Abenduko izarrak

lunes, 26 de noviembre de 2018

Dimara be heldu da ereilearen parabolea

Familia ospakizun alaia izan dabe domekan Diman. KTko ume eta familiakaz ospatu dabu.  Etxetik eginda ekarri doguz  Ereilearen parabolaren fitxak eta altarean jarri doguz. Jesusen Parabolak albuna osatzen joateko be hiru pegatina zabaldu deuskuez, euren artean Ereilearena. Eta hazia jari dogu pote bete lurrean ipinteko eta zaintzeko. Zelako lur mota izango ete gara?



Ebanjelioa (Mk 4,1-20)
Eta Jesusek luze hitz egin eutsen parabola bidez. Holan egin eutsen berba:
- «Atera zan behin ereilea hazia ereitera. Ereitean, ale batzuk bide-bazterrean jausi ziran, eta txoriek etorri eta jan egin ebezen. Beste batzuk harri artean jausi ziran, lur handirik ez zan tokian; eta, azaleko lurra izanik, berehala erne ziran; baina eguzkiak jo orduko, erre egin ziran eta, sustrairik ez eukielako, igertu. Beste ale batzuk sasi artean jausi ziran, eta sasiek, haztean, ito egin eben hazia. Gainerakoak lur onean jausi ziran, eta fruitua emon eben: bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar. Ulertzeko gauza danak ulertu begi».
Erregetzaren mezua entzun bai, baina ulertzen ez dauenari, gaiztoa etortzen jako eta bihotzean erein jakona kendu egiten deutso. Hori da, mezua “bide-bazterrak” bezala hazia hartzen dauena. “Harri-arteak” bezala hartzen dauena hauxe da: mezua entzutean, berehala pozik onartzen dauena; baina sustrai bakoa eta iraupen gitxikoa izanik, mezua dala-eta estuasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, jausi egiten da. “Sasi-arteak” bezala hartzen dauena hauxe da: mezua entzun bai, baina bizitza honetako ardurak eta diru-goseak mezua ito egiten deutsoena, fruiturik gabe itziz.  “Lur onak” bezala hartzen dauena hauxe da: mezua entzun eta ulertzen dauena; honek fruitua emoten dau: bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar.
Gogoeta
Hazia Jaunaren Hitza da, ereilea Jesus, eta non jausten dan hazia?
Ikusi ezbardinak direla marrazkian, ebanjelioan, kantan…
Gu zein lur motagaz identifikatzen gara? Idatzi.
Kurtsoa amaitzerakoan errepasatuko dogu ea egia dan lur mota hori garela!

No hay comentarios: