Hirutasuna abestuz!

martes, 5 de septiembre de 2017

Urtean zeharreko 23. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
  







                                  URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA - A





SARRERAKO OHARKIZUNA



   Eukaristia ospatzeko deiari jarraituz, hemen alkartu zareen guztioi, egunon eta ondo etorriak!



   Gaurko Ebanjelioan, gauza garrantzitsu bi gogoratuko deuskuz Jesusek:  Bata, "lagun bi edo hiru bere izenean batuta dagozan batzarrean, Bera ere han dagoala euren erdian". Eta bestea, iraindu gaituan geure "anaia irabazteko" ahaleginak egin behar ditugula; parkatzeak eta parkamena hartzeak aparteko poza emoten daualako. Ospatu dagigun guzti hori kristau batzar honetan.



   "Zein gozo ta eder dan..."





DAMU-OTOITZA



   Senideok:  geure barrua aztertzen dogunean, gehienetan txarto egin ditugun gauzakin gogoratzen gara; baina ez gara konturatzen egin barik itzi ditugun gauza onakin. Benetako damutasunaz autortu daigun geure pekatua:



   - Jesus Jauna, bihotz urratuak salbatzera bialdua. ERRUKI, JAUNA.



   - Jesus Jauna, pekatariei dei egitera etorria. KRISTO, ERRUKI.



   - Jesus Jauna, gure alde otoitz egiteko Aitaren eskuma-aldean zaituguna. ERRUKI,   JAUNA.









HITZAREN LITURGIA



Ez 33, 7-9:



   Profeten eginkizuna, batez ere, euren herriaren zuzenbakokeria eta pekatua salatzea izan zan: ez gorrotoak eraginda, herria leku txarrean izteko; maitasunak eraginda, herria eta bere burua salbatzeko baino.



Erantzun-Salmoa: 94. Salmoa



            Salmistearen hitzetan, bihotz zabalak  izan behar gara, eta esker-onekoak, Jainkoagandik jatorkuz  da ondasun guztiak.



"Entzungo al dozue gaur Jaunaren abotsa...".



Erm 13, 8-10:



   Lagunurkoa ez da aukeratzen, onartu baino. Eta onartzeak maitatzea esan nahi dau.



Mt 18, 15-20:



   Gaur egun, bai familian eta bai lagunartean, bata-bestea zuzentzea asko kostetan jaku: jaso geinken erantzunaren bildurrez edo geu ere errudun garealako. Halan da guztiz ere alkar zuzentzea maitasun ezaugarri bat da.

            Abestu dagigun poztasunez beterik aleluia



JAINKO HERRIAREN OTOITZA



   Senideok:  gizon-emakume guztien alde Jaungoiko Aitari otoitz egiten deutsagun une honetan, Jesus ere geugaz daukagu; horregaitik, uste osoz aurkeztu deioguzan geure eskariak:



   - Eleiza osoaren alde:  apaltasunez eta maitasunez, baina bildur barik, salatu dagizala bere  barruan eta munduan egiten diran injustiziak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   - Herri-arduradun guztien alde: herritarren eskubideak zainduz, gizarte alkartuago baten   alde lan egin dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   - Bazterturik edo bizitzea ezin eroanda dabizan guztien alde: Jaungoikoaren eta gure  laguntza eta maitasuna izan dagiezala eurekin. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   - Ospakizun honetan alkartuta gagozan guztion alde: Jaungoikoak guztiak maitatzera eta solidaritzara egiten deuskun deia entzun dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   Entzun, Aita ona, zure seme-alaben eskariak. Gure artean dagoan Kristoren bitartez. Amen.





AZKEN AGURRA



   Kristogaz gorputz bat eginik hasi eta ospatu dogu Meza santua. Goazen orain, eguneroko bizitzan, hemen gogoratu jakuna egi bihurtzera. Mariak lagunduko deusku ospatu doguna bizitzen



   "Agur Jesusen Ama."













                                  URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA - A





SARRERAKO OHARKIZUNA



   Eukaristia ospatzeko deiari jarraituz, hemen alkartu zareen guztioi, egunon eta ondo etorriak!



             Gaurko Ebanjelioan, gauza garrantzitsu bi gogoratuko deuskuz Jesusek:  Bata, "lagun bi edo hiru bere izenean batuta dagozan batzarrean, Bera ere han dagoala euren erdian". Eta bestea, iraindu gaituan geure "anaia irabazteko" ahaleginak egin behar ditugula; parkatzeak eta parkamena hartzeak aparteko poza emoten daualako. Ospatu dagigun guzti hori kristau batzar honetan.

            “Donde dos o tres están reunidos en mi nombre, allí estoy yo en medio de ellos”. Esta es la promesa de Jesús. En su nombre nos hemos reunido, después de escuchar su llamada, y queremos celebrar la eucaristía, que nos une en un solo cuerpo con Cristo y con los hermanos.



   "Zein gozo ta eder dan..."





DAMU-OTOITZA



   Senideok:  geure barrua aztertzen dogunean, gehienetan txarto egin ditugun gauzakin gogoratzen gara; baina ez gara konturatzen egin barik itzi ditugun gauza onakin. Benetako damutasunaz autortu daigun geure pekatua:



   - Jesus Jauna, bihotz urratuak salbatzera bialdua. ERRUKI, JAUNA.



   - Jesus Jauna, pekatariei dei egitera etorria. KRISTO, ERRUKI.



   - Jesus Jauna, gure alde otoitz egiteko Aitaren eskuma-aldean zaituguna. ERRUKI, JAUNA.







HITZAREN LITURGIA



Ez 33, 7-9:


            Profeten eginkizuna, batez ere, euren herriaren zuzenbakokeria eta pekatua salatzea izan zan: ez gorrotoak eraginda, herria leku txarrean izteko; maitasunak eraginda, herria eta bere burua salbatzeko baino.

            La misión del profeta es ayudar al pueblo y a los hermanos a caminar por un camino justo y verdadero. Para eso a veces tendrá que denunciar con amor, las injusticias y el pecado.



Erantzun-Salmoa: 94. Salmoa


            Salmistearen hitzetan, bihotz zabalak  izan behar gara, eta esker-onekoak, Jainkoagandik jatorkuz  da ondasun guztiak.

            El salmista, hombre de Dios, nos invita a dar gracias a Dios, porque de sus manos  nos viene la salvación.



"Entzungo al dozue gaur Jaunaren abotsa...".



Erm 13, 8-10:



            Lagunurkoa ez da aukeratzen, onartu baino. Eta onartzeak maitatzea esan nahi dau.

            El apóstol Pablo nos recuerda la importancia del amor cristiano. Siempre tenemos que aspirar a aumentar  nuestro amor hacia los demás.



Mt 18, 15-20:



   Gaur egun, bai familian eta bai lagunartean, bata-bestea zuzentzea asko kostetan jaku: jaso geinken erantzunaren bildurrez edo geu ere errudun garealako. Halan da guztiz ere alkar zuzentzea maitasun ezaugarri bat da.

            No podemos ser indiferentes ante los demás. Tenemos que mostrar solidaridad y cercanía.

            Abestu dagigun poztasunez beterik aleluia



JAINKO HERRIAREN OTOITZA



   Senideok:  gizon-emakume guztien alde Jaungoiko Aitari otoitz egiten deutsagun une honetan, Jesus ere geugaz daukagu; horregaitik, uste osoz aurkeztu deioguzan geure eskariak:



   - Eleiza osoaren alde:  apaltasunez eta maitasunez, baina bildur barik, salatu dagizala bere  barruan eta munduan egiten diran injustiziak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   - Herri-arduradun guztien alde: herritarren eskubideak zainduz, gizarte alkartuago baten   alde lan egin dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   - Por los inmigrantes, para que encuentren entre nosotros la acogida necesaria y así puedan ir superando las dificultades que surgen en la vida cotidiana. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   - Por todos los que celebramos esta eucaristía, para que seamos capaces de compartir tiempo, entrega, dinero, atendiendo necesidades y situaciones injustas. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   Entzun, Aita ona, zure seme-alaben eskariak. Gure artean dagoan Kristoren bitartez. Amen.





AZKEN AGURRA



             Kristogaz gorputz bat eginik hasi eta ospatu dogu Meza santua. Goazen orain, eguneroko bizitzan, hemen gogoratu jakuna egi bihurtzera.

            Nos hemos reunido en nombre del Señor y ahora nos disponemos a partir a nuestras casas, a nuestras familias. Que a lo largo de la semana seamos capaces de interesarnos por los demás, en especial por los que más necesitan, contando siempre con la ayuda del Señor que nos ha dicho que El está en medio de nosotros. Dios nos ayuda y nos da su bendición.



   "Agur Jesusen Ama.."









URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA





Gaiztoari berba egiten ez badeutsozu,

haren odolaren kontua zuri eskatuko deutsut.



Ezekiel Profetearen liburutik      (Ez 33, 7-9)



     Honan berba egin eustan Jaunak: «Gizaseme, Israel herriaren begirale (jagole) izendatu zaitut. Nik esandakoa entzutean, ohartuarazo egin behar dozuz nire izenean. Gaiztoren bati hil egin behar dauala esaten badeutsot, eta zuk ez badozu ohartuarazoten bere jokabidea aldatu dagian, gaiztoa bere erruz hilgo da, baina zuri eskatuko deutsut haren heriotzearen kontua. Bestetara, zuk ohartuarazoten badozu gaiztoa, bere jokabidea aldatu dagian, eta harek ez badau aldatzen, gaiztoa bere erruz hilgo da, baina zuk onik atarako dozu zeure bizia».



Erantzun‑salmoa Sal 94, 1-9



Entzungo al dozue gaur Jaunaren abotsa:

«Ez gogortu zuen bihotza».



Zatoze, pozez oihu dagiogun Jaunari.

txalo dagiogun Salbamen dogun Harkaitzari.

Hurreratu gakiozan aurrera esker‑kantuekin,

jai dagiogun txalo eta eresiekin.



Zatoze, ahuspez gurtu dagigun,

egin gaituan Jaunari belaunikatu gakiozan.

Bera da‑ta gure Jainkoa,

gu, barriz, Haren larrako herria,

Haren zainpeko artaldea.



Entzungo al dozue gaur Haren abotsa!

«Ez gogortu zuen bihotza Meriban bezala,

Masa egunean basamortuan bezala.

Zuen gurasoak han zirikatu ninduen,

Nik eginak ikusi arren tentatu ninduen».







Maitatzea da Lege osoa betetea.



San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik  (Erm 13, 8-10)



     Senideok: Ez izan zorrik inogaz, alkar maite izatekoa izan ezik, izan ere lagun hurkoa maite dauanak bete dau-eta legea. Izan ere, harako «ez adulteriorik egin, ez hil inor, ez ostu, ez inorenik gura izan eta beste edozein agindu, esaera honetan batzen dira: «Maitatu egizu lagun hurkoa zeure burua lez».

     Lagun hurkoa maite dauanak ez deutso txarrik egiten. Maite dauanak, beraz, guztiz beteten dau legea.





Entzuten badeutsu, irabazi dozu zeure anaia.



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik           (Mt 18, 15-20)




     Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Zure senideak pekatu egiten badau, zoaz beragana eta zentzatuarazo bakarrean. Jaramon egiten badeutsu, irabazi dozu senidea. Jaramonik egiten ez badeutsu, barriz, hartu egizuz zeugaz lagun bat edo bi, auzi guztiak bi edo hiru lekukoren autorpenaz erabagi behar dira-eta. Honei ere jaramonik egiten ez badeutse, esaiozu alkarteari, eta alkarteari ere jaramonik egin nahi ez badeutso, izan bedi zuretzat jentil edo zergalari baten pareko.

     Benetan dinotsuet: zuek mundu honetan lotutakoa, zeruan ere lotuta geldituko da, eta zuek mundu honetan askatutakoa, zeruan ere askatuta.

     Beste hau ere esaten deutsuet: zuetako bik alkar hartzen badabe mundu honetan Jainkoari zeredozer eskatzeko, emon egingo deutse zeruko nire Aitak. Izan ere, nire izenean bi edo hiru lagun nonbaiten batzen badira, han izango naz Ni euren erdian».