Hirutasuna abestuz!

domingo, 3 de diciembre de 2017

Arratiako gaztetxoen alkartzea Bedian

Altxorraren bila jolasean, Bedia, Lemoa, Igorre eta Zeanuritik heldutako 30 gaztetxo eta gazte inguru batu dira Bedian, Abenduak 2, zapatuan, Arratiako gazte pastoraltzako deialdiari erantzunez.
Arrastiaren hotza ez da izan arazoa Bediako frontoian lehenago...
 ...eta Bediako parrokian geroxeago hainbat ekintza ezbardin ospatzeko jolas erraldoi honetan.

Altorra be aurkitu dabe, hoba ez, hainbeste gogo ipini eta gero!


Eta hotzari aurre egiteko merendola ederra:



Eskertzekoa da Bedia eta Igorreko gazteek egin daben lan fina arrasti hau preparetan.

Argazkiak: Aitziber Arregi eta Bea Donis

Hurrengo hitzordua, abenduaren 16an, zapatua, oraingoan KTko familia eta guztiz.


Erduizue!

Publicar un comentario