Abenduko izarrak

miércoles, 6 de diciembre de 2017

Abenduko arbolea 2. astea

Etxean, katekesian edo parrokian erabilteko abenduko dinamika erreza. 2. astea.
Ekonomia solidarioa
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 1, 1-8)

Mesias eta Jainkoaren Seme dan Jesusen Barrionaren hasierea.
Isaias profetearen liburuan honan dago idatzita:
Begira, neure mezularia bialtzen dot zure aurretik,
zuri bidea prestatzera.
Berba batek oihuka dihardu basamortuan:
"Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidezidorrak Hari".
Halan agertu zan Joan basamortuan, bateatzen eta bihozbarritzeko bateoa iragarten, pekatuen parkamenerako. Judea osotik eta Jerusalemetik haregana joaten zan jente guztia, eta, euren pekatuak autorturik, Joanek bateatu egiten zituan Jordan ibaian.
Joan gamelu-narruz jantzita egoan, eta gerrian narruzko uhala; matxinsaltoak eta basaeztia zituan janari. Eta honan iragarten eban: Nire ondoren dator ni baino ahaltsuagoa dana, eta ni ez naz inor makurtu eta haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Nik urez bateatu zaituet; Harek, ostera, Espiritu Santuaz bateatuko zaitue.

Gogoeta:

       
 
Gure gizarte honek basamortuaren itxurea hartzen doa. Batzuk ondo bizi diran bitartean, ezkutatu egiten da pobrezia etxe barruan, lotsatuta.


         Ez da nahikoa austeridade pertsonala, ekonomia solidario baten alde ekin behar dogu, beharra langileen zerbitzura jarriz.

         Ekonomia solidarioko adibideak be badoguz gure artean. Kooperatibak, bidezko merkataritza, banka etikoa, Caritasek animatutako hainbat proiektu….

         Eskerrak emon dagiguzan asmook aurrera eroaten dabezan guztiengaitik eta batu gaitezen holako ekimenen alde.





Irudia: Eskegi gorostian bidezko merkataritzako produktu bat, txokolatea, kafea zein azukerea…





Kanta: Arratiako arbola




Sakontzeko:

Abenduko arbolea 1. astea

Lurra zainduz, pobreziaren aurka gabiz!!! Abendua 17

 

 

No hay comentarios: