Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 6 de julio de 2019

XXXV. Gogoeta Astea 2019

“Ebanjelioaren Poza”, bizi eta zabaldu

“Hau guztia nire poza zeuengan izan dezazuen esan dizuet,
eta poz hori bete-betean izan dadin” (Jn 15, 9-11)

 

LOIOLA, ARRUPE HOTELA
2019ko abuztuaren 26tik 30era

Egitaraua

Abuztuak 26, astelehena
GAIA: EVANGELII GAUDIUM-EBANJELIOAREN POZA, SARGORI ONDOKO HAIZE FINA
HIZLARIA: ANGEL MARI UNZUETA, Tabira Pastoral Barrutiko abadea, Durangaldea.
Lekukoa: Antton Mari Aldekoa-Otalora, Iurretako parrokiako arduradun laikoa.

Abuztuak 27, asteartea
GAIA: EBANJELIOA ETA EGUNGO EUSKAL MUNDUA. BEGIRATU BATZUK
HIZLARIA: JON SARASUA, Mondragon Unibertsitateko irakaslea
Lekukoa: Onintza Enbeita, bertsolaria

Abuztuak 28, asteazkena
GAIA: POZAREN LEKUKOAK
HIZLARIA: PELLO AZPITARTE, jesuita. Deustuko Unibertsitateko pastoral-arduraduna
Lekukoa: Mertxe Sagastizabal, erlijio-irakaslea Durangaldeko eskoletan 

Abuztuak 29, osteguna
GAIA: EBANJELIO INPLIZITUAK? SEKULARIZAZIOA ETA KONPROMISU ETIKOAK EUSKAL HERRIAN
HIZLARIA: XABIER ITÇAINA, CNRS-Bordeleko Sciences Paueko Centre Emile Durkheim-eko zuzendaria eta Zientzia Politikoetako irakaslea
Lekukoa: Elise Dilet, “Bizi” elkarteko kidea 


Abuztuak 30, ostirala
GAIA: NOLA AZALDU EBANJELIOAREN POZA BAZTERRETAN BIZI DIRENEI
HIZLARIA: EGOITZ ZABALA, misiolari-ohia, Arrasateko Aita Menni ospitaleko pastoral arduraduna

Gogoeta Astea

Gogoeta Asteak kristau pentsamendurako lekua izan nahi du, gaur egungo pertsonari eta gizarteari begiratu eta fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa egin nahi duen gunea.
Euskal Herrian Jesusek eta bere Ebanjelioak bizitza hobe eta duinagoa eraikitzen lagun dezaketela konbentziturik, gizon-emakume sinestedun eta bilatzaileentzat zabalik dagoen toki izan nahi du Gogoeta Asteak.
Hitzaldiak eta hausnarketa, elkarrizketa eta otoitza dira Asteari giharra eta arnasa ematen diotenak. Astearen beste berezitasuna da euskaraz izaten direla saio eta ospakizun guztiak.

Ordaintzekoa

Aste osoa, matrikula barne: bakoitzak 285€
bikoteek 500€

Matrikula: 80€
Egun osoa, logela, gosaria, bazkaria, afaria eta matrikula: 70€
Eguna, bazkaria eta matrikula: 30 €
Gosaria: 6€
Afaria edo bazkaria: 12€

Ordutegia

8:00 Gorespenak
9:00 Gosaria
9:30 Hitzaldia
10;30 Hausnarketa pertsonala
12:30 Elkarrizketa
13:15 Eguerdiko otoitza
13:30 Bazkaria
16:00 Hitzaldia eta elkarrizketa
17:30 Atsedenaldia
18:45 Eukaristia
20:00 Lekukotasunak eta elkarrizketa
21:00 Afaria

Gogoan izatekoak

ARRUPE HOTELA. Tel: 943-025.026
Partaiden kopurua mugatua dugu, etxeak hala behartuta. Beraz, izen emateko azken eguna uztailaren 15a izango da, taldea lehenago osatzen ez bada. betir ere, lo egiteko gela hartzeko lehentasuna, aste osorako datozenek izango dute.
Harrera, astelehen goizeko 9etan egingo da.

Izena emateko:
GIPUZKOAN
Iñaki Iraola……………………. 943.692.690
Kepa Aranberri………….. . 600.884.332
ARABAN
Iñaki Oregi…………… ……… 945.272.888
BIZKAIAN
Xabier Jaio……………………. 656.282.162
Sebas Garzia Trujillo ….. 944.795.652
IPARRALDEAN
Alexandre Aguerre ……. (0)559.703.939
NAFARROAN
Luis Igeltz ……………………. 679.376.765
Xabier Irigaray …………… 948.290.760

No hay comentarios: