Abenduko izarrak

sábado, 16 de diciembre de 2017

Azaroa


Azaroa, heldutasuna eta tristura isila.
Urtea aurrera doa, bizia aurrera doa, baina ez linea artez eta zuzen batean, sasoiak zeharkatuz, zirkulo baten baino mundua eta gizon emakumea iluntasunera eta sorburuaren misteriora bueltatuz. 


Han sortu ziran mundua eta gizon emakumea,  eta laster handik sortuko dira belaunaldi barriak.
Zaharrak, edadekoak hasiera berri horretan sinisten dabe, baina azkena baino ez dabe bizi.
Jainkoak ez ete deust gogoratzen nire azarora heltzear dagoala?
Eta holan balitz, zergaitik damutu?
Edertasun berezia dauka azaroak eta uzta lastategi edo kamaran dago gordeta, hurrengo ereiterako gordetako haziakaz batera..
Ez dozuzala zuk ereingo? Ez kezkatu, beste batek egingo dau behar hori.
Jaitsi lurrera. Han dagoz urrezko orbelak. Haizeak eroanda hegaz, Urrea ala ustela ala biak antzera?
Udazken koloreak eta ilunabarrekoak antz handia daukie. 
Egunaren eta urtearen agurra. Eta gizon emakumearena?
Urrezko kolorez agurtuko bagendu bizia!



No hay comentarios: