Ostegun Santuaren erdigunea dugu “Jaunaren Afaria, “Elizaren beraren sakramentua” (Karl Rahner), “gainontzeko sakramentuekin bat eginda eta ordenatuta dagoena”, “Elizaren ondasun espiritual guztia gordetzen duena”, “Berri Onaren iragarpenaren iturria eta goreneko maila” (PO5); “kristau elkartearen sustraia eta gunea” (PO6). Paulok 56 urtean aitatzen du “tradizio” hau, “Jaunarengandik datorrena, berak jaso eta transmititu duena”. Siriako Antiokian erabiliko zen 40. hamarkadan. Jesusengandik hurbilen dagoena da, Lk 22,14-20 pasartearekin batera.
Paulok gogora
ekartzen du afariaren instituzioa, ospatzeko modu insolidarioa kritikatzean:
“ Zeuen elkarte-otorduetarako biltzen
zaretenean, egiten duzuena ez da Jaunaren afaria.” (22)
Badirudi
eukaristia baino lehen anaitasunezko
otordua egiten zutela. Baina otordu hori ez da anaitasunezkoa: ez zioten
elkarri itxaroten elkarbanatzeko; behartsuenak heltzen zirenerako ez zegoen
eurentzako janaririk eta gosetuta geratzen ziren. Nahikoa dute gogoratzea zer
den Jaunaren Afaria konturatzeko zer nolako kontraesana dagoen bizi dutenaren
eta ospatzen dutenaren artean.
- “Egizue hau nire oroigarri”, esaten da ogiari eta ardoari
dagokienez. “Bere oroigarri”, “bere
maitasunean” ospatzen denean baino ez dago ondo ospatzea. “Bere maitasunean”
egin ezean, “ez du gogora ekartzen Jauna”. Aldez aurretiko otorduak “ez zuen
gogora ekartzen Jauna”, elkarbanatzen ez dutelako maitasunez: ez diote elkarri
itxaroten elkarrekin jateko, jatekorik ez dutenei gosea pasarazten diete, beste
batzuk ase eta hordi dauden bitartean …
“Mahai
partekaturik” barik ez dago “Jaunaren oroitzapena”
Gaurko
eleiz-egiturak eta indarrean dagoen liturgia-araudiak ia ezinezko egiten dute
“Jaunaren oroitzapena”. Hauxe da kristau herriak bizi duen mendeetako bazterketa eukaristiaren prestaketari eta
Elizaren bilakaerari dagokienez.
- Jainkoaren
maitasunaren ezaugarri izan daiteke hizkuntza ezezaguna, aldarea urruti eta
ministroa bizkarra emanda, antzerkirako egokiagoa den janzkera, jauntxokeriazko
itxura hori, aurpegiera zurrun hori; elkarrizketa askerik gabe, berdintasunezko, apaltasunezko, maitasunezko,
egiazko inolako keinurik gabe?
- Gure
zoritxarrerako, hona hemen gaur egun zer ikusten dugun: gizonezko zelibeen esku
dagoen botere eta agintea; pertsonen artean egiten den bereizketa –eta ez beren
zerbitzuagatik, dituzten janzkeragatik eta maila politiko eta sozialagatik
baizik-; erritu eta keinuen adierazkortasunik eza, apaizek baino ez izatea hitz
egiteko aukera; zuzena eta anaikorra izateko exijentziarik ez; ohikeria, berezkotasunik eta bizitasunik eza…
- Eukaristia
debozio erlijioso modura edo legeak agintzen duelako baino ospatzen ez duen
elkartea; ugazaba den Aita baten aurrean makurtzen dena, bizitzan lagundu
diezaion.
- “Espirituz
behartsu ez den ”komunitatea, behartsuek bere sentitzen ez dutena, beharrezkoak
ez diren luxu eta ezberdintasunen erakuskeria egiten duena; non gizonezko
zelibeek baino erabaki eta ministerioak betetzen ez dituzten, Barri Onarekin
zerikusirik ez dituzten aginduak ezarriz eta elizako esparru batzuk baztertuz …
- Jesusen
Espirituaren inguruan “biltzen, elkartzen,
elkar entzuten eztabaidatzen, otoitz egiten eta erabakitzen” ez dakien
kristau elkartea
Eukaristia Elizak
ospatzen du eta Eliza egiten du.
Lan egin behar da
egon dadin “Jesusen Espirituaren
inguruan biltzen, elkartzen, elkar
entzuten, eztabaidatzen, otoitz egiten eta erabakitzen” duten komunitateak.
Komunitate hauek esanguratsuago egingo dute “Jaunaren Afaria”. Anai-arreben
mahaian partekatzen diren ogi-ardotan dago Jesus berpiztua. Jateak eta edateak esan nahi du onartu egiten
dela Jesusek bere burua eskaintzen duela
guztion alde “bera itzuli arte”. Paulok, duintasunik gabeko giro batean
ospatzen den Afariaren berri ematen digunean, bide batez gogoratzen digu zer
nolako Afaria nahi duen Jesusek: maitasunean eta elkarrenganako zerbitzuan
ospatutakoa, “Elizaren beraren sakramentutzat” har daitekeena (Karl Rahner),
Jesusen komunitatea zein den erakusten diguna.
“Honetan ezagutuko dute nire ikasleak
zaretela: elkar maite baduzue” (Jn. 14, 35). Benetako elkarte batek benetako
eukaristia egiten du eta honek “elkarteago” egiten du.
OTOITZA
Eukaristiako
Jesus:
Esango liguke gaur
Paulok, arrazoi osoz:
“ Zeuen elkarte-otorduetarako biltzen
zaretenean, egiten duzuena ez da Jaunaren afaria.”?
Korintoarrek galdu
egin zuten zure Afaria:
Ez zuten
errespetatzen zure maitasuna, ahulenekikoa bereziki;
“nor bere afaria
jateko aurreratzen zen”;
Ez zioten elkarri
itxaroten, ez zituzten ondasunak elkarbanatzen;
Behartsuak gose
dira eta aberatsek gehiegi jaten eta edaten dute;
Batzuk gose dira
eta beste batzuk mozkortu egiten dira;
Mespretxu egiten
zioten Jainkoaren Elizari eta lotsarazi egiten zituzten ezer ez zutenak.
Egoera honen
aurrean, Paulok gogora ekartzen digu zeure burua eskaini zenuela:
Horixe da
kristautu ondoren “jaso zuen” katekesia;
Zure bizitza
agertzen zaigu ogia eta ardoa anai-arreben modura jan eta edaten dugunean;
Bedeinkatutako ogi
eta ardo horietan dago zure bizitza berpiztua:
Jaten eta edaten
dugun bakoitzean “iragartzen dugu zure heriotza”
-
“zure
heriotza”, Erreinuaren aldeko zure bizitzaren laburpena.
-
“zure
heriotza” bortitza, zuzengabea, Erreinua nahi ez zutenek eragindakoa
-
“zure
heriotza”, bakarrik uzten ez duen eta aintzaz betetzen duen Aitaren maitasuna
erakusten diguna.
Gaur, Ostegun
Santuz, zure ikasleekin egin zenuen “azken afaria” ospatzen dugu;
Dena gertatu zen
anai-arreben arteko giroan;
Bakoitzaren
aurrean makurtu zinen, oinak garbitu zenizkien;
Zure maitasuna isuri
zenien: “maita ezazue elkar nik maite zaituztedan bezala”;
Afari berria sortu
zenuen, zure heriotza eta berpizkundea gauzatzen zituena;
Jainkoaren
Erreinuaren oroitzapen konprometitua izango da;
Partekatutako
ogi-ardoak dira guztiokin partekatzen duzuen zure bizitza.
Gure bizitza ere,
“zuregan egon nahi badu”, zurearen moduan, partekatua izan behar da.
Hona hemen gure
eukaristien “tragedia”:
Anaitasunetik eta
behartsuekiko konpromisotik at ospatzen ditugu,
Gaur egun ere egia
da “batzuk gose direla eta beste batzuk mozkortuta daudela”;
Zure Afaria
zeremonia alienatzailea bihurtu dugu
-
Ezer
adierazten ez duen zurruntasunez zamatu dugu.
-
Ulertzen
ez diren keinu eta hitz hutsalez beterik.
-
Gizonezko
ezkongabeak protagonista direla, dotore-dotore apainduta.
-
Komunitateak
apenas parte hartzen duen.
-
Ez
dago anaitasunik, baina berdin dio.
-
Kontua
da “kunplitzea”, bertan egotea, entzutea.
-
Uste
dugu horrela Jainkoak entzun eta sarituko gaituela…
Hala eta guztiz
ere, doako maitasuna zaren Jesus hori,
beste era askotara agertzen zatzaizkigu:
-
“Bi
lagun edo gehiago zure izenean elkartzen direnean, hantxe zaude zu euren
erdian” (Mt 18, 20).
-
Elkar
hartzen eta entzuten dugunean, anaia-arreba modura elkar onartzen dugunean.
-
Zure
hitzak entzuten eta zure bizitza gogoratzen dugunean.
-
Mundu
hobe baten alde lan egiten dugunean.
-
Berdintasuna,
askatasuna, anaitasuna eta lana sustatzen ditugunean.
-
Zure
bizitza eskainia gogoratzen dugunean.
-
Ausartzen
garenean:
-
Aita-Ama
deitzera bizitzaren misterio mugagabeari.
-
Guztiei
bakea eta barkamena eskatzen eta ematera.
-
Zure
bizitza eskainiaren ezaugarri diren ogia eta ardoa jatera eta edatera.
Lagun iezaguzu,
Ostegun Santurko Jesus horrek, kristau elkartea baloratzen
Zure Gorputzeko
atal bizi modura sentitzen, zure Espirituak bultzatuta
Anai-arreba modura
eta duintasun berarekin elkarrekin topo egitera.
Zure presentzia
ezkutatzen duen guztia baztertzen;
Elkarteko
ministerio guztiak errespetatzen eta
sustatzen;
Poza, askatasuna,
parte-hartzea eta apaltasuna jartzen
No hay comentarios:
Publicar un comentario