miércoles, 6 de junio de 2018

Argazki-lehiaketa Arratiako errogatibari buruz

Arratiako parrokiak ekainaren 16an joango dira errogatiban Urkiolara, aurton, Arteako parrokiak antolatuta. Hori dala-eta, Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Zulaibar Lanbide Heziketarako Ikastegiak bigarren argazki-lehiaketa antolatu dau. Irabazleak Arratiako Merkatarien Alkarteko 60 denda baino gehiagotan gastatu ahal izango dituan 200 euroko saria jasoko dau. Holan irakurten dogu bizkeliza.org webgunean



Arratiako parrokiek dei egin dabe, partaideek argazki-kamera edo sakelakoa eroan daien errogatiba egunari lotutako argazkia atara daien, hau da, aspaldiko ohitura honen inguruko “antropologia-, etnografia-, mendi- edo erlejino-motibo baten” argazkia.

Lehiaketan parte hartzen dauanak hiru argazki bialdu ahal izango ditu ekainaren 29a baino lehen. Uztailaren 7an jakingo da zein dan irabazlea. Gehiago jakiteko, ‘Arratiako Eliza’ web orrialdera jo.



Errogatiba
 
Arratia bailarako udalerri bakotxak bere errogatiba antolatu izan dau oraintsu arte San Antonio egunaren osteko lehen zapatuz. Baina badira 50 urte parrokia guztiek batera ospatzen hasi ziranetik. Aurton, Arteako parrokia arduratuko da antolaketako kontuez.

Hiru ibilaldi gidatu antolatu dabez Urkiolara oinez joan eta, bide batez, bailarako herrietatik abiatzen diran erromes-bideak ezagutu gura dabezanenetzat. Dimako plazatik goizeko 6:00etan aterako dira eta, ordu berean, Igorreko San Antonio ermitatik, eta Zeanuriko plazaren ondoan dagoan San Antomio txikerra ermitatik 7:30etan.

Beste alde batetik, Arratiako Udalerrien Mankomunitateak lau autobus jarriko ditu santutegira joateko garraio publikoa erabili gura daben erromes guztiak eroan ahal izateko.

La rogativa de Arratia, a un concurso de fotografía

Las parroquias de Arratia celebrarán la rogativa a Urkiola el próximo 16 de junio. Este año la organización corre a cargo de la parroquia de Artea. El Centro de Formación Profesional diocesano Zulaibar ha organizado por segundo año consecutivo un concurso de fotografía en el que la persona ganadora recibirá un premio de 200 euros canjeable en cualquiera de los más de 60 establecimientos de Arratiako Merkatarien Elkartea.

Las parroquias de Arratia animan a llevar una cámara de fotos o un teléfono móvil para ilustrar algún momento de la rogativa que incluya “un motivo antropológico, etnográfico, montañero o religioso” de esta ancestral tradición.
Los participantes podrán enviar un máximo de tres fotografías al concurso antes del 29 de junio. El fallo del jurado se hará público el 7 de julio. Más información en la página web de Arratiako Eliza.



Rogativa

Tradicionalmente, cada municipio del valle de Arratia organizaba su propia rogativa el sábado siguiente a la festividad de San Antonio, pero desde hace unos 50 años, todas las parroquias de Arratia la realizan de manera conjunta. Este año, la organización le corresponde a la parroquia de Artea.

Se han organizado tres marchas guiadas para todas aquellas personas que quieran acercarse a Urkiola caminando y quieran conocer tres de las numerosas rutas de peregrinación que parten de los municipios del valle. Las rutas partirán desde la plaza de Dima, a las 6:00 h.; desde la ermita de San Antonio de Igorre a la misma hora y desde la ermita San Antonio txikerra de Zeanuri, sita junto a la plaza, a las 7:30 h.

Por otra parte, la Mancomunidad de Municipios de Arratia ha dispuesto cuatro autobuses para llevar a aquellos peregrinos que prefieran utilizar el transporte público para acercarse hasta el santuario.

Publicar un comentario