Gabon haurtxo bat jaio da

jueves, 20 de enero de 2011

Artea: Txapel barria dauka negurako San Martin ermiteak

Artea San Martin ermitea. arratia.tk argazkia
Teilatuko lanak amaituta itxura ederra emoten dau kanpotik San Martin ermiteak. Bere tontortxotik, inguruko bideei begira, aspaldiko partez txapela barria buruan, itogin barik igaroko dau negu hau.
Ahalegin eta lan handia izan da. Baina egindakoa ikusita harro egon daiteke arteatarra.

Eta lanok holan ikusita, gogo barriak hartu behar dira aurrerantzean ere falta dana amitzeko: barrukoa. Ormetako pinturak, gaur egun estalduta obrakaz ez alperrik galtzeko, argazkian ikusi daitekeenez, erretaula, barruko egorea...

Ea 2011 urteak albiste barri onak dakarzan ermita honentzat eta parrokiarentzat!
Artea San Martin ermitea 2011 urtarrila