Gabon zorion, zorion gabon!

jueves, 3 de febrero de 2022

San Blas gurea, oin bat Zeanin eta Diman bestea

Antzina, zezeilaren 3an, San Blas egunean, ohitura zan arto- eta baba-haziak eroatea ermita horretara, hazi horreek bedeinkatu ostean uzta ona izateko, bai eta elikagaiak eta samako gaixoetatik babesten eben lokarriak bedeinkatzea bere.

Azken urteotan udan ospatzen dabe jaia, meza santu eta guztiz. 

Jai honetarako liturgia lagungarriak.

Arratiako San Blas ermitea da izen hori dauan Bizkaiko ermita bakarra.



San Blas gurea, oin bat Zeanin eta Diman bestea


En la muga entre Dima y Zeanuri se alza la ermita de San Blas, por ello el dicho Nuestro San Blas, tiene un pie en Zeani (Zeanuri) y el otro de Dima.
 
Es además la única ermita dedicada en exclusividad a este santo en Bizkaia. En Zeberio, por ejemplo, comparte ermita con San Pedro. Y como en su fecha el clima no acompaña, los vecinos de este barrio fronterizo lo celebran el primer sábado de junio. 
Antiguamente llevaban semillas de maíz y alubias para bendecirlas en la misa antes de la siembra. Con el cambio de fecha esta costumbre ha cambiado.

Los mayordomos de la ermita se van alternando año a año entre las dos anteiglesias, pero la responsabilidad de la ermita al lleva la parroquia de Dima. Su párroco y coro animarán la misa previa al barauskarri o hamaiketako.

En un paisaje precioso la ermita amerita una visita cualquier día del año, pero más si cabe este próximo sábado.




Izan bere, bada San Blasi eskainitako beste ermitaren bat, baina beste santu bategaz batera; esate baterako, Zeberioko San Pedro eta San Blas ermitea.
Urregi auzunean dago, Dima eta Zeanuri herrien arteko mugan. Horregaitik, bi herri horreek alkarbanatu izan dabez mantentze lanak zein San Blasenganako debozionoa.

Eraikina nahiko handia da eta kanpoaldeko hormetan, erlijinozko arkitektura gotikoaren ohiko kontrahormak ikusi daikez. Barrualdea zabala da eta, burualdean, Jesus gurutziltzatua dago; haren aldamenean, barriz, San Blas eta Paduako San Antonioren iruidiak dagoz.

Gurutze-bide bakun bat dauka alboetako bi hormatan bananduta. Ermitearen behealdean dagoen eleizpe txikiaren zati bat itxita dago; horma batek bereizten dau barrualdetik eta, horma horretan, zur torneatutako hesiak daukezan leihoak dagoz.

Esaten dabenez, San Blas Armenian jaio zan, medikua eta gotzaia izan zan, eta ezaguna zan bere osatzeko dohaina zala-eta. Bizia salbatu ei eutsan arrain-hazur bategaz itotzen ebilen ume bati, eta, ordudanik, samea jagoten dauala uste dabe sinestunek. Antza danez, Kapadoziara joan zan eta eremutar biziera izan eban han. Martirizatua hil zan 316. urtean.

Antzina, zezeilaren 3an, San Blas egunean, ohitura zan arto- eta baba-haziak eroatea ermita horretara, hazi horreek bedeinkatu ostean uzta ona izateko, bai eta elikagaiak eta samako gaixoetatik babesten eben lokarriak bedeinkatzea bere.

Azken urteotan udan ospatzen dabe jaia, Dimako koru eta meza santu eta guztiz.

Iturria: Dimako ermitak




Jai honetarako liturgia lagungarriak.


SAN BLAS, gotzain eta martiria
Otsailak 3

SARRERA

             Arratsalde on eta ondo etorriak Eukaristia ospakizun honetara.
           
             Jauna dogu ondasun guztien iturri. Jesusen Berbea entzun eta Haren Ogia jateko hemen alkartu ahal izatea, Jaungoikoaren dohai eder bat dogu. Gure bizitzea makala da eta horregaitik beharrezko egiten jaku, beste fededun batzuekin batera, Jesusen inguruan alkartzea eta Beragandik jatorkun indarra jasotea.
            Hoy festividad de San Blas hemos venido  a celebrar la eucaristía.
Que la celebración que ahora comenzamos nos haga caer en la cuenta de la grandeza de la fe que hemos recibido, de los valores que tenemos como personas, de la necesidad de compartirlos. Hoy venimos a que el Señor nos bendiga, para que en la vida cotidiana sepamos compartir lo que somos y tenemos y que todo lo utilicemos según el deseo de Dios.

“Zein gozo ta eder dan”


HITZAREN LITURGIA


Erm 5, 1-5:

            San Paulok esango deusku, Kristok Jaungoiko Aitagaz baketu eta Haren seme-alaba egin gaituala, emon jakun Espiritu Santuaren bitartez.
            En esta lectura escuchamos este cántico a la salvación que Dios nos ha dado, por Jesucristo y en el espíritu Santo.
           

Erantzun salmoa: 116

Jainkoari gorespen eta aintza emotea, ez da  israeldarrena bakarrik; atzerritarrak ere Jainkoa goratuko dabe. Eskertu dagigun Jesusengan emoten jakun salbamena eta bere testigu izateko gogoa barriztau dagigun
Manifestemos la alegría de ser salvados y anunciemos la Buena Noticia que se nos da en Jesús

            “Zoaze mundu guztira eta iragarri Barri Ona”


Mk 16, 15-20

            Jesusek,  bere apostoluak mundu zabalera bialtzen ditu Barri Ona iragarten. Apostoluen antzera gu ere Jaunaren testigu  gure inguruan izatera deituak gara.
            La unión con Cristo nos empuja al mundo. En la lucha no estamos solos. Jesús camina con nosotros. Toda la fuerza viene de EL; sólo nos pide que pongamos en sus manos nuestra debilidad.
            Goratu daigun,  geugaz dagoen Jauna, "Aleluia" abestuz.


JAINKO-HERRIAREN OTOITZA


Agertu deioguzan Jaungoiko Aitari munduaren eta geure beharrizanak:

- Elizak Jesusen nahiari erantzunez Barri Ona lurralde guztietara zabaldu dagian,  batez ere nekepean bizi diranei egoera barri baten itxaropena azalduz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Gure herriko bakearen alde, bake-bideari benetako izanbidea urratseko gure harremanak justiziazkoak eta askatasunezkoak izan daitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

- Por  quienes tienen más poder  sobre las estructuras sociales, para que corrijan las injusticias que caen sobre los más débiles. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

- Oremos por todos nosotros, que participamos en esta Eucaristía y vivimos en la abundancia de los bienes, para que a través de nuestro compromiso y estilo de vida contribuyamos a que en el mundo desaparezca el hambre. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

          Aita Jaungoikoa, Zeuk maitatu gaituzu lehenengo, zeure Semea bialduz, berari esker bizi gaitezan; entzun gure otoitza eta, Espiritu Santuz beteta, alkar maite dagigula Kristok maite izan gaituan lez. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

AGURRA

            Aquí termina nuestra celebración y comienza el compromiso. Hemos escuchado en el evangelio “Id  por el mundo pregonando la Buena Noticia”.  La buena noticia de Dios  que es salvación y liberación.
            Jaunak bedeinkatu gagizala   eta lagundu daiskula ekarri ditugun gauzak eta beste ondasun guztiak: gareana eta daukaguna,  anai-arreben zerbitzuan erabiltzen
            Hartu dagigun Jaunaren bedeinkapena

Eskerrik asko Jauna