San Pedro ospatu da gaur Mundakan. Istripu txiki bategaitik ezin heldu abadea mezatara. Eskerrak parrokiko ospatzaile taldeak, arazoa ikusita, ospakizun eder bat burutu dau parrokian. Eurei esker gure parrokia asko zabalik dagoz. Lan egiteko balio badabe, zergaitik ez eritxia emon eta ebatziak hartzeko? Prailea nahiko ondo dago, obserbazinoan baina arriskutik kanpo.
Prozesinoa, herriko alkate andra eta hiru alderdiekin, portutik bueltan, plazara heldu da. Bertan bat egin dau abadeak, beste herrietan mezea emon ostean.
Herriko txistularien laguntzaz, dantzariek aurreskua egin deutsie santuaren irudiari. Gora San Pedro!
San Pedro zeruetako...
Clic en la imagen para escuchar la canción
No hay comentarios:
Publicar un comentario