Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 16 de junio de 2018

Arratiako errogatibea Urkiolara 2018 argazkiak



Noiz da aurtengo errogatibea?
Arratia de rogativa a Urkiola
Celebración 2018 ospakizuna
Bertsoak eta poemak 
49 argazki fotos


Ekainaren 16an. Beti ospatzen  da San Antonio eguneko hurrengo zapatuan, aurten ekainaren 16an. Oraingoan Arteako parrokiak daroa ardurea baina Arratiako parrokia eta herri guztietako jendeak, eta arratiar jatorria euki eta kanpoan bizi diran asko be etorten da. Aurten 356 lagun inguru batu da.

2018ko argazkiak ikusteko klikatu hemen
Clic aquí para ver las fotos de 2018









Arratia, Urkiolara errogatiban
Jaunari kanta, ona da-ta!


Egun on eta ondo etorri Arratiako parrokietatik erromes etorritako guztioi; baita beste  leku batzuetatik gugaz bat egitera etorri zarenoi.
Bienvenidas y bienvenidos   quienes os habéis acercado al Santuario de Urkiola para esta celebración: venimos en rogativa  a este precioso rincón,  que nos invita al encuentro con Dios en la creación y en fraternidad, en el canto y la alegría, con la gran familia cristiana de Arratia.
         Jaunari kanta, ona da-ta! da aurtengo gaia. Ona da Jainkoagaz gogoratzea, ona da Jainkoa goratzea. Artea eta musikaren bitartez be goratu daikegu Jauna.
Jainkoagana hurreratzeko bada beste bide bat. Bizitza ez da beharrizana bakarrik. Badaukaz poza eta gozamena be. Badaukaz bihozkada, bizitasun eta sormena be. Nahia eta beharra bezain gizatiarrak dira jokabide honeek be. Kanta, ospakizuna, jaia, sormena, artea, dantza, maitasuna, gozamena… “bizi pozaren” adierazpen ezbardinak dira. Bizipoza, izateko poza, nortasuna azaltzeko beharra, betetasun eta pozezko adierazpenak gure-gureak dira.
Guztiok bat eginik  gogotsu abestu dagigun:

Zein gozo ta eder dan…
Aitearen….

Damu-otoitza   

Gure eguneroko bizitzan onartzen dogu ez dogula Jesusen bidetik jarraitu, badogu gure makaltasunaren barri. Eskatu  eta eskertu dagigun Jaunaren parkamena.

Zabaldu egizuz Jauna,
zure errukizko ateak,
eta askatu guregan
pekatuaren kateak.
Parka, Jauna, zure
semeon hutsegiteak.




Izadi guztiaz bat eginda goratu  dagigun Jauna


Aintza aintza Aleluia !
Aintza aintza Aleluia !
Aintza aintza Aleluia !
Jesus gure Jauna !


HITZAREN LITURGIA
De la carta del papa Francisco

El papa Francisco en su carta “Gaudete et exsualtate” (154) nos dice que “La súplica es expresión del corazón que confía en Dios, que sabe que solo no puede”.


Frantzisko aita santuaren idazkitik:

Ez deiogun kendu bere balioa eskari-otoitzari: bihotzari baretasuna emoten deutso sarritan, eta itxaropenez burrukan jarraitzen laguntzen deusku.
Eskari erreguak esangura berezia dauka, Jainkoagan uste ona azaltzen daualako, eta, aldi berean, hurkoaganako maitasun agerpen ere bada.
Eskariak, besteekaz daukagun konpromiso senidekorra adierazten dau, eskarietan besteen bizitzea gehitzeko gauza garanean, hareen antsirik larrienak eta amesik ederrenak.

Erantzun-salmoa     
   
El salmista nos invita a alabar al Señor y Urkiola  es un lugar muy apropiado para alabar con toda la creación al Señor.

Jaunari kanta, ona da-ta, hain da handia bere betiko errukia!

On da Jaunari eskerrak emotea,
eta zure izenari, Goi-goiko, eresi egitea;
goizean iragartea zure maitasuna,
eta gauez zure leialtasuna.

Jaunari kanta, ona da-ta, hain da handia bere betiko errukia!

Loratuko da zintzoa palmondoa lez,
haziko da Libanoko izaia lez;
Jaunaren etxean landatua,
gure Jainkoaren atarietan loratua.

Jaunari kanta, ona da-ta, hain da handia bere betiko errukia!

Emongo dabe uzta zahartzaroan ere,
mardul eta gordin egongo dira.
Iragarriko dabe zein zuzena dan Jauna,
nire harkaitza, Beragan gaiztakeria ez dauana.

Jaunari kanta, ona da-ta, hain da handia bere betiko errukia!



Ebanjelioa
         Durante todo el curso en la catequesis y en familia hemos profundizado en el árbol de la fe. El evangelio de este domingo nos lo vuelve a recordar.
Gertatu gaitezan, Jesusen berbak entzuteko aleluia abestuz.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik  (Mk 4, 26-34)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsan jenteari: “Jainkoaren erreinua gizonak lurrean hazia ereitean jazo ohi danaren antzekoa da: ha lo nahiz iratzarririk egon, gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, harek zelan ez dakiala. Lurrak berez emoten dau frutua: lehenengo landarea, gero galburua eta, azkenean, alea galburua betean. Eta garia heltzean, igitaiaz ekiten jako, uztaroa da-eta”.
Beste hau ere esan eutsen: “Zeren antzeko dala esango geunke Jainkoaren erreinua? Zein parabolaren bidez adierazo geinke? Mostaza haziaren antzekoa da: lurrean ereitean, hazi guztietan txikiena da; erein eta gero, ostera, gora egiten dau eta beste ortuari guztiak baino handiagoa egiten da; eta hain handiak diranez botaten dituan adarrak, txoriek habia egiten dabe haren kerizpean”.
Holako parabola askoren bidez iragarten eutsen Jesusek mezua, hareek ulertzeko eran. Ez eutsen ezer irakasten parabola bidez izan ezik; baina bere ikasleei, bakarrean, guztien esangurea adierazoten eutsen.

BERBALDIA


Egun on , Jauna , eta kanta
Egun on , Jauna , eta eskerrak
Eskerrak urtero arteaztarroi eta arratiarroi
errogatiba egun honetan
gu zure bidelagun izaten uzteagatik

Ongi etorri kilometroak oinez basorik baso

hurreratu zarienoi ,
Nekea ez dalako neke izaten
bidelagunen konpainian

Ongi etorri autobusetan eta kotxeetan

gerturatutakoei
Nekea ez dalako neke izaten
bidelagunen konpainian

Bitoriano Gandiaga euskal olerkariak aspaldi esan eban bezala :

Jainkoa ez dago modan,
Eleizea bera ere ez dago modan ,
eta gu geu ,kristauok , ez gagoz modan .
Txoriak euren txio-txioak
idazten ari dira airean
Entzun eta irakurri eizue
zelan ari dan sikatzen / sikitan / lehortzen
Jaungoikoaganako fedea
Entzun eta irakurri eizue
zelan ari diran uriolak itotzen
Jaungoikoaganako fedea .
Gu , ostera , hemen gatoz , Jauna
ospatu daigun , ba , bidelagunen artean ,
elkarren indarrean Fedea
eman deiogun kantua
Fedeari

eman deiogun fedea kantuari

Jaunari kanta ...ona da-ta
Zama gozamen bidelagun bihurtu daigun

Zeanuritik
Jainkoagana hurreratzeko bada beste bide bat. Bizitza ez da nekea, negarra eta beharrizana bakarrik. Badaukaz poza eta gozamena be. Badaukaz bihozkada, bizitasun eta sormena be. Nahia eta beharra bezain gizatiarrak dira jokabide honeek be. Kanta, ospakizuna, jaia, sormena, artea, dantza, maitasuna, gozamena… “bizi pozaren” adierazpen ezbardinak dira. Bizipoza, izateko poza, nortasuna azaltzeko beharra, betetasun eta pozezko adierazpenak gure-gureak dira.

         “Bizipoz” honek ez gaitu gure barruan zarratzen. Gugandik harago joateko eta komunikatzeko sakakada dauka. Tristurak gure barruan sartzen gaitu, bakartu, itxi. Pozak besteengana garoa, inbitazioa da, komunikatzeko nahia. Poza emon eta hartu egiten da. Gizakiak bere poza adierazo beharra dauka eta nonori eskertu. Bere barruan bizia sentitzen dauan personeak bizipen zehatzak eta persona zehatzak eskertzen dauz. Eskabidez eta eskerronez josita dago bizia. 

         Eta nori eskertu izatea eta bizitzea? Nori eskertu izatea? Orduan, giza bihotzak itzelezko esker ona emongo deutso ez izenbako bizitza abstraktu bati, ontasun guztien iturri eta sorburu dan Hari baino: “Zu zara nire Jainko, eskerrak emoten deutsudaz” (Sal 118,28). Esker on hau ez da bakar bakarrik esperientzia, bizipen, jazoera edota ondasunengaitik. Jainkoaren misterioa bizi iturri, laguntasun sorburu, merezi bako opari lez ulertzen dogu orduan. Une horretan sortuko da gugan gorespena,  bere handitasunaren baieztapena, bere ontasun askatzailea: “Jauna, ene Jainko, bai handia zarala!” (Sal 104,1); “Goratuko dot Jauna bizi nazen artean” (sal 146,2). “Bizitza guztian bedeinkatuko zaitut, Jauna” (Sal 63,5).

Edo: Jaunari kanta, ona da-ta! (Sal 33)

Dimatik


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok, otoitz egin deiogun Jaunari, bere Erreinua gure artean zabaldu daitela eskatuz:

- Eleizearen alde: Beragan benetan bizirik eta presente dagoan Jesu Kristogan sinistu daian, eta, holan, Jaungoikoaren aurpegia argi eta garbiago erakutsi daian gizakien aurrean.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Behartsuen eta baztertuen alde: pertsona lez onartuak izan daitezala eta beharrezko daben laguntza jaso dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Gaisotasunagaitik, goseagaitik baztertuta sentitzen dalako edo bakardadeagaitik edo etorkizun ilunagaitik sufritzen dagozanen alde: pertsona errukitsuen laguntza, eta Jaungoiko Beraren alkartasuna sentidu daien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Gu guztion alde: bateatuak izan ginanean, Jaungoikoak gugan erein eban haziak   geroago ta indar gehiago hartu dagiala eta arbola haundi izatera heldu daitela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

         Jaungoiko Jauna, hauxe da gure gaurko otoitza: Etor bedi zure Erreinua, eta isuri eiguzu zure Espiritua, zure Erreinuko langile bihurtu gagizan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

Eskeintzak:

Bideoa ikusi.
Geldi eta isilik

Albokea eta panderoa:
Leon eta Mauriziaren seme-alabak

Leon eta Mauriziaren seme-alabak eta lobea


Fedearen arbolea: Umeak
Urtean zehar katekesian erabili dan gaia

Artea: Aitite-amamak
Fedearen arbolearen ezaugarria, Arteako herritik ekarria

Ogia eta ardoa: Gurasoak   
Ogia alkarbanatzeko konpromisoa


Kanta: Hartu Aita

Santua

Gure Aita

Jaunartzean: Hona bildots eztia

ESKERRAK
 
         Holako egun eder bat antolatzeko pertsona eta talde askok egin dabe euren beharra. Eskertu gura doguz:
-Arteako parrokia eta Arratiako Eliza, Arratiako Udalen Mankomunitatea, Arteako Jubilatuen alkartea, Zulaibar lanbide ikastegia, Triki jole gazte trebeak, Gorbeialde landa garapeneko alkartea, Tibur argazkilaria… Egun honen barri emoten lagundu deuskuen gure prentsa-arduraduna eta komunikabideak…
-Urkiolako santutegiko arduradunak
-Eta gure Jainkoari, egun zoragarri honegaitik.









AZKEN OTOITZA ALKARREKIN ABESTUZ TRIKI ETA GUZTIZ

Urkiolara zenbat
aldatz eta bazter
errogatiba amaitu dogu
fedeari esker.

Gu Arteatik gatoz
zapatak urrutuz
Peentsamendu ta idea txarrak
izerditan urtuz.

Beti kantari Leon
eta Maurizia
beraientzako pasinoa zan
guretzat bizia.

Artea, gero Dime
Zumeltzatik gora
bikote bile etorten gara
San Antoniora.

Harrieri bueltaka
sartzen guinen saltsan
alboka eta panderoaren
soinuagaz dantzan.




AZKEN AGURRA

         Que María, madre de familia por excelencia nos acompañe en nuestro caminar        
Arratiako kristau familian, musikaz eta kantaz, esker onez eta pozez eukaristia alkarrekin ospatu dogu. Orain goazen gure familietara eta erein daigun maitasuna. Gogoratu,  konpromiso bat hartuta daukagula:  Ebanjelioaren ikasle misiolariak izatea.

Alkarrekin, egun eder bat igaro dagigun.


Agur Jesusen Ama


Haizea , euria , lurra , sua , ...dodaz kantagai .

Euriaren laguna naz ,

euri onaren laguna,

lehortearen ondoren .
Eguzkiaren laguna naz ,

eguzki epelaren laguna ,

euriteen ondoren .

Haizea , euria , lurra , sua , ...dodaz kantagai .

ERROGATIBEA
Jaunari kanta ona da ta !

Kukurruku , kukurruku
oilarrak kanta
Arteako eleiz kanpaiak
dilin-dalan , dilin-dalan
Goizeko bostak ,
txoriek goiza agurtzen
euren txio-txioakaz
Eguna zabaldu da , bizitzaren lagun ,

poz-emoile
batzuetan laino baltzez ,
astrapalatsu ,
besteetan zuri – urdin ,
eguzki berotsu
Goiza eta kanta
poz-emoile
Izadiaren altzoan barrena ,

Gora , gora ,gora ....... Villaro , Carpo , Zeaniko eleiz gainetik Makaztira , Zumentzatik

Pagonabarrera , Amatrain ...
eta kaminoz .....gora , gora , gora ...

Urkiolara .

Neure pozaren hainbat zorion
bidelagunoi deutsuet -eta zor
Elorria loretan ,
ku ...ku... ku...ku
kukua kukufraken artean ostonka
belar berde-berde moltsoz nator
txiribita zuri-zuri

Santa Apolonian errezua ,kalbarioak

Armozau
Meza

Jaunari kanta ona da-ta
Bazkaria
Iufi ,iuju,jupa,
uju , urra ,
Pandero , alboka
Alboka , pandero
Tarrapatatan...tam...tam...

tra...tra
Alboka eta pandero
porron -pon
txantxibiri , txantxibiri
Behera , behera , behera....Ugartera
Udaletxeak ipinitako txantela ,
kopaudutxue eguerdiko hondakinekaz
Behera , behera , behera ...Arteara .
Pandero eta alboka
Ibilaldiaren atsegin guztia
esker onaren irudia.
............................................ 
(Alasne Artetxe)





Autobusik egongo da?



Kotxeen pilaketa ebitatzeko eta aukera sostenible legez, oinez edo autobusez joan etorteko animatzen jako jendeari. Halan da guztiz be, batzuk gurago dabe kotxez joatea.

Autobusak, ihaz lau autobus, herri guztietatik pasatzen dabe, izena emon dauan jendea hartuz. Batzuk eserlekua gordetan dabe, oinez joan eta autobusez itzultzeko. Aukera hau be ontzat hartzen da.

Mankomunidadeak laguntza emoten dau. Azken urteotan beti lagundu dau eta eskertzekoa da.


Zein da aurtengo gaia?



Jaunari kanta, ona da-ta! lemapen ospatuko da aurtengo errogatibea. Gai honek oinarri bi ditu: Arratia marka sustatu, arratiako herrietako jendea alkartuz goiz zoragarri batean, eta bestetik Arteako eta Arratiako ondare musikala aupatu, Maurizia eta Leonen irudien bitarteaz.

Aproposa, beraz, arratiarrak alkarregaz goiz eder bat pasetako, berton ala kanpoan bizi arren.





Oinez joateko nondik urten eta ze ordutan?



Taldean joan gura dabenek, hiru aukera dabez:

-goizeko 7:00etan Dimako plazan

-goizeko 7:30etan Zeanuriko San Antonio txikerra ermita ondoan, San Antoniotik San Antonio handira ibilbidea egiteko.

-goizeko 6:00etan Igorreko San Antonio ermita ondoan.

Beste batzuk euren kontura eta erritmora doaz, beste batzuk Bizkaibusen Zumeltzaraino eta handik aurrera oinez...



Aukera asko dago. Diman bolanderak botaz hasten dabe ibilera.

Zeanuritik bidea markatu dabe, ahalegin handia egin dabe bide guztia garbi eta seinaleakaz eukiteko, holan egun honetan ezin bada, beste edozein egunetan be egin leike ibilbide zoragarri hau.

Artean eta Igorren bertako Jubilatuen Elkarteak deituta izango da ibilbidea, aspaldiko ohiturari segida emonaz.








Artea 1949 Ojanguren argazkia
Zein da egitaraua Urkiolan?



11:00 Letanien prozesioa, Arratiako herri guztiak aipatuz.

Ondoren Meza Nagusia, Arteako parrokia eta herriaren laguntzaz.

Gorbeialde alkarteak eskeinita arratiako gazta eta ogiaz egindako pintxo dastaketa, Arteako Jubilatuen Alkartearen laguntzaz.

Meza amaieran gaiagaz zerikusia daukan sinbolo ikusgarri bat agertuko da kanpokaldean.

Autobusak 13:00etan itzultzen dira, herri guztiak zeharkatuz.

Beste batzuk "maletea" daroe eta bertan bazkaltzen dabe edota inguruko jatetxeetan.



“Arratiako Errogatibak Urkiolara” II. argazki lehiaketea



Zulaibar, Arratiako Lanbide Ikastegiak, argazki lehiaketa bat eratu dau Arratiako herriek Urkiolara egiten daben errogatibea gai moduan hartuta. Ekainaren 16an, zapatuan dira aurtengo errogatibak eta argazki kamara zein sakeleko telefonoa prest eroateko aholkua luzatzen dabe. Ez dagoz alperrik 200 euro sarietan! Edozein argazki da baliogarria ohitura honen balio antropologikoa, etnografikoa, mendizaletasuna edo erlijiosoa gogoratzen dauela.



Partehartzaile bakoitzak, gehienez jota, hiru argazki bialdu ahal ditu lehiaketara parte hartzeko. Emailez bada, errogatibea@zulaibar.org helbide elektronikora, eta paperan bada Andra Mari Parrokia, Elexalde 22, 48140 IGORRE helbidera.



Laster agertuko dira zehaztasun gehiago.









Antolatzailea: Arratiako Eliza

Laguntzaileak: Arratiako Udalen Mankomunutatea

                        Arteako Jubilatuen Elkartea

                     Gorbeialde landa garapeneko elkartea

                     Zulaibar Arratiako lanbide ikastegia




Arratia, de rogativa a Urkiola



El sábado 16 de junio se celebra la ancestral rogativa, caminando o en bus



El próximo sábado 16 de junio tendrá lugar la rogativa que desde tiempo inmemorial organizan las parroquias de Arratia al santuario de Urkiola, para presentar su vida y sus necesidades a Dios por mediación de San Antonio de Padua. Tradicionalmente, cada municipio del valle organizaba su propia rogativa el sábado siguiente a la festividad de San Antonio, pero desde hace unos cincuenta años todas las parroquias de Arratia la realizan de manera conjunta. Este año, la organización de la rogativa corresponde a la parroquia de Artea.



Por su parte, la Mancomunidad Municipios de Arratia ha dispuesto cuatro autobuses para llevar a aquellos peregrinos que no se puedan desplazar  a Urkiola en su propio coche o andando y evitar, en lo posible, la masiva afluencia de turismos de otros años.  



Caminando desde Dima, Igorre y Zeanuri

Se han organizado tres marchas guiadas para todos aquellos que quieran acercarse a Urkiola caminando y conociendo tres de las numerosas rutas de peregrinación que parten de los municipios del valle. En este caso las rutas guiadas partirán desde la plaza de Dima, a las 06:00 horas, desde la ermita de San Antonio de Igorre a las 06:00 horas y desde la ermita de San Antonio txikerra de Zeanuri, sita junto a la plaza, a las 07:30 horas. Se aprovechará la rogativa para dar a conocer el PR-BI  1 entre Zeanuri y Urkiola, que hace tres años señalizó la asociación Joko Alai, en colaboración con el Ayuntamiento de Zeanuri. El PR parte del casco urbano de Zeanuri, para pasar por Soloeta y Makaztui y dirigirse a Zumeltza; desde aquí, los 5,5 kilómetros que restan hasta el santuario se realizan siguiendo el GR 12 (senda de Euskal Herria). Es un recorrido que se puede realizar en tres horas y quince minutos, caminando a una marcha normal.

II Concurso fotográfico

Este año se celebra la segunda edición del concurso de fotografía organizado por el Centro de Formación Profesional Zulaibar. Se podrán enviar hasta un máximo de tres fotos de cualquier motivo de la jornada (religioso, ecológico, montañero…), antes del 29 de junio,  a una de la siguientes direcciones: por correo electrónico: errogatibea@zulaibar.org; por correo postal: Andra Mari Parrokia, Elexalde 22, 48140, Igorre 

El premio de la fotografía ganadora consistirá en un bono valorado en 200 euros que se podrá canjear por productos en los   comercios de la Asociación de Comerciantes de Arratia.

Programa de actos en Urkiola

            El programa de actos que se desarrollará en Urkiola comenzará poco antes de las 11:00 horas, dando la bienvenida a los peregrinos, que seguidamente se dirigirán al santuario entonando letanías. Una vez dentro, dará comienzo la santa misa que será presidida por todos los curas del valle de Arratia. La misa se oficiará bajo el lema “Cantemos al Señor que es bueno (Jaunari kanta, ona da-ta!)”. Este lema subraya, por un lado, el valor de la canción y la música también para alabar a Dios, y, por otro lado, siendo este año Artea la población organizadora de la rogativa, homenajear a dos músicos populares tan conocidos en esta tierra: Leon Bilbao y Maurizia Aldeiturriaga. Hijos de ambos músicos portarán los instrumentos musicales de sus padres (albota y pandero) para ofrecerlos en la eucaristía como símbolos de la hermandad creada por la música por encima de credos e ideologías.

Tras la misa y la foto oficial de los peregrinos en las escalinatas del santuario, la Asociación de Desarrollo Rural Gorbeialde y la Asociación de Jubilados de Artea sorprenderán a los asistentes con un detalle de label 100% arratiano que dará un toque gastronómico a la jornada. 

A las 13:00 saldrán los autobuses que llevarán de vuelta a sus municipios a los peregrinos que se hayan desplazado en este medio de transporte.


MÁS INFORMACIÓN:        
¿Quiénes eran Leon y Maurizia? http://arratiaeliza.blogspot.com.es/2012/08/artea-leon-eta-maurizia-gogoan.html
 

No hay comentarios: