Argiaren Jaia

martes, 22 de octubre de 2013

Ereilea: parabola, kanta, bideoa eta karaokea

Hona parabola musikatuen sortako hirugarren alea:



Maitasuna ereitera
atera zen ereilea;
zabal bihotza eta hausnartu
Jaungoikoaren Hitza
Jaungoikoaren Hitza!






Bazen behin ereile apal bat
lanean ikasia,
eta hazia jaurtikitzean
gure eredu garbia.

Hazi batzuk harri artean
zitzaizkion erori,
horra txori gosetientzat
ezusteko janari.

Besta batzuk, ordea, bizi
erne ziren behingoan,
baina ezin bururik jaso
haitz ta arantza artean.

Lur landuko haziak soilik
eman zitun fruituak,
batak gutxi, besteak asko,
nork bere neurrikoak.

Histori arrunt errez hontan
zeu zara aurkituko;
entzumenik baduzu, entzun,
ta ez zara damutuko.

Kantaria: Juanjo Elezkano 
Kanta egilea: Nestor Gallego
Bideoa: Iker Barrutieta
Publicar un comentario