Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 25 de mayo de 2019

Igorre: familia ospakizuna eta lehen jaunartzeak

Familia ospakizunean, giro alai gozoan, gure parrokiko hamalau neska-mutilek euren lehen jaunartzea ospatu dabe, familiek lagunduta eta KTko familia guztien laguntasunarekin. Ospakizun alaia izan da: familia, parrokiko eliztarrak, KT lagunak... Zorionak guztioi!






LEHENENGO JAUNARTZEAREN OSPAKIZUNA

IGORRE, 2019-05-12

 


SARRERA (  Nagore )


Egunon guztioi eta ondo  etorri ospakizun honetara:

Gaur, guretzat egun berezia da. Gure kristau Elkarteko hamalau ume, euren  Lehen Jaunartzea ospatuko dabe.  Une honetarako bai katekesian, bai famili barruan prestatu egin dira.

            Elizkizun hau alaia izatea nahi dogu, baina benetako esanahia galdu barik eta hori gure eskuetan dago. Isiltasuna eta barneraketa eskatzen deutsueguz, gure umeek Jesusen presentzia sentitu ahal izateko.

Gaurko ospakizuna hasi daigun abestuz.

 


Abestia – Poz-pozik        https://youtu.be/ddoEuGYNMss

                 

ABADEAREN AGURRA…


Aitaren…

Onak gara baina ez beti eta ez guztiokin. Horregaitik gaurko egun honetan abestuz eskatuko dogu eta eskertuko dogu parkamena. Dingilizka daukagun kurutze horrek hori gogoratzen dausku.

Abestia – Parkatu niri Jauna
Abestia – Aintza Jaungoiko Aitari

OTOITZA

Jainko Aita-Ama Ona:
Jesusek ez eukan ezer: ez dirurik ez oparirik.
Baina bere bizitza emon euskun, bera zan guztia.
Eskerrik asko Aita.
           JESUKRISTO JAUNAREN BITARTEZ


HITZAREN LITURGIA ( Itsaso )



San Paulo Apostoluak Korintotarrei (1Ko 11,23-26)

Senideok:
Jaunarengandik hartu neban nik, neure aldetik zuei eskualdatu deutsuedan hau:
Jesus Jaunak, saldu eben gauean, ogia hartu ebala eta, esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta esan ebala:
-«Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dana. Egizue hau nire oroigarri».
Berdin egin eban koparekin afal ondoan, esanez:
-«Kopa hau itun berria da, Jainkoak nire odolaz ezarria; egizue hau, edaten dozuen bakoitzean, nire oroigarri».
Beraz, ogi honetatik jaten eta kopa honetatik edaten dozuen bakoitzean, Jaunaren heriotza iragartzen dozue, bera etorri arte.

Jaunak esana.



Salmoa: Maitasuna ereitera


Abestia:  Aleluia, gora Jauna

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik   (Jn 10, 27-30)

Aldi haretan, Jesusek esan eban: «Nire ardiek entzuten dabe nire ahotsa; Nik ezagutzen ditut, hareek jarraitu egiten deuste, eta Nik betiko bizia emoten deutset: ez dira betiko galduko, eta ez deustaz inork ere eskutik kenduko.
Hareek emon deustazan nire Aita beste danak baino handiagoa da, eta ezin ditu inork ere kendu nire Aitaren eskutik. Aita eta biok bat gara».

Jaunak esana


HOMILIA
Hemen ere artzain onak Jesusen aurpegia dauka!
Marrazkian une zehatz bat ageri da: artzainak ardia aurkitu dauenean hain zuzen ere.
Argia, maitasuna nahastatzea, Jesus artzainaren argitasuna ardiarengana doa!
Atzean, artaldea, salbu dago bere tokian. Jendearen aurpegi alaiak poza eta salbamena adierazten dabez.



ESKARIAK                                                                    

1- Iker: Eleizearen alde: Jesusek irakatsitako bideari jarraituz, gaurko gizon‑emakumeakana hurreratu daitela eta bizitzearen zentzuna irakatsi deioela. Eskatu deiogun Jaunari.
Abestia –  ENTZUN JAUNA GURE ESKARIA.                                                       
2- Kerman: Jesus, lehenengo jaunartze egun honetan zure laguntza eskatzen deutsugu zure jarraitzaile zintzoak izan gaitezan. Eskatu daiogun jaunari..
Abestia –  ENTZUN JAUNA GURE ESKARIA.                                                       
3- Ariane: Gure munduan goseagatik eta gaixotasunagatik sufritzen daben pertsonak dagoz. Pobreakaz solidarioak izan gaitezan. Eskatu daiogun Jaunari.
Abestia –  ENTZUN JAUNA GURE ESKARIA.                                                       
4- Aiora: Gaur lehen jaunartzea egiten daben umeen gurasoen alde. Jaunaren indarra izan dagien umeak heziteko orduan eta seme-alabentzat kristau eredu izan daitezen. Eskatu daiogun Jaunari.


Abestia –  ENTZUN JAUNA GURE ESKARIA.                                                       

ESKEINTZAK

Balioa eta flauta: Adrian eta Ander
Biblia eta Parabolen posterra: Mikel eta Lur.
KT liburua eta motxila: Jose Antonio eta Jurgen
Kandela bana: Izortz eta Oian.
Ogia eta ardoa: Maria eta Unax.
Lorak: danak


Jainko Aita-Ama Ona:
Mahai bakar baten inguruan batu gara guztiok gaur hemen.
Holangoa gura dozu zuk gure mundua.
Ondasun guztiak danon artean banatzea.
Lagundu eskuzabal konpartitzen altarea eta mezea, gure ondasun eta opariak.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

(Jose eta Begok hartzen dabe dirua. Umeek eskeintzak aurkeztu eta gero).
Abestia - Katekesian

SANTUA : Jauna, santua da zure izena  Kitarraz

Gure Aita: Zu Jauna, hemen zagoz Kitarraz

BAKEA : Maitasuna         

KOMUNIOA

(Umea gurasoekin batera dator,  gurasoak ere animatzen ditugu jaunartzera egun honetan. Lagundu erritmoa mantentzen eta norabidea markatzen).

Jaunartzean:    Jesus dago nire bihotzean

GURASOEN ESKERRAK ( Izortze )




Jauna, norberan sinismena azaltzea zure laguntza barik, ezinezkoa da, baina egia da baita, nahiz eta batzuetan gogorra izan, poztasun handia emoten dauala.  Hemendik gonbidatzen zaituet gurasook zuen fedearen testigantza emoteko zuen seme-alaben aurrean.  Ez zarie damutuko.  Egun pozgarria izan daitela guretzat eta gure ingurukoentzat.


 OHARRAK






AZKEN OTOITZA  

Jainko Aita Ama Ona:
Eskerrik asko zure maitasunagaitik.
Eskerrik asko katekista eta gurasoakaitik.
Lagundu gaizuz zure lagun eta esker oneko izaten laguntzaile ditugun danakaz.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

BEDEINKAPENA

UMEAK

Abestia: Asko maite nauan…


 

No hay comentarios: