Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 2 de enero de 2011

Zeanuri: parrokoaren eskutitza 02. Carta del párroco

Zeanuriko mapa zaharra
Nire bigarren eskutitz honetan hartu eizuez lehendabizi bihotz bihotzez Urte Barri On handi bat. Eta urtea ondo joan dadin, hona hiru ohar:

1.- Obispadu edo Gotzaitegiaren partez, gogoratu ermita guztietako arduradunei asegurua ataratzeko, erantzukizun zibila eta guztiz.


2.- Santa Lutzi ermitaako bidea. Lehengo bidean estututa ageri da tranka batzuen bitartez. Honako datuok ditugu:
a.- aspaldiko mapatan, Diputazioarenak, gurdi bidea agertzen da ermitaraino.
b.- munarria ere bertan dago oraindino.
d.- auzokoek dinoenez, gurdi bide zabala izan da, holan erabili dabe ermita konpontzeko unean, adibidez.
Bideak aldatu leikez, aldatu izan dira, baian ez auzoak derrigortuta.
Auzi hau konpondu gurean batzarra izango da Alkate andreagaz eta udal idazkariagaz.

3.- Hiletak direla eta.
Lehen eta behin, doluminak eta alkartasuna Sabinen etxeko eta familiakoei.
Arau guztiak aldagarriak dira, baina alkarteak aldatzekotan, Arratiako Eleizegaz batera, etxekoek aldatuta eta  ez auzoek.
Bitartean hauxe da doguna, ahalegindu gaitezen hau betetzen.
Libre etorri naz Arratiara eta Zeanurira eta libre naz. Garantian epean oraindino, esan daikegu. Batan batek holako abaderik ez badau gura esan deiola bikario jaunari. Ez daukot hemen ez lurrik ez etxerik, ez hipotekarik, ez zorrik. Kapitalismoak dakartzan katepetik aske bizi naz soldata duin bategaz, eleiztarrek emona (880 euro hilean).
Eta amaitzeko, eskerrik asko zuen eupada adierazi deustazuen guztiei uneotan, berbaz, telefonoz zein emailez.

No hay comentarios: