Goazen 2024 Jarri bidean

miércoles, 4 de mayo de 2022

Areatza: Santikurutz meza eta soloen bedeinkapena

  


Areatza eta Zeanuri bitartean, Santikurutz ermitea dogu.

Guztion etxea dan lurra jagoteaz  ari da Aita Santu Frantziskoren entziklika.
Nekazariak, baserritarrak, aspaldi jagoten eben lurra, handik bizi ziran.

Santikurutz ermitean, oraindino, soloen eta kurutzen bedeinkapena ospatzen da mezagaz batera.

Bedeinkatutako kurutzeak soloetan jartzen dabez bertaratutako nekazariek.






Garizumaren azken aldera degu Erramu-eguna
Jerusalenen Jesus sartzea adierazten diguna,
guk erramuak bedeinkatzera eramaten dituguna:
fedea duten guztientzako badauka laguntasuna.

Suari bota oi geniogun ekaitza zetorrenean,
gurutzak ere egin oi ziren Santa Kurutz egunean...
Kandela-bedeinkatu tantoak botatzen ziren gaiñean,
kredoak esan ta jarri gero leioetan ta atean.

 Baso ta soro, belardietan egiten genuen berdin
gurutze banaz zutik jarriaz bakoitza kredo banakin;
arri kazkabar eta tximistak kalte asko oi du egin,
fede aundian jarri oi ziren ori gertatu etzedin.

Lazkao Txiki

No hay comentarios: