Gabon haurtxo bat jaio da

sábado, 4 de mayo de 2019

San Isidro Labrador 2019

San Isidro jaia datorrela eta, egindako bertso sortatxoa. 

Maiatzaren hamabost  aurten be badator
Nekazal herrietan         jaiak han eta hor...

Udal aurrekontuak        ugari, emankor
Birritan ospatzeko        Isidro Labrador.

Bost egun lehenago    ganadu azoka
Hauteskundeak datoz  ateetan joka
Alderdien eskeintzak   danak hordagoka
Gastuak pagatzea       gero nori toka?

Maiatzaren hamabi      parrokian jaia
Lehen jaunartze eta     ospatze alaia
Hiru egun pasata         atxurra ta laia
Eliza barritzeko            datorku garaia.

San Isidro Labrador    da gure laguna
Kristau jarraibidean      eredu doguna
Otoitza eta lanaz          ospatu eguna
Zeanin, auzo ta plazan jaso batasuna!

Doinua: Nire sentimendua nahi det deklaratu

No hay comentarios: