Jainko Aita eta gizadiaren arteko zubia dogu Kristo berbiztua. Zubiak norabide bi ditu. Jarraitzaileei begira, Jesusek irudi polita darabil: artzaina eta ardiak. Elkar ezagutu. Jarraitu. Jagon. “Ardi usaindun pastoreak” eskatzen zituan Frantzisko aita santuak. Zoritxarrez, “Intsentsu usaindun pastore” eredua handitu da gure herrian.
Batasuna, ametsa eta zer egina da. Jesus eta Aita bat eginda
dagozen legez, holako batasuna landu beharko genduke abade eta eliztarren
artean. Eta apaltasunez onartu behar dogu, hau ez dogula beti bete edo lortu.
Ezbardinak izan arren, eritxi eta estilo ezbardinak izanik
ere, oinarrizko batasun hori mantendu, Jainkoagaz eta herriagaz. Erronka bat
dogu hau bai parrokian eta baita herrian. Artzain ezbardinak dagozen legez:
soldatapekoak, jabeak, artaldearen kontura bizi direnak edo artaldeagaitik
bizia emoten dabenak, antzeko zeozer gertatzen da gure herrian eta gizartean,
familian, lan munduan…
Jesus, egidazu berba argi, zure nahia bilatu dagidan, zure Aitaren
esana bete eta nire senideen alde bizi.
...................................................
Jainkoa geurekin dugu seme bezela maite gaitu, maite gaitu.
makalak
gara gu, Jauna, izan Zeu gure laguna.
egizue
batasuna, eman beti barkamena.
(Juanjo Elezkano).
1 comentario:
Batasuna egia bihurtzeko tituloaren "ala", "eta" batekin aldatuz hasi beharra ez ote lego? Ardi eta intsentsu usainak, biak beharresko; bata eguneroko lanetan, neke eta pozetan, mundu nahasi honetako harremanetan bardintzen gaituena, bestea Aitaganako desiran, santuen tartera urbiltzen gaituena, gure helburua zein dan ahaztu ez dagigun eta usain gozoen tartean eskeini dagiguzan gure otoitzak, nekeak eta baita gure ardi usain eta kiratsak. Intsentsua norbere buruarentzat erabiltzen duenak ez dau ezer egin, ardi usainarekin bakarrik gelditzen dana ez da mundutik irten,
Publicar un comentario