Aleluia! Juanjo Elezkano

viernes, 21 de julio de 2017

Otxandioko herritik dator notizia...

Oharra: arratia.tk blogak normalean arratiako herriei buruz agertzen dau informazioa, baina gure auzo herri dan Otxandioko parrokiko lagun batzuen ekimen hau zabaldu barik ezin dogu itxi. Gure parrokia txikiak be bizirik dagoz!

Orain hile batzuk Otxandioko Santa Marina eleizan egin zan ikerketari esker, sarrerako atarteko eta koruko egurrezko obra guztiak aspaldian polikromiak zirala agertu zan. Polikromia honeek 300 urte inguru daukie eta balio handiko arte-lanak dirala ziurtatu da.

Hori dala eta, bertako eleizaren inguruko lagun batzuk dirua batzen hasi dira, errestaurazinoko lanak martxan jartzeko asmoagaz. Internet bidez crowdfunding kanpaina bat hasi dabe helbide honetan: http://vkm.is/otxandio.

Zuzenean laguntasuna emon gura dabenentzako kamisetak jarri dabez salgai, Otxandion. Beste alde batetik, uda honetan ekintza kultural batzuk jarriko dira martxan dirua batzeko asmoagaz. Abuztuaren 4an, esaterako, organo-kontzertua antolatu dabe, Santa Marina parrokian bertan, Benantzi Bilbao interprete ospetsuaren eskutik.

Otxandioko eleizako polikromiak berreskuratzen lagundu gura badozu, beraz, badakizu zer egin. Interneten bidez lagundu edo bertara joan egunotan antolatuko diran salmenta eta ekintza kulturaletan parte hartzeako.





A raíz de una investigación que se llevó a cabo en la iglesia de Santa Marina de Otxandio se descubrió que la obra en madera de la cancela de entrada y del coro, anteriormente, eran policromías. Estas cuentan con más de 300 años y se ha certificado que tienen un valor artístico considerable.

Por todo ello un grupo de personas próximas a la parroquia han comenzado a recoger fondos para la restauración de esas zonas de la iglesia. Por una parte han activado una campaña de crowdfunding en internet, en la siguiente dirección: http://vkm.is/otxandio

También han puesto en marcha otras iniciativas para la gente que quiera realizar aportaciones directamente, como la venta de camisetas o la organización de actividades culturales. Por ejemplo, el próximo 4 de agosto el conocido organista Benantzi Bilbao ofrecerá un concierto en la misma parroquia de Santa Marina.

Si quieres ayudar para que se recuperen las policromías de Otxandio, ya sabes lo que tienes que hacer. Puedes realizar tu aportación a través de internet o, si lo prefieres, acude a Otxandio y participa en las ventas de materiales o en las actividades culturales que se organizarán estos días.


Publicar un comentario