Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

martes, 19 de junio de 2018

Bedia: Caritas eta katekesia alkar lanean garapenaren alde



Bedian Azoka egin dabe ekainaren 17an, Sanjuanak datozela iragarteko. Azoka horren barruan, Caritaseko postua egon da Bidezko merkataritzako produktuak saltzen, eta Fe y alegría Peruko eskolarako dirua aterateko, katekesian egindako eskulanak saltzeko postua.



Hainbat jente batu da plazan, Arratia kantuz egin bitartean, Gorbeialdeko eta Arbasoko postuak ikusten. Goiz atsegin horretan, Caritas eta katekesikoen postuetan be hainbat lagunek egin dabe geldialdia. Egun ederra suertau da aspaldiko partez, eta horrek be lagundu dau giroa sortzen.



Urte asko da Sanjuan aurreko asteburuan azoka egiten dana, eta horreetatik beste asko dira Caritas eta Fe y Alegriarako postuak egoten direna. Herriko jentearen artean harrera oso ona daukie batak eta besteak. Gaur be oso joan da azoka. Zorionak hainbeste behar egin daben guztiei!!!

Igone Etxebarria


No hay comentarios: