Bediako gazteak Eguen Santua antzesten. 1977 |
Apirilean Azeguna
adierazteko, esaera zahar bat ezagutzen da Bizkaia aldean. Hauxe da:
“ San
Jurgi, artoak ereiteko goizegi” ( Apirilaren 23a ) “ San
Markos, artoak ereinda balegoz” ( Apirilaren 25a ).
On Jose
Migel Barandiaranek dioskunez, ereitzetarako herri-esaunda hau ere erabiltzen
da erreferentzia bezala:
Solo edo
eta baratzetako ereitzeaz gain, apirilean, kristautasuna Eulkal Herriratzen
etorri den neurrian, Aste Santua izan da ospakizun hadienetarikoa.
Historia,
historia da, eta sinesmenduna izan edo ez, Aste Santua gure kalendario barruan
egon da eta badago, azken urteotan opor giroa nagusitu bada ere.
Euskal
Herria, eleiza eta ermitaz beterik dago. Herritarrek, fedez, ohituraz edo moral-aginduz, eleizara jo dabe
batez ere garizuma eta Aste Santuan.
Egutegiaren
antolaketan ere esan dogu, baina Aste Santuko eta urteko egunik handiena Pazko
eguna da kristauentzat. Aberri eguna ere egun handi horretan ospatzen dogu.
Eleizearen
agindu nagusietariko bat Pazkoazkoaz betetzea zen. Zer den hori? Ba, urtean
behin gitxienez aitortu eta komulgatzea, bereziko Pazko egunean.
Horregaitik,
garizuma barruko Aste Santu aurreko astean gogojardunak edo misioak egiten
ziran gure herrietan, kanpoko sermolariak ekarriaz.
Oraintsurarte,
Aste Santuko Ostegun, Ostiral Santu eta Pazko egunean ia-ia herri osoa joaten
zan eleizkizunetara, batek baino gehiagok soineko barriak estreinatuz.
Egoera
honetan, pasadizu edo fetxoriak ere gertatzen ziran herrikoen artean eta
salatze gisan edo ipuin edo esaundak ere sortu ditu gure herri zahar honek.
Aikomenzan batzuk:
ABADE EHIZTARIAK
ARIMA GALDU ETA BERRESKURATU
Orain dala
urte asko, ehiztari edo kazari itzala zan abade bat ei zegoen hemen gure
Zeberioko herrian edo ingurumarietan.
Egun baten, Pazko-domekaz gainera, kazan ibili jakun bere erbi-txakurrekin goizeko
inontzean. Sotana-magalak be busti-busti eginda zebilen, humore txarrean,
erbirik nondik dabilen ere ikusten ez ebala.
Etorri jakon mezea emoteko ordua eta joan ere bai bere zereginera erropak mudetako
asti barik.
Egun
horretako mezea, dena zan laprastkada, latineko otoitzok erdi-esanean eta inoiz
ez letxe barruntetan zan abade hori.
Sermoia ere
inoiz baino garratzagoa bota eban eta kantatu ere erdi urrumaka, ganaduen
damorroa zirudiela, ganora handi barik.
Mezerdian,
zer? eta ez ditu entzuten ba bere txakurrak “i, au, i, au, “ erbi baten atzean,
han eleizpeko harizduian!
Ene, bada!
Abade hori arteak ere ezin eban hartu eta birritan pentsatu barik, itzi mezea
bertanbera eta erbiaren atzetik joan ei zan erbi-txakur eta eskopeta eta guzti.
Abade hori
ez ei zan gehiago agertu eta txakur eta guzti kondenatu zalazkoa entzun izan da
beti herri sineskeran.
Herritar
guztiak ikaratu egin ziran eta harrezkero, batez ere ekaitza danean eta, entzun
egiten ei dira “abade-txakurrok” mendi batetik bestera pasetan, “i, au, i, au,
i, au, “hots baten. “
Baina
urteak eta urteak pasatu ondoren agertu egin ei zan abade ehiztari hori.
Aikomen hemen horren berri ematen deuskun esaunda :
“Gure
euskal herrietan, hor garizuma aldean, batez ere Aste Santu aurretxoan,
misinoiak, gogojardun edo ejerzizioak egoten ziran. Eleizaztikoak, domekero
joaten ziran mezara baina banakaren batzuk urtean behin bakarrik, Pazkoazkoaz
betetako. Horretarako, misinoietako astea izaten zan ona urteko autorzta egin
eta gero Pazkoa egunean Gure Jauna hartzeko eleizearen agindua beteaz.
APIRILEKO ESAERAK
1-.Apirileko
lorea, urrea baino hobea.
2-.Apirilaren
azkenean, orria haritz gainean.
3-.Apirilean
euriak euriari, uztailean eguzkiak eguzkiari.
4-.Apiril
euritsu, urte garitsu.
5-. Apirila
bero, negua gero.
Martiaren
akaberak eta apiril osoak oinarri bizi biziak jarri dizkio udaberriari eta
hilabete batek bestea dakarrenez, maiatzean sartzen gara.
Hona
hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea
liburuaren beste atal bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke
bere lana apirilari eskainia. Guk hona gora behera
batzuk eta ipuin bat dakarguz. Eskerrik asko Manu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario