko dira profetearen berba honeek.

Erantzun-Salmoa:   71.  salmoa
             Salmo honek, Jesusengan emoten jakula salbamena adierazten dau. Pozez beterik abestu dagigun gure salbatzailearen agerpena.

  "Ikusi dabe lur muga danak gure Jainkoagandiko salbamena...."

Ef 3, 2-3a. 5-6:
            Jesus barri ona da guztientzat, fededunentzat eta fedebakoentzat; eta guk barri on hori zabaltzeko eginkizuna hartu dogu.


Mt 2, 1-12:
            Jaungoikoaren Semea mundura etorri zanean, askok eta askok ez eben ezagutu: Herodesek, jerusalendar askok... Baina kanpotik etorritako magoek Haregana hurreratu ziran eta gurtu egin eben. Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko,  "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Jaungoikoagandik, gurasoengandik eta Elizeagandik gutariko bakoitzak hartu dauan oparirik onena uste onez betetzen gaituan fedea dogu. Eskatu deiogun orain Jaungoiko Aitari entzun dagiala gure otoitza.

·        Elizearen alde. Bere ebanjelizatze lanari zintzo jarraituz, mundu guztiko Elizea dala eta mundu guztira joan behar dauala, muga barik, ahaztu ez dagian. Egin dagigun otoitz.

·        Guraso guztien alde. Fedearen doaia, alkarbanatzearen balioa eta ezek ez menperatzeko helduak izatea, euren seme-alabei azaltzen eta erakusten jakin dagien. Egin dagigun otoitz.

·        Euren lurrak eta familiak itzirik, etorkizun hobea bilatzen hurrundik datozan gizon eta emakumeen alde. Gure harrera ona, gure begirunea eta gure alkartasuna izan dagiezan. Egin dagigun otoitz.

·        Gure parroki alkartearen alde. Jaungoikoaren Argitan bizi izanik, pertsonak onartzen, eta danei parkatzen eta nasaitasuna emoten, jakin dagien. Egin dagigun otoitz.

          Jauna, emon egiguzu zeure Argia, Jesusengandik datorrena eta gure bizitzak argitzen dituana, zuzentasun eta bake bideetatik ibili gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.



AZKEN-AGURRA

            Senideok, agur eta ondo izan. Ez daigula ahaztu Meza santu honetan ospatu doguna: Kristo dala Jaungoikoak guztiontzat bialdu dauan Argia. Magoen antzera, fedearen izarrari jarraitu deiogula.

            "Jesus, munduko Argia..."








  JAUNAREN AGERKUNDEA
Urtarrilak, 6

SARRERAKO OHARRA

          Ondo etorriak Jaunaren Agerkundearen ospakizunera. Jai hau dei bat dogu: Jaungoikoa, bere Argia dan Jesus, danentzet, ezetariko muga barik, jaio dala autortzeko.
          Jesus aurkitzeko erea, gauzak iztea eta bidelari jartea dala dirudi. Hori egin eben artzainek Gabon egunez eta aztiak edo magoak gaurko egunez. Horra hor gure fedearentzat erronka eta bultzada bat
          La celebración de la Epifanía del Señor nos invita a reconocer con gozo que Dios - su Luz que es Jesús - ha nacido para todas las personas, sin ninguna frontera humana ni física.
          El método para descubrir a Jesús parece ser el dejar cosas y ponerse en camino, como hicieron los pastores el día de Navidad y como hacen hoy los magos. He aquí todo un desafío y un aliciente para nuestra fe.
            Hasi dagigun Eukaristia hau,  abestuz.   “Esaiguzu Maria bazan Erregerik...”

DAMU OTOITZA

          Jaungoikoaren Argia Jesusengan heldu da gure bizitzara. Parka eskatu dagigun Argi horretatik aldentzen gaituen gauza guztiakaitik:
·        Ilunak gizon-emakumeak eta herriak estaltzen dituanean, eta argia eroateko ezer egiten ez dogunean. Erruki, Jauna.
·        Cuando nos creemos únicos merecedores del amor de Dios, y creamos separaciones y exclusivismos. Kristo, erruki.
·        Gure bizitzeko eta jokatzeko erea argi jarten daualako Argia onartzen ez dogunean. Erruki, Jauna.

"AINTZA"-ren aurrean
            Belengo artzain bakartiek entzun eben aingeruen kantua, gaur, munduko bazter guztietan abestuko da. Mundu osoaren abesti horretan parte hartu daigun geuk ere.

HITZAREN LITURGIA

Is 60, 1-6:
            Jerusalengo herriak egun ospetsuak biziko dituala iragarten dau Isaias profeteak: urrineko jentea jakituria bila bertara etorriko dalako. Magoak Jerusalenera heltzean beteko dira profetearen berba honeek.
            Todo el mundo tiene hambre de luz; la LUZ vino a nosotros, pero seguimos dirigiendo nuestros ojos cansados a las tinieblas, como si de ellas pudiera brotar “esperanza”. La Luz necesita nuestra humilde “cera” para lucir. ¿Estamos dispuestos a quemarnos?

Erantzun-Salmoa:   71.  salmoa
             Salmo honek, Jesusengan emoten jakula salbamena adierazten dau. Pozez beterik abestu dagigun gure salbatzailearen agerpena.
            La liturgia de la Iglesia ha escogido este salmo para la fiesta de Epifanía. Posiblemente, al decir “que se postren ante él todos los reyes, y que todos los pueblos le sirvan” piense en el texto de la adoración de los Magos.

"Ikusi dabe lur muga danak gure Jainkoagandiko salbamena...."
Ef 3, 2-3a. 5-6:
            Jesus barri ona da guztientzat, fededunentzat eta fedebakoentzat; eta guk barri on hori zabaltzeko eginkizuna hartu dogu.
            Todos tienen derecho a la luz, a ser salvados; pero Dios ha querido salvar por nosotros, a quienes se nos ha dado la gracia de recibir la LUZ

Mt 2, 1-12:
            Jaungoikoaren Semea mundura etorri zanean, askok eta askok ez eben ezagutu: Herodesek, jerusalendar askok... Baina kanpotik etorritako magoek Haregana hurreratu ziran eta gurtu egin eben.
            Los alejados - Magos – se acercan;  los  llenos  de    mismos  se alejan.  Los  cercanos
 ¿no quedaremos los últimos en el camino hacia el Señor? Benditos los intranquilos; los que saben que Dios está más allá de sus fronteras
            Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko,  "Aleluia" abestuz

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Jaungoikoagandik, gurasoengandik eta Elizeagandik gutariko bakoitzak hartu dauan oparirik onena uste onez betetzen gaituan fedea dogu. Eskatu deiogun orain Jaungoiko Aitari entzun dagiala gure otoitza.

·        Elizearen alde. Bere ebanjelizatze lanari zintzo jarraituz, mundu guztiko Elizea dala eta mundu guztira joan behar dauala, muga barik, ahaztu ez dagian. Egin dagigun otoitz.

·        Por todos los padres, para que sepan descubrir y enseñar a sus hijos el regalo de la fe, el valor del compartir, y la madurez para comprender que las cosas no nos pueden esclavizar. Egin dagigun otoitz

·        Por los que vienen de lejos, hombres y mujeres que dejan sus tierras y familias buscando un futuro mejor, para que reciban nuestra acogida, respeto y solidaridad. Egin dagigun otoitz

·        Gure parroki alkartearen alde. Jaungoikoaren Argitan bizi izanik, pertsonak onartzen, eta danei parkatzen eta nasaitasuna emoten, jakin dagien. Egin dagigun otoitz.

          Jauna, emon egiguzu zeure Argia, Jesusengandik datorrena eta gure bizitzak argitzen
       dituana, zuzentasun eta bake bideetatik ibili gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

AZKEN-AGURRA

            Senideok, agur eta ondo izan. Ez daigula ahaztu Meza santu honetan ospatu doguna: Kristo dala Jaungoikoak guztiontzat bialdu dauan Argia. Magoen antzera, fedearen izarrari jarraitu deiogula.
            El Señor se nos ha manifestado. Caminemos gozosos, guiados por su luz. Él nos ayudará en momentos de oscuridad y dudas.

            "Jesus, munduko Argia..."



JAUNAREN AGERKUNDEA
Urtarrilak 6
                                                                        Is 60, 1-6

Isaías Profetaren liburutik
Jagi zaitez eta argitu, Jerusalen,
badator zure argia;
zure gaiñean agiri da Jaunaren aintza.
 Begira, laiñoak estalduta dauka lurra,
eta illunpeak inguraturik daukaz herriak.
 Zure gaiñean, ostera, Jauna jagiko da,
eta Haren aintza agertuko da zure gaiñean.
Zure argitara etorriko dira herriak,
zure egunsentira erregeak.
Jaso egizuz begiak zeure inguruan, eta ikusi:
guzti horreek alkartu dira eta zeugana datoz;
zure semeak urrutitik datoz, besoetan dakarrez zure alabak.
Hori ikustean, gaiñezka poztuko zara;
harritu ta zabaldu egingo jatzu bihotza,
itsasoko aberastasunak zugana etorriko dira-ta,
eta atzerrietako ondasunak zeuri ekarriko deutsuez. Ganbelu-taldeak estalduko zaitue,
Madian-go eta Efa-ko dromedarioak. Saba-tik datoz guztiak,
urrea ta intzentsua dakarrezala,
eta Jaunari gora ta gora diñotsoela.

erantzun-salmoa        Sal 71,1-2. 7-8.10-11.12-13
 
"Ikusi dabe lur muga danak gure Jainkoagandiko salbamena...."

Emoiozu, Jainko, zure auzia erregeri,
zure zuzentasuna errege-semeari.
Zaindu begi zure herria zuzentasunez,
eta zure gizajoak zuzenbidez.
 
Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,
bakea ugari iretargia amatau artean.
Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraiño,
hibaitik leor-mugaraiño.  



Tarsis-ko eta ugarteetako erregeak
ekarriko deutsoez esku-ikusiak,
Arabia-ko eta Saba-ko erregeak, opariak.
Errege guztiak dabe auspez agurtuko,
atzerri guztiak serbiduko.

Onik atarako daualako, oihuka diarduan jende behartsua,
eta laguntzaillerik ez dauan zoritxarrekoa.
Apalarentzat eta behartsuarentzat izango dau errukia,
salbauko dau behartsuen bizia.  
Ef 3, 2-3a. 5-6
San Paulo Apostoluak Efesotarrei
Senideok: Entzun dozue, Jainkoaren grazia zuen artean zabaltzeko eginkizuna emon  jatala. Goi-agerpenez ezagutuazo jatalako niri Kristoren misterioa: lehengo denporetan gizonei jakinazo jaken misterioa, orain Espirituaren bitartez Haren apostolu santuei eta profetei agertua izan jaken lez: hau da, Jesukristogan ondare beraren kide dirala atzerritarrak ere, barrí onaren bidez: gorputz beraren atal eta agintzari be­raren oiñordekide.
ebanjelioa                                                        Mt 2, 1-12
Aleluia   Mt2, 2
  Aleluia.
  Haren izarra ikusi dogu sortaldean, eta hemen gatoz Jauna gurtzera.  

 Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik

Heredes erregearen egunetan jaio zan Jesus Judako Belenen. Eta orduan Mago batzuk etorri ziran sortaldetik Jerusalenera, itaunka: «Non da jaiobarri dan judutarren erregea? Haren izarra ikusi dogu sortaldean, eta hemen gatoz Bera gurtzera».
Hori entzunik, larritu egin zan Herodes, eta Jerusalen guztia haregaz batera. Eta abade nagusiak eta idazlariak batu, eta Kristo non jaiotekoa zan itandu eutsen.
Hareek erantzun: «Judako Belenen.  Holan dauko profeteak idatzirik: "Eta zu, Belen, Judako bazter hori,
ez zara, ezelan ere,
Judako herri nagusietan txikiena; zeugandik urtengo daualako agintari batek,
eta hire herri Israelen artzain izango da"».
Orduan Herodesek, Mago hareei ixilka dei egin eutsen, izarra noiz agertu jaken ahal zanik eta ondoen jakiteko; eta Belenera bialdu zituan, esanez: «Zoaze, eta jakin arduraz umearen barrí; eta aurkitzen dozuenean, esaidazue niri, neuk ere joanda gurtu dagidan». Hareek, erregeri entzun ondoren, joan egin ziran. Eta bapatean, sortaldean ikusitako izarra aurretik jarri jaken, umea egoan lekuaren gaiñean gelditu arte. Izarra ikusitakoan, berebiziko poza hartu eben. Eta, etxean sarturik, umea aurkitu eben, María bere amagaz; eta auspez jarririk, gurtu egin eben. Eta, euren kutxak edegita, erregaluak emon eutsoezan: urrea, intzentsua eta mirrea.
Eta Herodesegana ez bihurtzeko albistea amesetan harturik, beste bide batetik joan ziran euren lurraldera.



No hay comentarios: