Gora Zu gure Jauna gora!

martes, 2 de julio de 2019

Jainkoaren bakea. La Paz de Dios: Jose Antonio Pagola


Hitz gutxiz abusatu izan da« bake» hitzaz adina. Denok mintzo gara «bakeaz», baina hitz honen esangura aldatuz joan da, sakon, bere esangura biblikotik gero eta gehiago urrunduz. Era probetxugarrian erabiltzearen erabiltzeaz, termino anbiguo eta problematiko bilakatu da. Gaur egun, kasik beti, bake-mezuak errezelotsu izaten dira eta ez dute lortzen sinesgarritasunik.

 



Lehen kristau-elkarteetan bakeaz mintzo direnean, ez dute izaten gogoan, lehenik eta behin, bizitza lasai bat eta korapilo gutxiagoko bat, aurrerapen eta ongizate handiagoko bideetan barna ordenu bati jarraituz gauzatuko litzatekeen bat. Hori baino lehen eta bake indibidual nahiz sozial ororen aurretik, konbentzimendu hau bizi ohi dute: guztiok onartzen gaituela Jainkoak geure errore, kontraesan eta guzti, guztiok bizi gaitezkeela adiskideturik eta beraren adiskide. Hau dute lehen gauza eta erabakitzailea: «Jainkoarekin bakean gaude» (Erromatarrei 5,1).
Bake hau ez da gatazkarik ez izate hutsa, baizik eta bizi betea da, Jainkoagan dugun konfiantzatik jaioa, eta pertsonaren erdimuinari dagokiona da. Bake hau ez dago kanpoko gorabeheren baitan bakarrik. Bihotzean erne ohi den bakea da, pixkana pertsona osoa hartuz doana, eta horrela zabaltzen da gainerakoengana.
Jainkoaren erregalua da bake hau, baina, halaber, norberaren lanaren fruitu da, bizi osoa har dezakeen lan ez txiki baten fruitua. Jainkoaren bakea onartzeak, bihotzean leial gordetzeak, tirabiren artean berari eusteak, gainerakoei kutsatzeak ahalegin suharra eskatzen du, baina bizitza Jainkoagan erraz bateratu eta errotu dezakeena da.
Bake hau ez da ordainpide edo konpentsazio psikologiko bat gizartean falta den bakerako; ez da ihes egite pragmatiko bat, problemetatik eta liskarretatik urruntzeko; ez da aterpe eroso bat pertsona ustegaldu eta eszeptikoentzat kasik «ezinezkoa» litzatekeen bake sozial baten aurrean. Jainkoaren benetako bakea baldin bada, estimulurik hoberena izango da lan eginez bizitzeko, guztien bakezko bizikidetasunerako eta guztien onerako.
Jesusek eskatu die ikasleei ezen, Jainkoaren erreinua hots egitean, lehenengo mezua guztiei bakea eakaintzea izan dezatela: «Esazue lehenik: bakea etxe honetan». Bakeari harrera ona egiten badiote, zabalduz joango da Galileako herrixketan. Bestela, ikasleengana «itzuliko da», baina ez da sekula suntsitu behar bihotzean; izan ere, Jainkoaren erregalua da bakea.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Urteko 14. igandea – C (Lukas 10,1-12.17-20)


LA PAZ DE DIOS

De pocas palabras se ha abusado tanto como de la palabra «paz». Todos hablamos de «paz», pero el significado de este término ha ido cambiando profundamente alejándose cada vez más de su sentido bíblico. Su uso interesado ha hecho de la paz un término ambiguo y problemático. Hoy, por lo general, los mensajes de paz resultan bastante sospechosos y no logran mucha credibilidad.

Cuando en las primeras comunidades cristianas se habla de paz, no piensan en primer término en una vida más tranquila y menos problemática, que discurra con cierto orden por caminos de un mayor progreso y bienestar. Antes que esto y en el origen de toda paz individual o social está la convicción de que todos somos aceptados por Dios a pesar de nuestros errores y contradicciones, todos podemos vivir reconciliados y en amistad con él. Esto es lo primero y decisivo: «Estamos en paz con Dios» (Romanos 5,1).
Esta paz no es solo ausencia de conflictos, sino vida más plena que nace de la confianza total en Dios y afecta al centro mismo de la persona. Esta paz no depende solo de circunstancias externas. Es una paz que brota en el corazón, va conquistando gradualmente a toda persona y desde ella se extiende a los demás.
Esa paz es regalo de Dios, pero es también fruto de un trabajo no pequeño que puede prolongarse durante toda una vida. Acoger la paz de Dios, guardarla fielmente en el corazón, mantenerla en medio de los conflictos y contagiarla a los demás exige el esfuerzo apasionante pero no fácil de unificar y enraizar la vida en Dios.
Esta paz no es una compensación psicológica ante la falta de paz en la sociedad; no es una evasión pragmática que aleja de los problemas y conflictos; no se trata de un refugio cómodo para personas desengañadas o escépticas ante una paz social casi «imposible». Si es verdadera paz de Dios se convierte en el mejor estímulo para vivir trabajando por una convivencia pacífica hecha entre todos y para el bien de todos.
Jesús pide a sus discípulos que, al anunciar el reino de Dios, su primer mensaje sea para ofrecer paz a todos: «Decid primero: paz a esta casa». Si la paz es acogida, se irá extendiendo por las aldeas de Galilea. De lo contrario, «volverá» de nuevo a ellos, pero nunca ha de quedar destruida en su corazón, pues la paz es un regalo de Dios.

José Antonio Pagola

14 Tiempo ordinario – C (Lc 10,1-12.17-20)





No hay comentarios: