Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Bideak
zuzendu
Gizalegezko lanaren
aldeko Eleizbarrutiko Eguna – Lana bizigai
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi, eta Jesus berbiztuak bete zagiezala bere
bakez.
Jaungoikoak biztu egin eban Jesus, heriotzearen
lokarrietatik askaturik. Hauxe da, III. Pazko‑Domeka honetan, eliztar guztiekin
batera ospatzen dogun jazoerea eta fededunok pozik bizitzeko daukagun errezoi
nagusia.
Gaur, gainera, lan duin eta osasungarriaren aldeko
Eleizbarrutiko Eguna ospatzen dogu. Lanak gizon eta emakume guztien garapenean
dauan garrantzia autortu gura dogu. Lanak bizigai, bizi-iturri izan behar dau.
Elizkizun honetan, Emaus‑eko ikasleek lez, Jesusegaz topo
egingo dogu. Itzi deiogun Berari gure bizitzak argitzen eta gure pauso guztiak
zuzentzen.
Hasi gaitezan pozez beterik, abestuz.
"Abestu
dagigun danok misterio handiena.."
BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA
Barriztau daigun Jesukristo berbiztuagaz bat egin
ginduzan Bateoa. Gure buruak ur bedeinkatuaz bustitzea geure pekatuen
parkamenerako izango dogu.
(Ur bedeinkatuaz
txipriztindu eta tartean “Hartuko dogu ura pozik abestu”)
Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gagizala
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 2, 14. 22b‑28:
Apostoluak eta euren inguruan sortu zan Elizea, Jesus hil
eta berbiztuaren testigu dira. Testiguak ikusi eta bizi izan dauana autor‑tzen
dau. Gaurkotu dagigun testigantza hori.
Erantzun‑Salmoa: 15. salmoa
Salmisteak, fededuna izanik, Jainkoagan jartzen dau bere
uste osoa.
“Zu zaitut Jauna,
ondasuna”
1 Pe 1, 17‑21:
San Pedrok gure itxaropena Jaungoikoagan jartera dei
egiten deusku. Bizi gaitezan fedeak eta itxaropenak eskatzen deuskuen erara.
Lk 24, 13‑35:
Ikasleek ez eben onartu Jesusen heriotza, eta ez eben
sinisten bere berbizkundea. Gaurko ebanjelioak diñosku zelan heldu ziran ,
Jesus berbiztuaren federa.
Goratu dagigun gure artean dagoan eta berba egingo
deuskun Jesus berbiztua.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: gure gaurko eskariak izan daitezala
Jaungoikoagan jarrita daukaguzan sinismenaren eta itxaropenaren ezaugarri:
-
Eleizaren
alde. Jesusen Espirituak sendotuta,
gizon eta emakume guztiek lan duin eta osasungarria egiteko daben eskubidea
defendatu daian. Egin daigun otoitz.
-
Bizitzeari zentzun bat bilatu nahian dabizen guztien alde: Jesusen
Ebanjelioan aurkitu dagiela euren bizitzarako bidea. Egin daigun otoitz
-
Sufritzen dagozanen alde. Laneko ezbeharretan hil edo gaixotu diranen alde, gogoan izan daiguzan
gaur eta beti, bakarrik sentitu ez daitezan eta Jainkoarengan aurkitu
daien indarra. Egin daigun otoitz
-
Altarako mahai honen inguruan alkartuta gagozan guztion alde: Emaus‑eko
ikasleak lez, ogia zatitze edo eukaristia
honetatik gure fedean sendotuta eta itxaropenean barriztatuta urten dagigula. Egin daigun otoitz
Pazko
misterioaren bitartez, Jauna, salbabidea emon deutsazu munduari; emoiozu zeruko
laguntza otoitzean daukazun herri honi, egiazko askatasunaren bidetik ibili
daiten. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Gaurko Meza Santua amaitu
dogu. Emausko ikasleen antzera, Jesusekin topo egiteak gure bizitzak eraberritu dagiezala, eta eguneroko bizitzan
Jesus berpirtuaren testigu izan gaitezela
"Biztu da
Kristo..."
Bideak
zuzendu
Jornada
Diocesana por el trabajo digno - Lana bizigai
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi, eta Jesus
berbiztuak bete zagiezala bere bakez.
Jaungoikoak biztu egin eban Jesus, heriotzearen
lokarrietatik askaturik. Hauxe da, III. Pazko‑Domeka honetan, eliztar guztiekin
batera ospatzen dogun jazoerea eta fededunok pozik bizitzeko daukagun errezoi
nagusia.
En este día
celebramos también la Jornada Diocesana por el trabajo digno y saludable.
Queremos reconocer la importancia del trabajo en el desarrollo de todas las
personas y la necesidad de que se realice en condiciones saludables para que lo
que es fuente de vida no se convierta en causa de enfermedad y de muerte.
Elizkizun honetan, Emaus‑eko ikasleek lez, Jesusegaz topo
egingo dogu. Itzi deiogun Berari gure bizitzak argitzen eta gure pauso guztiak
zuzentzen.
Hasi gaitezan pozez beterik, abestuz
“Abestu
dagigun danok misterio handiena..."
BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA
Barriztau daigun Jesukristo berbiztuagaz bat egin
ginduzan Bateoa. Gure buruak ur bedeinkatuaz bustitzea geure pekatuen
parkamenerako izango dogu.
(Ur bedeinkatuaz
txipriztindu eta tartean “Hartuko dogu ura pozik” abestu)
Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gagizala
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 2, 14. 22b‑28:
Apostoluak eta euren inguruan sortu zan Elizea, Jesus hil
eta berbiztuaren testigu dira. Testiguak ikusi eta bizi izan dauana autor‑tzen
dau. Gaurkotu dagigun testigantza hori.
Durante estos domingos de Pascua, escuchamos la historia
de la iglesia primitiva. Toda la predicación es ésta: Jesús de Nazaret está
vivo, Dios Padre le ha resucitado.
Erantzun‑Salmoa: 15. salmoa
Salmisteak, fededuna izanik, Jainkoagan jartzen dau bere
uste osoa
El salmo 15 es un canto de confianza y auténtica
profesión de fe.
“ Zu zaitut Jauna,
ondasuna”
1 Pe 1, 17‑21:
San Pedrok gure itxaropena Jaungoikoagan jartera dei
egiten deusku. Bizi gaitezan fedeak eta itxaropenak eskatzen deuskuen erara.
San Pedro en su predicación nos dice, que no debemos
vivir como aquellos que no creen en la resurrección.
Lk 24, 13‑35:
Ikasleek ez eben onartu Jesusen heriotza, eta ez eben
sinisten bere berbizkundea. Gaurko ebanjelioak diñosku zelan heldu ziran ,
Jesus berbiztuaren federa.
La muerte de Jesús, acabó con las ilusiones de los
apóstoles; pero Jesús resucitado avivó su fe y su esperanza. Ellos son los
testigos de este hecho. Han sabido escuchar la Palabra y han vivido el amor de
la comunidad.
Goratu dagigun gure artean dagoan eta berba egingo
deuskun Jesus berbiztua.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: gure gaurko eskariak izan daitezala
Jaungoikoagan jarrita daukaguzan sinismenaren eta itxaropenaren ezaugarri:
-
Eleizaren alde. Jesusen
Espirituak sendotuta, gizon eta emakume guztiek lan duin eta osasungarria
egiteko daben eskubidea defendatu daian. Egin daigun otoitz.
-
Por la paz en nuestro pueblo y en el mundo entero: para que sea una
realidad que nazca
de la justicia y el desarrollo de todos. Egin daigun otoitz
-
Por las personas que que han muerto víctimas de accidentes de trabajo y
por las que están enfermas a consecuencia de los trabajos que se han visto
obligadas a realizar, para que las tengamos presentes ahora y siempre a fin de
que no se sientan solas ni abandonadas y encuentren en Dios la fuerza que
necesitan. Egin daigun otoitz
-
Altarako mahai honen inguruan alkartuta gagozan guztion alde: Emaus‑eko
ikasleak lez, ogia zatitze edo eukaristia
honetatik gure fedean sendotuta eta itxaropenean barriztatuta urten dagigula. Egin daigun otoitz
Pazko
misterioaren bitartez, Jauna, salbabidea emon deutsazu munduari; emoiozu zeruko
laguntza otoitzean daukazun herri honi, egiazko askatasunaren bidetik ibili
daiten. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Gaurko Meza Santua amaitu dogu. Emausko ikasleen antzera,
Jesusekin topo egiteak gure bizitzak
eraberritu dagiezala, eta eguneroko bizitzan Jesus berpirtuaren testigu
izan gaitezela
Sabemos que el amor de Dios está con nosotros y que
Cristo camina junto a nosotros. Que sepamos llevar la alegría de la
resurrección a la vida de cada día.
"Biztu da
Kristo..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario