Agur Euzkadi, Lauaxeta

domingo, 29 de junio de 2025

Ajangiz, Santiago bidean


 Sasoi honetan asko dira Santiago bidean erromes joan eta Ajangiztik igarotzen direnak. Gaur gure artean izan dogu Filipo, Venezia aldeko abade salesianoa, Etiopian dagoena misiolari.

Seiretan urten dau Markinatik eta, egon dan beroagaz, 11etan mezea ospatzen egon da Ajangizeko parrokian.

Eguenean ere, kartelean irakurri daitekenez, Bizkai Bira igaroko da bertatik, Ziortza-Gernika etapea burutuz. Ordua, gitxi gora behera, arratsaldeko hirurak aldera.

Eurekaz etorriko dira Kosnoaga taldeko neska-mutilak ere. Ondo ibili guztioi! 

No hay comentarios: