Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

miércoles, 14 de noviembre de 2018

Piedras vivas de la Iglesia (5): Izaro, Gorane, Maialen eta Martina Itziarregaz berbetan



EGILEAK: Izaro, Gorane, Maialen eta Martina.
                                                                                  
DATA: 2018ko Azaroaren 8 an.
  
1.        Nor zara, non bizi zara? 

Itziar  naz eta Igorren – Olabarrin  bizi naz


2.        Jesusen laguna zergaitik zara? 

Txiki-txikitatik neure etxean entzuten neban Jesus nor zan. Apurka apurka bai familian eta bai katekesian Jesusen bizitza geroago ta gehiago ezagutzen joan nintzan. Ebanjelioan, Jesus zelan bizi zan irakurtzen neban  eta nire barruan  berari jarraitzeko gogoa sortu zan, nik bere laguna  izan gura neban eta urteak joan urteak etorri oso pozik jarraitzen dot Jesusen laguna izaten.

3.         Zure ustez zein da parrokiak daukan gauzarik onena? Eta zegaitik?

Parrokian, Jesusen taldeko familia handia osotzen dogu.
Sakramentuak ospatzen doguz.
Zuek zenbat sakramentu ospatu dozuez?  ………
Bateoa ….
Laster beste sakramentu bat  ospatuko dozue.  Zein?
Datorren urtean beste sakramentu bat.  Zein?
Gu nagusiok, askotan eta batez ere  domekero  Jaunaren Eguna ospatzeko alkartzen gara. 

Zergaitik  katekesiko umeek lehenengo jaunartzea egin da gero, ez dira etortzen Eukaristia ospatzera?  Eta  Jesusen bizitza hobeto ezagutzeko eta bere laguna izaten jarraitzeko taldean jarraitu? 
Adibidez eskolan,  5. maila amaitu ta gero ez doaz eskolara ala?
Eta zuek zer egingo dozue?

-         Ba bai, nagusiok Jesusen lagunak izaten jarraitzen dogu Jaunaren izenean alkartuz, batzutan Eukaristia ospatuz: parkamena eskatuz, Jainkoa goratuz, Jainkoaren Berbea, Ebanjelioa entzunez, gure Jauna hartuz, eskertuz….
-         Batzutan Jesusen bizitzako gertaera garrantzitsu bat  ospatzeko. Jesusen Jaiotza gabonetan,  Eguen Santu Egunean, Jaunaren Afaria, apostoluekin ospatu ebana gogoratzen dogu eta beste gauza asko.

Ikusten dozuenez  FAMILIA  HANDIAREN   ONA  oso ederra  eta aberasgarria da.

4.        Zelan hartzen duzu parte parrokian?

Taldean alkartzen gara, Jesusen bizitza geroago eta gehiago ezagutzeko eta bere erara bizitzeko. Horretarako  batez ere ebanjelioa irakurtzen dogu alkarrekin, aztertu Jesusen jokaerak, otoitz egin
Zetan esan ere ez, niretzat garrantzitsua dan gertaera guzti  horretan parte hartzen dot eta oso pozik gainera.





5.        Ze  lan egiten duzu parrokiko zure taldean?

Boluntaria  bezala, batez ere hiru arlotan lan egiten dot.
-         PASTORAL BATZORDEAN. Hemen parrokiako talde ezbardinetako ordezkariak gagoz eta noizbehinka alkartzen gara.

-         CARITAS ERAKUNDEA oso garrantzi handikoa da Elizan.  Badakizue Jesusen maiteenak, pobreak  direla, beharrizenean dagozanak. Hori ikusita nik ere bardin egin nahi neban; beharrizenean dagozenei lagundu eta horregaitik lan egiten dot Caritasen.  Adibidez Aita Santuak  danori esan deusku BEHARTSUEN MUNDU MAILAKO EGUNA  azaroaren 18an ospatzeko. Badakit zuek ere zertxobait egitera zoaziela datorren barikuan.
Zuoi ondo deritxazue zuen etxean batek janaria, jolasak, liburuak eta eskolara joateko aukerea izatea eta zure ahizteak edo nebeak ez. Ondo dago hori?

-         LITURGIAN:  Eukaristian irakurtzen diren monizioak gertatu,  Jainkoaren Hitza irakurri, abestiak pantailarako gertatu eta abestu…eta abar, baina hau badakizue ze, han egoten naz FAMILIAKO EUKARISTIA ospatzen dogunean ezta?
-         Eta beste detaile askotan; badakizue familia baten  zer egin asko egoten dala eta gauzak ahal danik ondoen joan daitezan, danon artean ahalegindu behar dogula. Ba familia handi honetan be bardin danok parte hartu behar dogu.

No hay comentarios: