Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 9 de junio de 2018

Indiatik Arratiara

 Iaz Itziar Etxebarria joan bazan Arratiatik Indiara, asteon Indiako bost ahizta mojen bisita gozoa izan dogu.

Aspaldian egon da programatuta bisita hau, eta heldu da pozarren itxaroten egon garen eguna.

Bidai nahiko luzea da eurentzat. Lehenengo txanda, hango komunidadeak bisitatuz, Inglaterran egin dabe . Handik  Frantzikoak bisitatu eta honantza datozela  Lourdesko Amabirjinarekin egonalditxoa.  Orain,  Eibarren kokatuta dagoz eta handik egiten dabez  urteerak eta ekainak 10ean Loiutik etxeruntz  joatea da euren asmoa.

Igorreko Probidentzia  Alkartean, ekainak 5ean egon  ziran. Arratsalde ederra igaro genduan. Alkar ulertzeko ahal dan moduan, ingles eta frantzes   hizkuntza erabiliz, askotan       “ keinuaz” baliatuz. Gure artean egon zan baita, Colombian dagoen misiolaria, une honetan familiara oporraldia pasatzera etorri dan Mª Luisa Artabe,  zuetariko askok ezagutzen dozuena. 

Lehenengo etenalditxoan  agurrak egin ondoren, herrian zehar ibili ginan. Zer esanik ez elizara eta ingurura; bertan galdera ugariak sortu ziran: zein dan gure pastoraltza eta abar.  Lokaletan  misinoetarako lan egiten daben taldeagaz  aurkitu ginen eta egiten dabezan esku-lanakaz interes handia jarri eben. Segidan  Jose Mari eta  txokolatadea ospatzen ziharduen  katekesiko umeekin; eurekin pixka bat ingles -ingeleraz hitz egin eben.  Kultur-etxera heltzerakoan, non kokatuta zegoen 1951tik 1995.  urtera  bitartean  Probidentziako Lekaimeek lan egin eben  Ikastetxea . Eta etxeruntz gentozela udaberri honetan sarri gertatu dan lez “ euri tantak” korrika egin behar izateraino.

Etxean jai giroan meriendatxoa, benetan  denpora gitxian oso gustora bizi genduana. Danontzat aberasgarria. Harremanak berotu ziran eta   eurak gu hobeto kokatzeko aukera izan zan.

Itziar


Gehiago jakiteko:

Sister Gracy: una voz de la mujer india en Arratia




No hay comentarios: